Tafari Makkon ras-aren semea zen. Haren izeba Zauditu enperadorearen ondorengo eta enperadoreorde izendatu zuten (1917). Etiopia Nazioen Elkartean sartu zuen (1923) eta esklabotasuna galarazi (1924). Negus titulua lortu (1928) eta, izeba hil zenean, koroatu zuten, Haile Selassie izenarekin (1930). Hurrengo urtean, 1931kouztailaren 16an, herrialdeko lehenengo konstituzioa abian ipini zuen. Modu horretan, "Fetha Nagast" lege gorena ordezkatu zuen, indarrean zegoena Erdi Arotik.
Italiarekiko independentzia ekonomikoa eskatu zuen, eta italiarrak Etiopian indarrez sartu zirenean (1935) lehenbizi Djibutira eta gero Ingalaterrara ihes egin behar izan zuen. Britainiarren erasoaren ondorioz, 1941ean berriro Addis Abebara sartzeko modua izan zuen.
1974an, haren aginte aldian izan ziren goseteak zirela eta, armadak aginpidetik kendu eta kartzelara sartu zuten.