Benetako Whig Alderdiko kidea izan zen, herrialdean baimendutako bakarra. 1943an Ordezkarien Ganberan sartu eta bertan jarraitu zuen 1953 arte, William Tubman presidenteak presidenteorde izateko aukeratu zuenean.
1971ko uztailaren 23an presidente bihurtu zen Tubman hil ondoren. Erreforma liberal batzuk hasi eta 1975ean berrautatu zuten. Hala ere, ezin izan zuen konpondu klase agintari amerikar-liberiarraren eta etnia indigena maioritarioen arteko desberdintasun ekonomikoa.