Max Hoff (Troisdorf, Ipar Renania-Westfalia (Alemania), 1982ko irailaren 12a) piraguismoan lehiatzen den kirolari alemaniarra da.[1]
Olinpiar Jokoak
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), brontzezko domina lortu zuen K-1 1000 m modalitatean, 3.27,759ko denboraz, Eirik Verås Larsen norvegiarraren (urrezkoa) eta Adam Van Koeverden kanadarraren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezkoa irabazi zuen Alemaniako taldearekin, K-4 1000 m modalitatean, 3.02,143ko denboraz, Eslovakiako (urrezkoa) eta Txekiar Errepublikako (brontzezkoa) taldeen aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniaren taldea: Max Rendschmidt, Tom Liebscher, Max Hoff eta Marcus Groß-ek.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezkoa eskuratu zuen, Jacob Schopf herrikidearekin batera, K-2 1000 m modalitatean, 3.15,584ko denboraz, Australiako bikotearen (urrezkoa) atzetik eta Txekiar Errepublikakoa (brontzekoa) garaituz.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak