Marta Rodríguez Fouz

Marta Rodríguez Fouz
Bizitza
JaiotzaCoruña1972ko urtarrilaren 28a (52 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Hezkuntza-mailadoktorea
Jarduerak
Jardueraksoziologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Nafarroako Unibertsitate Publikoa  (2020ko irailaren 8a -

Marta Rodríguez Fouz (Coruña, 1972ko urtarrilaren 28a) soziologoa, unibertsitateko irakaslea, ikertzailea eta futbolaria da.

Biografia

Coruñan jaio zen eta lau urte zituela Eibarrera lekualdatu zen familia, aitari ALFA enpresaren Coruñako sukurtsaletik Eibarkora lan egitera etortzea proposatu ziotenean. Amaña auzoan bizi izaten jarri ziren.[1]

Enpresak langileen seme-alabentzat eskaintzen zuen ALFA ikastetxean burutu zituen lehen mailako ikasketak, Batxilergoa ere herrian bertan egin zuen eta hura amaituta Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioako kanpusean, Komunikazio Zientziak ikasteari ekin zion, publizitateko adarretik lizentziatuz. Soziologian masterra egin zuen gero bertan.[1]

2000. urtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan, UPNAn, Doktoradutza egin zuen Soziologiako adarretik. "Solidaridad y memoria: de la subjetividad colectiva en Jürgen Habermas" izenburupeko doktore-tesiarekin, zein Eusko Jaurlaritzaren bekaduna izan zen doktoratu aurreko eta ondorengo programetan.[2]

Nafarroako Unibertsitatean dihardu irakasle lanetan eta bertan hainbat kargu bete ditu: besteak beste, Aldaketa Dinamiketako Masterraren Idazkari akademikoa, Soziologia Aplikatuko Graduko Dekanordea eta beronen Kalitate arduraduna, Soziologia eta Gizarte-Lan saileko Zuzendariordea...[2]

Ikertzaile

I-Communitas ikerketa-institutuko ikertzailea da. Firenzeko Università degli Studi-n, Salvador de Madariaga programak finantzatutako ikerketa-egonaldia burutu zuen. Indarkeria kolektiboaren legitimazio-arazoetan eta haren presentzia historiko eta sozialean oinarritzen da bere ikerketa ildoa. Gai horri buruzko lan ugari argitaratu ditu nazioarteko eta hedapen nazionaleko aldizkarietan zein liburu kolektiboetan.[2]

Habermas, Mannheim, Kierkegaard eta Ortega y Gasset bezalako pentsalariak hizpide hartuta, memoria historikoaren gainean hausnartzen du bere lanetan, biolentzia politikoaz edota Euskal Herriko egoeraz terrorismoaren aurrean.[3]

Futbolari

Neskatoa zela erakutsi zituen jada futbolerako zaletasuna eta dohaiak zelaigunean. Erdilari postuan, Eibarko Urki talde femeninoan ekin zion lehenengo eta gerora Eibartarrak[4] eta Eibar taldeetan. 37 urte bete arte jarraitu zuen talde armaginari lotuta.[5] Ana Rodríguez Fouz ahizpa talde bereko futbolaria eta gerora entrenatzailea izan zen; Ander Rodríguez Cercadillo iloba futbol jokalaria da, erdilaria hau ere.[6]

Liburuak[7][8]

  • Pasiones discursivas: desafíos de la reflexión sociológica. (Universidad Pública de Navarra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2003).
  • Los retos de la identidad: Jürgen Habermas y la memoria del "Guernica". (Siglo XXI de España, 2004).
  • Homo lóquax: las sociedades humanas y su activación comunicativa. (UPNA, D.L. 2011).
  • Mirar atrás. Memorias y proyecciones de la violencia de ETA. (Los Libros de la Catarata, 2023).

Sariak

  • 2004an, Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Caja de Navarra Ikerketa Saria eskuratu zuen, Giza eta Gizarte Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Ekonomikoen Arloan urte horretan egindako ekarpen zientifikorik onena goraipatzen duena.

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) Hernández, Jesús J.. (2023-03-19). ««Quienes saben dónde están los restos podrían decirlo por humanidad pero no lo harán»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  2. a b c «Universidad Pública de Navarra - Campus de Excelencia Internacional» www.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  3. «Rodríguez Fouz, Marta» libreria.cis.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  4. (Gaztelaniaz) Cano, Juan Manuel. (2021-01-20). «Historia de una gesta del deporte de Eibar» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  5. «MARTA: Marta Rodríguez Fouz (Centrocampista)» www.aupaathletic.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  6. «Ander Rodríguez | Jugador: Centrocampista | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  7. (Gaztelaniaz) Libros de Rodríguez Fouz, Marta. (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  8. (Gaztelaniaz) «RODRIGUEZ FOUZ, MARTA - Iberlibro» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).

Kanpo estekak