1920kourriaren 28an, UGT eta PSOEk bultzatua, "Sociedad Anónima Cooperativa Mercantil y de Producción de Armas de Fuego, Alfa" izeneko kooperatiba sortu zuten Kirikixuanekuan. Krisialdiak bultzatua, 1925etik aurrera josteko makinak egiteari ekin zion eta laster lortu zuen arrakasta. Hain inportante bilakatu zen ezen Eibarren honela abesten baitzuten:
«
Egiten da bizikleta,
josteko makiña
laster egingo degu
automobila.
»
Hala ere 1980ko hamarkadako krisialdiak merkatu berriak bilatzera bultzatu zion eta egun mikrourtze egiten du gehien.