Mark E. Eaton (Westminster, Kalifornia, 1957ko urtarrilaren 24a - Park City, Utah, 2021eko maiatzaren 28a) estatubatuar saskibaloi-jokalaria izan zen. 1982 eta 1993 bitartean aritu zen profesionaletan, 11 urteko ibilbide osoan zehar NBAko Utah Jazz taldean jokatuz. 2,24 metro luze zen eta pibot postuan ziharduen. Erasoan gailentzen ez bazen ere, NBAko historiako defendatzailerik onenetako bat bilakatu zen.
1989an NBAko Izar Guztien Partida jokatzeko hautatua izan zen. Gainera, NBAko urteko defendatzailerik onena izendatu zuten bitan: 1984-85 eta 1988-89 denboraldietako.
2021eko maiatzaren 28an hil zen Park Cityn, 64 urte zituela, bizikleta istripu baten ondorioz[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak