Maia egutegia

C zutarriko ekialdea (Quiriguá, Guatemala), munduaren sorreraren data mitikoarekin: 13 baktun, 0 katun, 0 tun, 0 uinal, 0 kin, 4 Ahau 8 Cumku (K.a. 3114ko abuztuak 11).

Maia egutegia kolonaurreko Mesoamerikan (Guatemalako mendialdean[1] eta Mexikoko Veracruz, Oaxaca eta Chiapasen[2]) erabiltako egutegi sistema bat da, maiek garatua. Bi egutegi modu bateraturik erabiltzen zituzten maiek: bata egutegi zibila, baab, 20 eguneko 18 hilabetetan banatua, 5 egun osagarri erantsiz, eta bestea urte sakratua, tzolkin, 260 egunekoa. Egutegi ziklikoa da, 52 urtean behin errepikatzen dena. Kontu luzean, zenbatzeko abiapuntua 13.0.0.0.0 4 ajau 8 cumkú egunean izan zen, hau da, orokorrean onartutako korrelazioaren arabera K.a. 3114ko abuztuaren 11n.

Maien egutegiaren funtsezko elementuak eskualde osoan erabili izan zen sistema batean oinarritzen dira, gutxienez K.a. V. mendekoa. Ezaugarri asko partekatzen ditu Mesoamerikako lehenagoko beste zibilizazio batzuek erabilitako egutegiekin, zapotekak eta olmekak kasu, eta garaikideekin edo gerokoekin, mixtekak eta aztekak kasu[3].

Maien tradizio mitologikoaren arabera, Yucatan kolonialeko kontakizunetan dokumentatzen den bezala, eta idazkun Klasiko eta Posklasikoetatik abiatuta berreraikitzen den bezala, maiz Itzamna jainkoari egozten zaio egutegiaren ezagutza ekarri izanaren meritua[4], idazkeraren eta maien kulturaren beste funtsezko alderdi batzuekin batera.

Gaur Ostirala da, 2025ko urtarrilak 3 (05:18 UTC). Gaurko data maia egutegiko glifoak erabiliz:


B'ak'tun K'atun Tun Winal K'in Tzolk'in Haab'

𝋭

𝋠

𝋬

𝋣

𝋯

𝋦

K'ib'

𝋳

𝋠

Ezaugarriak

Maia egutegiak iraupen ezberdinetako hainbat ziklo edo zenbaketa ditu. Adituek deritzoten Tzolkin edo Tzolk’in zikloak 260 kin (egun) ditu, 20 hilabeteko 13 eguneko 20 hiletan banatua (13 x 20 = 260). Tzolkin hau beste ziklo batekin konbinatzen da, 365 eguneko Haab eguzki-egutegiarekin, 20 eguneko 18 hiletan banatua, zeinari 5 egun gehitzen zaien (20 x 18 + 5 = 365). Biak konbinatzean, 52 urteko ziklo sinkronizatuak osatzen dira, Egutegi-gurpila deritzona eratuz.

Gertaera bat beste gertaera batekiko noiz gertatu zen bereizteko, Tzolkin eta Haab berdinak erabiliz, Zenbaketa luzea erabiltzen zen. Sistema hogeitarra izanik (oinarri 20 duena, euskarazko zenbakietan bezala), unitate bakoitzak 20en multiplo bat adierazten du, zenbakiak duen posizioaren arabera.

Denbora neurtzeko beste modu bat eguzki-zikloak neurtzea zen, hala nola ekinozioak eta solstizioak, edo Artizarraren zikloak, goiz eta gau hasieran Artizarraren agerpenei eta konjuntzioei jarraipena ematen dietenak. Ziklo honetako gertaera asko kaltegarritzat eta gaiztotzat hartzen ziren, eta horregatik batzuetan gerrak antolatzen ziren ziklo honetako faseekin bat etor zitezen.

Tzolk’in

Tzolkin edo Tzolk'in[5] sistemak 260 egun aurreikusten ditu. Giza haurdunaldiaren iraupenarekin lotuta dagoela iradoki den arren, beste batzuek Artizar planetarekin lotzen dute. Zeremonia erlijiosoak ospatzeko erabiltzen zen, euriteen etorrera eta iraupena iragartzeko, ehiza- eta arrantza-sasoiaz gain, baita pertsonen patua iragartzeko ere.

Tzolkʼin hitza neologismoa, da, Yucatango maia hizkuntzan sortua, eta “egunen zenbaketa” esan nahi du[6]. Azteken egutegi baliokidea, Tōnalpōhualli deitzen zen, nahuatl hizkuntzan.

Zenbaketa luzeak (5126,36 urte edo 260 katun) 7200 tzolkin ditu. Eta bost kontu luze (25.626,8 edo 100 ahau edo 1300 katun) 36.000 tzolkin dira.

Sistema honek 20 egun izen eta 13 egun zenbaki konbinatzen ditu, izen bakarreki 260 egun sortzeko. Egunak 1etik 13ra zenbakitzen dira, eta gero berriro 1etik. Honez gain, egun bakoitzari 20 izenen zerrendako bat esleitzen zaio segidan:

Tzolkʼin egutegia: egunen izenak eta horien glifoak
Segida
zkia. 1
Egun
izena 2
Glifoa
adibidea 3
XVI. mendeko
maiera4
Maiera klasiko
berreraikia 5
Segida
zkia. 1
Egun
izena 2
Glifoa
adibidea 3
XVI. mendeko
maiera4
Maiera klasiko
berreraikia 5
01 Imix Imix Imix (?) / Haʼ (?) 11 Chuwen Chuen (ezezaguna)
02 Ikʼ Ik Ikʼ 12 Ebʼ Eb (ezezaguna)
03 Akʼbʼal Akbal Akʼbʼal (?) 13 Bʼen Ben C'klab
04 Kʼan Kan Kʼan (?) 14 Ix Ix Hix (?)
05 Chikchan Chicchan (ezezaguna) 15 Men Men (ezezaguna)
06 Kimi Cimi Cham (?) 16 Kʼibʼ Cib (ezezaguna)
07 Manikʼ Manik Manichʼ (?) 17 Kabʼan Caban Chabʼ (?)
08 Lamat Lamat Ekʼ (?) 18 Etzʼnabʼ Etznab (ezezaguna)
09 Muluk Muluc (ezezaguna) 19 Kawak Cauac (ezezaguna)
10 Ok Oc (ezezaguna) 20 Ajaw Ahau Ajaw
Oharrak:
  1. Egunaren izenaren segida zenbakia Tzolkʼin egutegian
  2. Egunaren izena, maia hizkuntza estandarrean Guatemalako Academia de Lenguas Mayas delakoaren arabera[5]
  3. Glifo (logograma) adibidea egunaren izenarentzat. Jalkin, hauetako askorentzat hainbat itxura dutela; hemen ageri direnak idazkun monumental irarriak dira, hau da kartutxo itxurakoak.
  4. Egunaren izena, XVI. mendeko kontakizunen arabera Yucatango maia hizkuntzan, batez ere Diego de Landa-renak (orain arte gehien erabilitako ortagrafia)
  5. Gehienetan, glifoak erabili ziren Aro Klasikoan (c. 200–900) ezezaguna da haien ahoskera. Maia hizkuntza klasikoan emandako bertsioak, berreraikuntza fonologikoak dira. '?' ikurrak saiakera adierazten du[7].

Haab

Haab sistemak 365 egun aurreikusten eta eguzki-urtea neurtzen du, 20 eguneko 18 hilabetetan zatituz, eta urte amaieran “izen gabeko” 5 egun gehitu. Egun hauek uayeb (edo wayeb) izenekoak ziren, eta zorigaiztokoak, oporretakoak eta erregistro kronologikoetatik baztertutakoak ziren, datatuak ziren arren. Adibidez, jendeak etxetik irtetea eta garbitzea saihesten zuen, edota orraztea.

Egutegiko egun bakoitza zenbaki batekin identifikatzen zen, hilabetearen izena atzetik zuela. Hilabete hasiera “ezartze” glifoaz adierazten zen, hilabetea egun horretan ezartzen baitzen. Hurrengo eguna 1 zen, eta horregatik “ezartze” egunari 0 eguna deritzo.

Haabʼ hilabeteak: izenak eta glifoak[8]
Segida
zkia.
Yucatango
izena
Hieeoglifoa
Aro Klasikoko glifoa Glifoaren esanahaia
[9]
Maia Klasiko berreraikia Segida
zkia.
Yucatango
izena
Hieroglifoa
Aro Klasikoko glifoa Glifoaren esanahia Maia Klasiko berreraikia
1 Pop 𝋠 k'anjalaw 10 Yax 𝋠 berdea[10] yaxsiho'm
2 Woʼ 𝋠 ik'at 11 Sak 𝋠 zuria[10] saksiho'm
3 Sip 𝋠 chakat 12 Keh 𝋠 gorria[10] chaksiho'm
4 Sotzʼ 𝋠 saguzarra sotz' 13 Mak 𝋠 mak
5 Sek 𝋠 kaseew 14 Kʼankʼin 𝋠 uniiw
6 Xul 𝋠 chikin 15 Muwan 𝋠 muwaan
7 Yaxkʼin 𝋠 yaxk'in 16 Pax 𝋠 paxiil
8 Mol 𝋠 mol 17 Kʼayab 𝋠 k'anasiiy
9 Chʼen 𝋠 beltza[10] ik'siho'm 18 Kumkʼu 𝋠 ohl
19 Wayebʼ 𝋠 zorigaiztoko 4 egunak wayhaab

Egutegi gurpila

Egutegi gurpileko data bat, bai Tzolkin bai Haab sistematan ematen duen data bat da. Data hau errepikatu egingo da 52 Haab urteren buruan, hau da 18.980 egunen ondoren, egutegi gurpil bat osatu ondoren. Gurpil hau hiru zirkuluz osatua dago eta itzuli osoa betetzean 18.980 egunak ematen ditu (260 eta 365 egunen multiplo komun txikiena). Ziklo horietako bakoitzean, Tzolkin-eko 260 egunetako bat Haab-eko beste 365 egunetako batekin bat dator.

Zirkulu txikiena 13 zenbakiz osatuta dago, zirkulu ertaina tzolkin egutegiko 20 egunez eta handiena, haab egutegiagatik, bere 365 egunez (20 eguneko 18 hilabete eta 5 eguneko hilabete laburra).

18.980 eguneko ziklo bakoitza, Haabaren 52 itzuliren eta Tzolkinaren 73 itzuliren baliokidea da, eta, amaieran, biak puntu berera itzultzen dira. Haabaren 52 itzulitik behin ospatzen zen "su berriaren zeremonia", egutegi gregorianoaren mende baten baliokidea zen.

Egutegi
gregorianoa
Maia egutegi gurpila (Tzolkin eta Haab)
Gaur Ostirala da,
2025ko urtarrilak 3
(05:18 UTC).




19 K'ank'in


Zenbaketa luzea

Egutegi-gurpilaren datak 18.980 egunetik behin errepikatzen direnez, gutxi gora-behera 52 urtetik behin, zikloa bizitza bakoitzean behin errepikatzen da, eta, beraz, datazio metodo finago bat behar zen historia zehaztasunez erregistratu ahal izateko. 52 urtetik gorako epeetan datak zehazteko, Mesoamerikako herritarrek “Zenbaketa luzea” erabili zuten.

Haab ez bezala, ”Zenbaketa luzea” lineala zen ziklikoa ordez eta denbora 20ko unitatetan neurtzen zen: 20 kin-ek (20 egun) uinal bat osatzen zuten, 18 uinal-ek (360 egun) tun bat, 20 tun-ek katun bat, 20 katun-ek (144.000 egun edo 394 urte inguru) baktun bat. Horrela, 8.3.2.10.15 datak 8 honako hau adierazten du: 8 baktun, 3 katun, 2 tun, 10 uinal eta 15 kin.

Oso gutxitan erabiltzen diren goi mailako lau ziklo ere badaude: piktun, kalabtun, k’inchiltun eta alautun.

Zenbaketa luzeko unitate taula
Zenbaketa luzeko
unitatea
Zenbaketa luzeko
periodoa
Egunak Urteak
(ggb)
1 Kʼin   1  
1 Winal 20 Kʼin 20  
1 Tun 18 Winal 360 1
1 Kʼatun 20 Tun 7,200 20
1 Bʼakʼtun 20 Kʼatun 144,000 394
1 Piktun 20 Bʼakʼtun 2,880,000 7.885
1 Kalabtun 20 Piktun 57,600,000 157.704
1 Kʼinchiltun 20 Kalabtun 1,152,000,000 3.154.071
1 Alautun 20 Kʼinchiltun 23,040,000,000 63.081.429

Erregistro historikoa

Estela Tikal herrian.
Dresdengo Kodexaren 9. orrialdea (Föstermann argitaraldia, 1880).

Maiek, gertaera garrantzitsuen datak ospatzeko, estelak eraiki zituzten. Estela gehien aurkitu diren tokiak Uaxactun eta Tikal dira. Estela horiek Aro Klasikoari dagozkio.

Aro Klasikoan, gertaera kronologikoak adierazteko erabili ziren estelen ordez, kodexak erabiltzen ziren, amate (Ficus insipida) izeneko ficus baten azaletik egindako paperetan idazten zirenak. Zoritxarrez, misiolariek eta fraideek erre zituzten, paganoak zirelakoan, eta gutxi batzuk baino ez ziren erreskatatu.

Konkistaren ondoren, Chilam Balam eskuizkribuak idatzi ziren, non gogoratutako gertaera garrantzitsuenak kontatzeko. Bertako gertaerak ahozko tradiziotik datoz. Chilam hitzak "ahoa dena" esan nahi du, eta balam hitzak, berriz, "aztia" edo "jaguarra". Hainbat dira Chilam balam izeneko eskuizkribuak. Osoena eta garrantzitsuena Chumayel-ekoa da. Eskuizkribuetan "profezia maiak" ere agertzen dira, maien denboraren periodikotasun ziklikoaren araberakoak[11].

Maientzat, denbora ziklikoa zenez, 20 urteko aldien arabera etorkizuneko gertaerak iragartzen zituzten. Gerrak, konkistak eta aldaketak iragartzen zituen dateako bat, "8 ahau" katuna zen, eta Chumayelgo Chilam Balam eskuizkribuan deskribatzen den data kritiko bat zen, maientzako eta bereziki Itzatarrentzat.

Data batzuk

10.9.0.0.0 | (2 ahau 13 mac), 1007ko abuztuaren 15a: Ah Suytok Tutul Xiu-k Uxmal ezarri zuen.

10.10.0.0.0 | (13 ahau 13 mol), 1027ko maiatzaren 2a: Mayapán Liga hasi zen.

10.18.10.0.0 | (9 ahau 13 uo), 1194ko azaroaren 22a: Hunac Ceel-en konplota, non cocomeek itza-k Chichén Itzá-tik kanporatu eta Liga de Mayapán Liga amaitu zen.

10.19.0.0.0 | (8 ahau 8 cumhú), 1204ko iralaren 30: Mayapán-en hegemonia hasi zen, ah canul-en laguntzarekin.

11.12.0.0.0 | (8 ahau 3 mol), 1461ko urtarrilaren 6a: tutul xiú-ek Mayapán suntsitu zuten eta beste hiri handiak abandonatu ziren

11.13.0.0.0 | (6 ahau 3 zip), 1480ko irailaren 23a: urakan bortitz bat eta izurrite bat jazo ziren.

11.15.0.0.0 | (2 ahau 8 zac), 1520ko otsailaren 27a: Hernández de Córdoba, Grijalva eta Cortés konkistatzaileen espedizioak pasa eta baztanga hedatu zen, ondorioz biztanleak sarraskituz.

11.17.0.0.0 | (11 ahau 8 pop), 1559ko abuztuaren 1a: Francisco de Montejo-k Yucatán konkistatu, eta Mérida eta Valladolid hiriak ezarri zituen.

12.4.0.0.0 | (10 ahau 18 uo), 1697ko uztailaren 27a[12]: Martin Urtsua konkistatzaile nafarrak Tayasal suntsitu zuen, itza-en azken gotorlekua[13].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Tedlock, Barbara, Time and the Highland Maya Revised edition (1992, 1. or) "Scores of indigenous Guatemalan communities, principally those speaking the Mayan languages known as Ixil, Mam, Pokomchí and Quiché, keep the 260-day cycle and (in many cases) the ancient solar cycle as well (chapter 4)."
  2. (Ingelesez) Miles, Susanna W, "An Analysis of the Modern Middle American Calendars: A Study in Conservation." In Acculturation in the Americas. Edited by Sol Tax, 273 or. Chicago: University of Chicago Press, 1952.
  3. (Ingelesez) Maya Calendar Origins: Monuments, Mythistory, and the Materialization of Time. .
  4. (Ingelesez) Ikus Itzamna sarrera, in Miller and Taube (1993), 99–100 or.
  5. a b (Gaztelaniaz) Academia de las Lenguas Mayas de Guatemala. (1988). Lenguas Mayas de Guatemala: Documento de referencia para la pronunciación de los nuevos alfabetos oficiales. Guatemala City: Instituto Indigenista Nacional.
  6. Coe 1992
  7. Classic-era reconstructions are as per Kettunen and Helmke (2020), 56–57 or.
  8. (Ingelesez) Kettunen and Helmke (2020), 58–59 or.
  9. Izen hauek Diego de Landak eginiko egutegiaren deskribaoenetik datoz eta adituek horrela darabilte, baina Maia Klasikoan ez omen ziren erabiltzen. Jatorrizko izenak ezezagunak dira. Ikus: (Ingelesez) Coe, Michael D.. (2005). Reading the Maya Glyphs. London: Thames & Hudson, 43 or. ISBN 978-0-500-28553-4..
  10. a b c d (Ingelesez) Coe, Michael D.; Mark L Van Stone. (2005). Reading the Maya Glyphs. London: Thames & Hudson, 43 or. ISBN 978-0-500-28553-4..
  11. (Gaztelaniaz) Javier COVO TORRES, Ileana REYES CAMPOS eta Laura MORALES. (2007). Las profecías mayas. México: Dante ISBN 970-605-404-9..
  12. (Gaztelaniaz) Conversor de fechas, Fundación para el Avance de los Estudios Mesoamericanos.
  13. (Gaztelaniaz) Carlos CASTILLO PERAZA: Historia de Yucatán. México: Dante, 1985. ISBN 970-605-085-X.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

Fuad al-Rikabiفؤاد الركابي Menteri Urusan PedesaanMasa jabatanNovember 1964 – 10 Juli 1965Perdana MenteriTahir Yahya PendahuluJabatan didirikanPenggantiAhmad 'Abd al-Hadi al-HabboubiMenteri PengembanganMasa jabatan14 Juli 1958 – 7 Februari 1959Perdana MenteriAbd al-Karim Qasim PendahuluJabatan didirikanPenggantiTalat al-ShaybaniSekretaris Regional Komando Regional Cabang Regional IrakMasa jabatan1954 – 29 November 1959Sekretaris NasionalMichel ...

 

Marco Benassi Informasi pribadiTanggal lahir 8 September 1994 (umur 29)Tempat lahir Modena, ItaliaPosisi bermain gelandangInformasi klubKlub saat ini FiorentinaNomor 24Karier junior2007–2011 Modena2011–2012 Inter MilanKarier senior*Tahun Tim Tampil (Gol)2012–2014 Inter Milan 6 (0)2013–2014 → Livorno (pinjaman) 20 (2)2014– Torino 18 (2)Tim nasional‡2011–2012 Italia U-18 8 (1)2012–2013 Italia U-19 13 (1)2013– Italia U-21 8 (0) * Penampilan dan gol di klub senior hanya ...

 

طوماس فريتش (بالألمانية: Thomas Fritsch)‏  معلومات شخصية الميلاد 16 يناير 1944 [1][2]  درسدن  الوفاة 21 أبريل 2021 (77 سنة) [3]  برلين  الإقامة ميونخ  مواطنة ألمانيا  الأب ويلي فريتش  الحياة العملية المهنة مؤدي أصوات،  ومغني،  وممثل أفلام،  وممثل تلفزي�...

PausAleksander IVAwal masa kepausan12 Desember 1254Akhir masa kepausan25 Mei 1261PendahuluInosensius IVPenerusUrbanus IVInformasi pribadiNama lahirRinaldo ContiLahir±1199Anagni, ItaliaWafat25 Mei 1261Viterbo, Italia Aleksander IV, nama lahir Rinaldo Conti (Anagni, Italia, ±1199 – Viterbo, Italia, 25 Mei 1261), adalah Paus Gereja Katolik Roma sejak 12 Desember 1254 sampai 25 Mei 1261. lbs Paus Gereja Katolik Daftar paus grafik masa jabatan orang kudus Nama Paus Abdikasi Paus Paus emeritus ...

 

Ice-based drinking establishment This article includes a list of references, related reading, or external links, but its sources remain unclear because it lacks inline citations. Please help improve this article by introducing more precise citations. (March 2013) (Learn how and when to remove this template message) For the film, see Ice Bar. A drink being poured down an ice luge at an ice bar in Rochester, Minnesota An ice bar, sometimes associated with an ice hotel, is a drinking establishme...

 

UFC mixed martial arts event in 2009 UFC 97: RedemptionThe poster for UFC 97: RedemptionInformationPromotionUltimate Fighting ChampionshipDateApril 18, 2009VenueBell CentreCityMontreal, Quebec, CanadaAttendance21,451Total gate$4,900,000Buyrate650,000[1]Event chronology UFC Fight Night: Condit vs. Kampmann UFC 97: Redemption UFC 98: Evans vs. Machida UFC 97: Redemption (not to be confused with UFC 17: Redemption) was a mixed martial arts event held by the Ultimate Fighting Championship...

Swediah Army regiment I 13 redirects here. For other uses, see I-13 (disambiguation). This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Dalarna Regiment – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (March 2013) (Learn how and when to remove this message) Dalarna RegimentDalregementetActive1625–1709, 1710–...

 

Pour les articles homonymes, voir Bade et Wurtemberg. État du Bade-Wurtemberg Land Baden-Württemberg Armoiries Drapeau du Bade-Wurtemberg Localisation du Bade-Wurtemberg (en vert foncé) à l'intérieur de l'Allemagne. Administration Pays Allemagne Capitale Stuttgart Ministre-président Winfried Kretschmann (Grüne) ISO 3166-2 DE-BW Démographie Gentilé Badois-Wurtembergeois Population 11 124 642 hab. (31/12/2021[1]) Densité 311 hab./km2 Rang 3e PIB (2010)PIB/hab...

 

Chemical compound WAY-204688Clinical dataDrug classNonsteroidal estrogen; Nuclear factor κB inhibitorIdentifiers IUPAC name (2S)-2-[(S)-(2-methoxyphenyl)naphthalen-1-ylmethyl]-2-methyl-3-oxo-3-[4-[3-(trifluoromethyl)phenyl]piperidin-1-yl]propanenitrile CAS Number796854-35-8 YPubChem CID9829162ChemSpider28655006UNIIQT9VF4MW6UChEMBLChEMBL238890Chemical and physical dataFormulaC34H31F3N2O2Molar mass556.629 g·mol−13D model (JSmol)Interactive image SMILES C[C@@](C#N)([C@H](C1=CC=CC=C...

Disambiguazione – Se stai cercando lo stadio a Praga detto T-Mobile Arena dell 2002 al 2008, vedi Tipsport Arena (Praga). Questa voce sugli argomenti arene di pallacanestro degli Stati Uniti d'America e stadi di calcio degli Stati Uniti d'America è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Questa voce sull'argomento architetture di Las Vegas è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. T-Mobile ArenaTh...

 

この項目には、一部のコンピュータや閲覧ソフトで表示できない文字が含まれています(詳細)。 数字の大字(だいじ)は、漢数字の一種。通常用いる単純な字形の漢数字(小字)の代わりに同じ音の別の漢字を用いるものである。 概要 壱万円日本銀行券(「壱」が大字) 弐千円日本銀行券(「弐」が大字) 漢数字には「一」「二」「三」と続く小字と、「壱」「�...

 

2016年美國總統選舉 ← 2012 2016年11月8日 2020 → 538個選舉人團席位獲勝需270票民意調查投票率55.7%[1][2] ▲ 0.8 %   获提名人 唐納·川普 希拉莉·克林頓 政党 共和黨 民主党 家鄉州 紐約州 紐約州 竞选搭档 迈克·彭斯 蒂姆·凱恩 选举人票 304[3][4][註 1] 227[5] 胜出州/省 30 + 緬-2 20 + DC 民選得票 62,984,828[6] 65,853,514[6]...

Prime Minister of Samoa since 2021 The Honourable AfiogaFiamē Naomi MataʻafaMPMataʻafa in 20227th Prime Minister of SamoaIncumbentAssumed office 24 May 2021[a]O le Ao o le MaloTuimalealiʻifano Vaʻaletoʻa Sualauvi IIDeputyTuala Iosefo PonifasioPreceded byTuilaʻepa Saʻilele MalielegaoiLeader of Faʻatuatua i le Atua Samoa ua TasiIncumbentAssumed office 9 March 2021DeputyLaʻauli Leuatea PolataivaoPreceded byLaʻauli Leuatea PolataivaoDeputy Prime Minister of SamoaIn offi...

 

In category theory, a branch of mathematics, the image of a morphism is a generalization of the image of a function. General definition Given a category C {\displaystyle C} and a morphism f : X → Y {\displaystyle f\colon X\to Y} in C {\displaystyle C} , the image[1] of f {\displaystyle f} is a monomorphism m : I → Y {\displaystyle m\colon I\to Y} satisfying the following universal property: There exists a morphism e : X → I {\displaystyle e\co...

 

955–1071 Kurdish Muslim dynasty in Azerbaijan Rawadid dynasty955–1070/1116Rawadids in the 11th and 12th centuriesCapitalTabrizOther languagesNew Persian (court, literature)[1][2]Adhari (local)[3]Kurdish (ruling dynasty)Religion Sunni IslamGovernmentEmirateHistory • Established 955• Disestablished 1070/1116 Area• Total250.000 km2 (96.526 sq mi) Preceded by Succeeded by Sallarid dynasty Seljuk Empire Ahmadilis   Part...

This template does not require a rating on Wikipedia's content assessment scale.It is of interest to the following WikiProjects:Trains Trains Portal This template is within the scope of WikiProject Trains, an attempt to build a comprehensive and detailed guide to rail transport on Wikipedia. If you would like to participate, you can visit the project page, where you can join the project and/or contribute to the discussion. See also: WikiProject Trains to do list and the Trains Portal.TrainsW...

 

Chapter of the New Testament 2 Peter 3← chapter 21 John 1 →The end part of the Second Epistle of Peter (3:16-18) and the beginning of the First Epistle of John (1:1-2:9) on the same page of Codex Alexandrinus (AD 400–440).BookSecond Epistle of PeterCategoryGeneral epistlesChristian Bible partNew TestamentOrder in the Christian part22 2 Peter 3 is the third (and final) chapter of the Second Epistle of Peter in the New Testament of the Christian Bible. The author identifies hims...

 

Scottish general and rear admiral (1635–1699) For other people named Patrick Gordon, see Patrick Gordon (disambiguation). Patrick GordonBornApril 10, 1635 [O.S. March 31, 1635]Auchleuchries, Aberdeenshire, ScotlandDied29 November 1699(1699-11-29) (aged 64)Moscow, RussiaBuriedVvedenskoye CemeteryAllegianceGreat BritainUnited KingdomYears of service1655-1699RankGeneralBattles/wars Second Northern War Russo-Polish War (1654–1667) Crimean campaigns of 1687 and 1689 Azov ca...

Used to count, measure, and label For other uses, see Number (disambiguation). Set inclusions between the natural numbers (ℕ), the integers (ℤ), the rational numbers (ℚ), the real numbers (ℝ), and the complex numbers (ℂ) A number is a mathematical object used to count, measure, and label. The most basic examples are the natural numbers 1, 2, 3, 4, and so forth.[1] Numbers can be represented in language with number words. More universally, individual numbers can be represente...

 

Part of the United Kingdom Northern IrelandTuaisceart Éireann (Irish)Norlin Airlann (Ulster Scots)Anthem: VariousLocation of Northern Ireland (dark green)– in Europe (green & dark grey)– in the United Kingdom (green)StatusCountryCapitaland largest cityBelfast54°35′46″N 5°55′48″W / 54.596°N 5.93°W / 54.596; -5.93Official languagesEnglishIrish[1][2]Regional and minority languagesUlster...