Zero

Artikulu hau zenbakiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zero (argipena)».
0
-1 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9
Kardinala0
zero; huts
Ordinala0.
zerogarren
Zenbaki-sistemaEz du
Faktorizazioa
Zatitzailea(k)Ez du
AurrizkiakEz du
Beste sistema batzuetan
Erromatarra
Bitarra02
Hirutarra03
Lautarra04
Bostarra05
Seitarra06
Zortzitarra08
Hamabitarra012
Hamaseitarra016
Hogeitarra020
Hogeitamaseitarra036

Zeroa (0) zenbaki oso (ℤ) eta bikoitia da. Balio nuluaren adierazpena da, zenbaki oso baten ezkerrean jarrita eraginik ez duena, eta eskuinean hamarrez biderkatzen duena.

Zenbaki bezala erabiltzerakoan, ohiko eragiketa aljebraikoak egiteko erabil daiteke; hala nola, batuketak, kenketak, biderketak, besteak beste. Baina balio nuluaren adierazpena denez, zenbait indeterminaziotara eraman dezake.

Zenbaki osoen multzo ordenatuan -1 eta 1 elementuen artean dagoen elementua da. Matematikari batzuk zenbaki arrunten (ℕ) multzoan sartzen dute, hau beste multzoek daukaten elementu kopurua zenbatzeko balio duen multzo bezala definitzen baita, eta multzo hutsak zero elementu ditu. Zero zenbakia edozein zenbakiri bere aurkakoa batuz adierazi daiteke: X+ (-X) = 0.

Historia

Antzinateko zenbait zibilizazio garrantzitsuk, hala nola, Egiptokoak, Babiloniakoak, Greziakoak, Maiak... zeroaren balioa errepresentatzen dituzten sinboloak zituzten dokumentu matematiko edota astronomikoetan. Baina haien zenbaki sistemen berezitasun batzuengatik, ez zuten zenbakiak zeukan potentzial osoa probestu.

Maien Glifoa zeroa irudikatzeko, K.a 36

Egiptoar zenbaki sisteman ondoko sinboloa

nfr

erabili zen zeroa irudikatzeko ( Papiro Boulaq 18-an, K.a. 1700 urtean).

Babilonian, lehenengo zeroak K.a. 2000 urtean agertu ziren buztin oholtxoetan, hauek idazkera kuneiformea erabiltzen baitzuten, egosi gabeko buztinean idatziz. Gainera, urteetan zehar, zeroa irudikatzeko erabiltzen zuten sinboloa aldatuz joan zen.

K.a. 400 urte inguru, Babiloniarrak bi falka edo ziri zeinua ipintzen hasi ziren gure sisteman zero bat idatziko genukeen lekuetan, eta «bat baino gehiago» irakurtzen zen. Bi zinu horiek ez ziren izan zeroaren posizioak erakusteko modu bakarra; K.a. 700. urtean datatutako taulatxo batean, Kish-en Babiloniatik ekialdera zegoen Mesopotamia hiri zaharrean aurkitutakoa, hiru falkako zeinua aurkitu zuten. Beste taulatxo batzuetan, berriz, falka bakarra erabili zuten, eta, kasu batzuetan, zeinuaren deformazioa zeroaren antzekoa da.

Erdialdeko Amerikari dagokionez, kristauak heldu baino lehen, maiek zeroaren erabilera zabaldu zuten.

Lehen erabilera dokumentatua, zero zenbakia erakusten duena, K.a. 36. urteari dagokio, maien zenbakiak erabiliz. Posizio-notazioaren hirugarren lekuan gertatutako irregulartasunagatik, aukera operatiboak kendu zitzaizkien.

Claudio Ptolomeo-k Almagesto liburuan, K.o. 130. urtean idatzia, hutsaren edo zeroaren balioa erabiltzen zuen. Ptolomeo-k zeroaren sinboloa digituen artean edo zenbakiaren amaieran erabiltzen zuen. Pentsa liteke zeroa orduan errotu zela, baina kontua da Ptolomeok ez zuela sinboloa zenbaki gisa erabiltzen, baizik eta oharpen-zeinu gisa. Erabilera hori ez zen zabaldu, oso gutxik hartu baitzuten.

Erromatarrek ez zuten zeroa erabili. Haien zenbakiak beren alfabetoko letrak ziren; zifrak adierazteko I, V, X, L, C, D, M erabiltzen zituzten, multzokatuz. 4.000 edo balio handiagoak zituzten zenbakietarako, lerro horizontal bat marrazten zuten zenbakiaren gainean, balioa 1.000rekin biderkatzen zela adierazteko.

Zero posizionala

Indiako zibilizazioa kokapen-notazioaren sorlekua da, eta ia mundu osoan erabiltzen da XXI. mendean. Baliteke Brahmagupta (VI. mendea) matematikari indiarra izatea zero kontzeptuari buruz teorizatu zuen lehena, ez bakarrik kopuru nulu baten definizio gisa, baizik eta zenbaki negatibo eta positiboetarako batuketa posible gisa ere. Zero indiarraren erabileraren lehen lekukotza 683. urtekoa da: Angkor Waten inskripzio kanbodiar bat, harrian zizelkatua, 605 zenbakia duena[1]. Beste erabilera-proba batzuk 810. urtearen ingurukoak dira. Gwaliorren inskripzioak 875-876.ean datatuak dira[2]. Abu Ja 'far Mujammad ibn Musak (Al-khwarizmi), Indioen kalkuluaren bidez gehitzearen eta lapurtzearen tratatua izeneko bere lanean, posizio-zenbaketa hamartarraren printzipioa azaltzen du, zifren jatorri indiarra adieraziz. Forma biribildua duen hamargarren irudia zero da[3].

Arabiarrek Magrebetik eta Al-Ándalusetik transmititu zuten, ondoren Europa osora pasatuz. Indiar zifrak erakusten dituzten lehen eskuizkribuak (orduan arabiarrak) Espainiako iparraldetik datoz, eta X. mendekoak dira: Codex Vigilanus eta Codex Aemilianensis. Zero ez da testuetan agertzen, kalkuluak abakoarekin egiten baitziren, eta, itxuraz, ez zen beharrezkoa erabiltzea.

Zeroaren lehen erabilerak Frantziari edo Silvestre II.a aita santu eztabaidatuari egozten bazaizkio ere, 1000. urte inguruan, erreferentzia gehienek adierazten dute zeroa (zefhirum izenekoa) Fibonacci matematikari italiarrak sartu zuela Europan XII. mendean, aljebra arabiarra erakutsiz bere Liber abaci (Abakoaren liburua) lanean, nahiz eta sistema berriaren erraztasunagatik, eliz agintariek magikotzat edo deabruarena jo zuten[4].

Eliza eta kalkulatzaile profesionalen kasta —gehienak, abakoa erabiltzen zuten elizgizonak— aurrez aurre kontrajarri ziren aljebra berriari betoa jarriz, toki batzuetan gehienak XV..mendea arte[5].

Zeroaren irudikapenak

Zeroa «0» zifrarekin irudikatzen da mendebaldeko testuetan. XX. mendetik aurrera, eta bereziki informatikaren garapenarekin, ohikoa da zeinu hori barra diagonal baten bidez (/) ebakita agertzea, notazio berri horrek «o» letrarekin nahastea saihesten baitzuen.

Duela gutxi arte, «o» hautakaritzako juntagailuak «ó» ikurra izan behar zuen zifra artean idatzita zegoenean, 0 zenbaki-zeinuarekin ez nahasteko. Gaur egun, arau hori ez dago indarrean.

Koordenatu jatorria, 0 (zero) balioarekin lotzen dena.

Zero balioaren irudikapen grafikoa

Koordenatu kartesiarretan, koordenatuen jatorria 0 (zero) balioarekin lotzen da.

Zero eta zenbaki arruntak

Zero, zenbakizko kontzeptu berezia izateagatik, ez zen zenbaki naturalen multzoan sartzen hitzarmen bidez.  ℕ0, gisa irudikatzen zen, zenbaki arrunten multzoari zeroa barne zegoenean; horregatik, liburu asko aurki daitezke, non egileek zero zenbaki naturaltzat hartzen ez duten. Izan ere, oraindik ez dago adostasunik horri buruz.

Matematikari batzuek nahiago dute zenbaki natural bezala tratatzea, horregatik dago desadostasuna.

Matematika

Eragiketa matematikoak zeroarekin

Zeroa batuketan

Batuketan, zeroa elementu neutroa da; hau da, edozein a zenbakiri zeroa batuz berriz a zenbakia lortuko dugu. Adibidez, 25 + 0 = 25.

Zeroa kenketan

Kenketan, zeroa elementu neutroa da; halaber, edozein a zenbakiri zeroa kenduz berriz a lortuko dugu, salbuespen bat izan ezik, zeroa kenduran lehenengo gaia denean, orduan -a lortuko dugu.

Zeroa biderketan

Biderketan, edozein zenbakiri zero biderkatzen badiogu zeroa lortuko dugu. Adibidez,

25 x 0 = 0.

Zeroa zatiketan

Zeroa beste zenbaki batzuengatik zatitua izan daiteke, kasu honetan zatiketa horren emaitza zero bera izango da.

Eragiketa matematikoak

Zerogatik zatiketa zenbaki errealetan

Zenbaki errealetan (baita konplexuetan) zerogatik zatiketa indeterminazio bat da; horrela, hurrengo adierazpenak ez dute zentzurik:

8/0; 0/0

Hau intuitiboki azal genezake, ez du 'zentzurik' 8 sagar gela huts batean banatzeak. Ezta 0 billete zero pertsona artean banatzeak.

Matematikoki, zeroa da zatitu ezin duen zenbaki bakarra. Horregatik, zeroa da zenbaki erreal bakarra alderantzizkorik ez duena biderketarekiko.

Zeroa limiteen zatiketetan

Analisi matematikoan limite mota desberdinen definizioak existitzen dira. Adibidez:

Hala ere, zenbakitzaile eta izendatzaile bakoitza bere aldetik aztertzen baditugu, guztien limitea zero da. Horregatik esaten da

indeterminatua dela, emaitza desberdin ugari lor daitezkeelako.

Zeroa berreketan

  • a ≠ 0 ⇒ = 1
  • n > 0 ⇒ = 0

ez dago berreketa bezala definituta, baina testuinguruaren arabera 0 edo 1 har daiteke emaitza bezala.

Matematiketako beste atal batzuk

  • Multzo teorian, zeroa multzo hutsaren kardinala da. Izan ere, multzo teoriako garapen axiomatiko batzuetan, 0 multzo hutsa bezala definituta dago. Hau horrela denean, multzo hutsa elementurik ez duten multzoentzako von Neumann kardinal esleipena da. Multzo hutsari kardinalitate funtzioa aplikatzen badiogu, multzo hutsa bera itzuliko digu balio bezala, modu honetan 0 elementu esleituz.
  • Multzo teorian halaber, 0 zenbaki ordinal txikiena da, multzo hutsa ondo ordenatutako multzo bezala kontsideratuz.
  • Logika proposizionalean, 0 false egiazko balioa denotatzeko erabil daiteke.
  • Aljebra abstraktuan, zero elementua denotatzeko erabiltzen da, batuketarekiko elementu neutroa baita eta biderketarekiko elementu xurgatzailea.
  • Kategoria teorian, kategoria baten hasierako objektu bezala definitzen da zeroa batzuetan.

Errekutsio teorian, zeroa funtzio konputagarri partzialentzako Turing-en maila bezala defini daiteke.

Erlazionatutako termino matematikoak

  • f funtzio baten zeroa, eremuko x puntu bati deitzen zaio non f(x) = 0 den. Zero kopuru finitua dagoenean, hauek funtzioaren erroak direla diogu. Funtzio holomorfoen zeroekin erlazionatuta dago.
  • D eremuko zero funtzioa, irteera balio posible bakarra 0 duen funtzio konstantea da; hau da, f(x) = 0 betetzen duena D-n dagoen edozein x-rentzat.
  • Matematiketako atal askok erabiltzen dute zero elementua, 0 + x = x  edo 0 x = 0 propietatea orokortzen dutenak.
Tenperatura

Fisika

Zero balioak zeregin berezia du fisikako hainbat arlotan. Arlo batzuetan, zero maila gainerako mailetatik bereizten da, eta beste batzuentzat, berriz, zoriz aukeratzen da.

Adibidez, tenperatura absoluturako (kelvinetan neurtua), zero da balio baxuena (tenperatura negatiboak definitzen dira, baina tenperatura negatiboko sistemak ez dira hotzagoak berez). Hori, adibidez, Celsius eskalako tenperaturekin alderatzen da, non zeroa uraren izozte-puntua moduan definitzen den modu arbitrarioan.

Soinu-intentsitatea dezibeletan edo faloietan neurtzeko, zero maila erreferentziazko balio batean ezartzen da arbitrarioki, adibidez, entzumeneko  balio batean. Fisikan, zero puntuko energia, sistema fisiko kuantiko mekaniko batek izan dezakeen energiarik txikiena da, eta lurreko sistemaren energia da.

Atomoa

Kimika

Zeroa proposatua izan da tetraneutronaren zenbaki atomiko bezala. Frogatu da, lau neutroiez osatutako talde bat, nahiko egonkorra izan ahal dela atomo bezala konsideratzeko. Eta, honek, protoirik eta bere nukleoan kargarik gabeko elementu bat sortuko du.

Konputazioaren zientzia

Gizartearen historian zehar, arrunta izan da beti bat zenbakitik hastea zenbatzen eta horrela da ere bai Fortran eta COBOL bezalako programazio informatikoko hizkuntza klasiko goiztiarretan. Hala ere, 1950-eko hamarkadan LISP-ek zeroan oinarritutako hizkuntza matematikoa ezarri zuen matrizeetarako eta aldiz Algol 58-ak hizkuntza matematiko guztiz malgua ezarri zuen matrizeen azpiindizeetarako ( edozein zenbaki oso positibo, negatibo edo zero ahalbidetzen zituen matrizeen azpiindizeen oinarri gisa) eta beranduago heldu ziren beste programazio-hizkuntza gehienak hauetariko baten oinarritu ziren.

Adibidez, matrize baten elementuak 0-tik hasita zenbakitzen dira C-n, beraz, matrize batek n elementu baditu, azpiindizeak 0-tik n-1-era doaz.

0 eta 1 oinarrietan oinarritutako indexazioa nahas daiteke , adibidez Javako JDBC-an indizeen parametroak 1-etik hasten dira nahiz eta Javak 0-n oinarritutako indexazioa erabiltzen duen. Gerta daiteke, datubaseetan eremuren batek baliorik ez izatea, horri balio nulua deritzo. Zenbakizko eremuetan ordea, ez dago zero balioa. Balio nuluak egoteak, hiru balioen logikara eramaten gaitu.

Programazio lengoaia C-n adibidea.

Jada, ez da egia edo gezurra den baldintza, zehaztugabea izan daiteke.

Balio nulua duen edozein kalkuluk zeroa bueltatzen du.

Adierazle nulua, objektu edo funtziorik errepresentatzen ez duen programa bateko adierazlea da. C-n, 0 konstante osoa adierazle nulu bihurtzen da.

Matematiketan,-0 eta +0, biek zenbaki bera adierazten dute, hau da, ez da existitzen zeroren desberdina den "zero positibo"-rik ez "zero negatibo"-rik. Hala ere, ordenagailu hardware batzuetan zeroak bi adierazpide ditu, positibo bat zenbaki positiboekin sailkatua eta negatibo bat zenbaki negatiboekin sailkatua; mota honetako adierazpide bikoitza zeinudun zero bezala ezagutzen da. Errepresentazio honek zeinudun magnitudea eta baten konplementu bitar osoa barneratzen ditu, eta puntu flotanteko zenbaki errepresentazio gehienak.

Bitarrean, 0-ak "itzalita" balioa adierazten du, non horrek elektrizitate fluxurik ez dagoela adierazten duen.

Baita, programazio lengoaia askotan zeroa false balioa da.

Unix denbora 1970eko urtarrilaren 1eko gauerditik aurrera hasten da.

0 zenbakizko digitua zirkulu bezala idazten da

API eta sistema eragile askok zeroa erabiltzen dute balio oso bat itzultzeko emaitz bezala, eta zero ez diren beste balioak errore espezifiko bat edo alarma egoera adierazteko.

Programaitzaleek sarritan marratxodun zeroa erabiltzen dute "o" letrarekin ez nahasteko.

Sinboloa

0 zenbakizko digitua zirkulu edo elipse bezala idazten da. Antzinean, tipografia askok O letra maiuskula 0 digitu eliptikoa baino biribilduagoa egiten zuten. Hasierako idazmakinek ez zuten O eta 0 arteko bereizketarik egiten. Bereizketa nabarmena pantaila modernoekin iritsi zen.

Euler-en identitatea

Zeroa Euler-en identitatean

Zeroa, 1, , , zenbakiekin batera Euler-en identitate ospetsuan agertzen da:

+ 1 = 0

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Read other articles:

Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada November 2022. Grigori RoshalГригорий Львович РошальBerkas:Grigori Roshal.jpgLahir(1899-10-21)21 Oktober 1899Novozybkov, Kegubernuran Chernigov, Kekaisaran RusiaMeninggal11 Januari 1983(1983-01-11) (umur 83)PekerjaanSutradaraPenulis naskahT...

 

Halaman ini berisi artikel tentang kartu pintar nirkontak yang digunakan di Jepang. Untuk kegunaan lain, lihat Suica (disambiguasi). SuicaLokasiWilayah Kantō, Kawasan Sendai, Kawasan NiigataDiluncurkan8 April–8 Juli 2001: diuji coba di 57 stasiun; 18 November 2001, resmi diluncurkan di 424 stasiunTeknologiFeliCaManagerJR EastMata uangYen Jepang (¥20.000 maximum load)Nilai yang tersimpanSesuai kebutuhan penggunaKadaluarsa KartuSepuluh tahun setelah penggunaan pertama[1]ValiditasJR...

 

يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (مارس 2016) ملعب ألفريدو بيرانجيرمعلومات عامةسمّي باسم Alfredo Beranger (en) المنطقة الإدارية Lomas de Zamora Partido (en) البلد  الأرجنت...

بوغوفاروفو   الإحداثيات 58°58′35″N 47°01′14″E / 58.976388888889°N 47.020555555556°E / 58.976388888889; 47.020555555556  تقسيم إداري  البلد روسيا[1]  خصائص جغرافية ارتفاع 135 متر  عدد السكان  عدد السكان 2450 (2014)[2]  معلومات أخرى منطقة زمنية ت ع م+03:00  157780  رمز الهاتف 49451  ...

 

Place in Kosi Zone, NepalShantinagarShantinagarLocation in NepalCoordinates: 26°39′N 87°10′E / 26.65°N 87.17°E / 26.65; 87.17Country   NepalZoneKosi ZoneDistrictSunsari DistrictPopulation (1991) • Total9,351Time zoneUTC+5:45 (Nepal Time) SHANTINAGAR (oldname: shantijhoda) was a Village Development Committee, until it became municipality in Sunsari District in the Kosi Zone of south-eastern Nepal. At the time of the 1991 Nepal cen...

 

Pour les articles homonymes, voir Braun et Theo. Ne doit pas être confondu avec Théodore Braun. Cet article est une ébauche concernant un homme politique français. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. Théo BraunBiographieNaissance 24 octobre 1920RombasDécès 2 mai 1994 (à 73 ans)MijasNom de naissance Thibaut Joseph BraunNationalité françaiseActivité Homme politiquemodifier - modifier le...

Fabrizio Ravanelli Ravanelli pada tahun 2012Informasi pribadiTanggal lahir 11 Desember 1968 (umur 55)Tempat lahir Perugia, ItaliaTinggi 1,88 m (6 ft 2 in)Posisi bermain PenyerangKarier senior*Tahun Tim Tampil (Gol)1986–1989 Perugia 90 (41)1989 Avellino 7 (0)1989–1990 Casertana 27 (12)1990–1992 Reggiana 66 (24)1992–1996 Juventus 111 (41)1996–1997 Middlesbrough 35 (17)1997–2000 Marseille 64 (28)2000–2001 Lazio 27 (4)2001–2003 Derby County 50 (14)2003–2004 ...

 

هذه المقالة بحاجة لصندوق معلومات. فضلًا ساعد في تحسين هذه المقالة بإضافة صندوق معلومات مخصص إليها. يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (ديسمبر 2018) قرن: ق...

 

Economic activity This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Tour operator – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (April 2021) (Learn how and when to remove this message) An open top double decker bus is used worldwide to provide sightseeing tours, such as this one in Washington, D. C., USA A tou...

قرية مغاريم بالحمان  - قرية -  تقسيم إداري البلد  اليمن المحافظة محافظة حضرموت المديرية مديرية الضليعة العزلة عزلة الضليعة السكان التعداد السكاني 2004 السكان 12   • الذكور 6   • الإناث 6   • عدد الأسر 2   • عدد المساكن 4 معلومات أخرى التوقيت توقيت اليمن (+3 غ...

 

This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: 1986 in Afghanistan – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (December 2023) (Learn how and when to remove this message) List of events ← 1985 1984 1983 1986 in Afghanistan → 1987 1988 1989 Decades: 1960s 1970s 1980s 1990s 2000s See also:Other ...

 

The Nintendo Switch console in handheld mode, with gray Joy-Con connected The Nintendo Switch is a video game console developed by Nintendo, for which games are released both in physical and digital formats. Physical games are sold on cartridges that slot into the Switch console unit.[1] Digital games are purchased through the Nintendo eShop and stored either in the Switch's internal 32 GB of storage (64 GB in the OLED version) or on a microSDXC card.[2] The Switch has no reg...

Category 5 Atlantic hurricane in 2003 This article is about the 2003 Atlantic hurricane. For other storms of the same name, see List of storms named Isabel. Not to be confused with Hurricane Isbell. Hurricane Isabel Isabel at peak intensity, northeast of the Leeward Islands, on September 11Meteorological historyFormedSeptember 6, 2003ExtratropicalSeptember 19, 2003DissipatedSeptember 20, 2003Category 5 major hurricane1-minute sustained (SSHWS/NWS)Highest winds165 mph (270 km/h)...

 

韋柳港Porto Velho波多韋柳自治市韋柳港自治市Município de Porto Velho左上方順時針,朗多尼亞州政府前總部;韋柳港景色;馬德拉河上的日落;韋柳港全景圖;韋柳港文化之家。 旗幟徽章綽號:“Capital da Madeira-Mamoré”, “Pérola do Madeira”(葡萄牙文)「馬莫雷河-樹林之都、木頭之珠」韋柳港在朗多尼亞州的位置韋柳港韋柳港在巴西的位置坐标:08°45′43″S 63°54′14″W / &...

 

Removal of kidney tissue for medical examination Renal biopsyMicrograph showing a renal core biopsy. PAS stain.ICD-9-CM55.23-55.24MedlinePlus003907 Renal biopsy (also kidney biopsy) is a medical procedure in which a small piece of kidney is removed from the body for examination, usually under a microscope.[1] Microscopic examination of the tissue can provide information needed to diagnose, monitor or treat problems of the kidney. A renal biopsy can be targeted to a particular lesion, ...

Museum in Budapest, Hungary You can help expand this article with text translated from the corresponding article in Hungarian. (December 2009) Click [show] for important translation instructions. View a machine-translated version of the Hungarian article. Machine translation, like DeepL or Google Translate, is a useful starting point for translations, but translators must revise errors as necessary and confirm that the translation is accurate, rather than simply copy-pasting machine-tran...

 

State electoral district of Victoria, Australia Australian electorate CarrumVictoria—Legislative AssemblyLocation of Carrum (dark green) in Greater MelbourneStateVictoriaCreated1976MPSonya KilkennyPartyLaborNamesakeSuburb of CarrumElectors48,726 (2018)Area87 km2 (33.6 sq mi)DemographicOuter metropolitan and semi-rural Electorates around Carrum: Mordialloc Dandenong Narre Warren South Port Phillip Carrum Cranbourne Frankston Hastings Cranbourne The electoral district of C...

 

This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: 2014–15 Linafoot – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (February 2017) (Learn how and when to remove this message) Football league seasonLinafootSeason2014–15Matches played112Goals scored223 (1.99 per match)Biggest home winTP Mazembe 7-0 Bantou...

Capitano di fregata (codice NATO: OF-4)[1] è un grado militare attribuito agli ufficiali superiori di molte marine militari ed è corrispondente al grado di tenente colonnello dell'esercito e dell'aeronautica. Fregio da berretto rigido per ufficiali della Marina Militare, si noti lo sfondo blu sotto la torre e nell'ovale dell'ancoretta Il nome deriva dalla tipologia intermedia di nave da guerra del XVII secolo: la fregata. Indice 1 Italia 1.1 Regia Marina 2 Grecia 3 Paesi Bassi 4 Pol...

 

Ľudovít Ódor Perdana Menteri Slowakia ke-9Masa jabatan15 Mei 2023 – 25 Oktober 2023PresidenZuzana ČaputováWakilLívia VašákováPendahuluEduard HegerPenggantiRobert FicoWakil Gubernur Bank Nasional SlowakiaMasa jabatan20 Februari 2018 – 15 Mei 2023GubernurJozef MakúchPeter KažimírPendahuluJán TóthPenggantiPetahana Informasi pribadiLahirLajos Ódor2 Juli 1976 (umur 48)Komárno, CekoslowakiaPartai politikIndependenAnak2Alma materUniversitas Comenius (Mgr.)P...