Kodex (latinez caudex, "zuhaitzaren enborra") eskuz idatzitako dokumentu zahar bat da, elkarri jositako eta koadernatutako kaierez osatua.
Erromatarrek asmatu zuten bere taulak lotzeko eta pixkanaka-pixkanaka biribilkia ordezkatu zuen.[1] Kristautasunarekin batera zabaldu zen, Eliza kristauak formatu hau hautatu baitzuen Bibliarako[1].
Nahiz eta teknikoki edozein koadernaketa moderno kodexa izan, egun hitza eskuizkribuentzat baino ez dugu erabiltzen, batez ere Berant Antzinaroko eta Erdi Arokoentzat[2]. Liburu hauek ikertzen dituen zientziak kodikologia du izena; antzinako agiriak ikertzen dituena, berriz, paleografia.
Zenbait kodex
Normalean kodexek dauden tokien izena hartu dute, hiri batena, liburutegi batena. Hauek dira ezeagunetariko batzuk:
Europako kodexak
Ameriketako kodexak
Hona hemen ezagunenak:
Espainiarren konkista baino lehen sortutakoak dira hauek:[3]
XVI. mendean eginiko kodexak dira. Asko dira; hemen bakan batzuk jasoko ditugu:[4]
Bibliografia
- Arqueología Mexicana aldizkaria: "Códices prehispánicos" monografikoa. IV.liburukia, 23.zk. 2.berrinprimatzea, Mexiko Hiria, 2002.
- Miguel León-Portilla: Literaturas indígenas de México. Mexiko Hiria, FCE, 1992. ISBN: 9789681638771.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- ↑ a b Roberts, Colin H.; Skeat, T. C. (1983), The Birth of the Codex, Londres: Oxford University Press, ISBN 0-19-726024-1}}
- ↑ David Diringer, The Book Before Printing: Ancient, Medieval and Oriental, Courier Dover Publications, New York 1982, ISBN 0-486-24243-9
- ↑ "Códices prehispánicos", 14-15 or.
- ↑ "Códices prehispánicos", 64-69 or.