Lukas ''Ebanjelaria'' Sirian jaio zen, tradizioaren arabera (Antiokian seguru asko), eta osagilea zen ogibidez. Pablo santuaren laguna izan zen, eta hura izan zen Lukasen gidari espirituala, Tertulianoren arabera.
Geroagoko tradizio baten arabera, aldiz, Kristoren hirurogeita hamabi ikasleetako bat izan zen, eta Emausena ere bai. Hirugarren Ebanjelioa eta Apostoluen Eginak idatzi zituen.
Margolari eta sendagileen patroia da. San Lukasen jaieguna urriaren 18a da.