Cantigas de Santa Maria

Cantigas de Santa Maria
Jatorria
Argitaratze-dataXIII. mendea
Jatorrizko herrialdeaGaztelako Koroa
Ezaugarriak
Genero artistikoaKantika
Hizkuntzagaliziera eta Galaikoportugesa

Cantigas de Santa Maria (euskaraz: «Santa Mariari Kantak») Ama Birjinari eskainitako kanta-multzoa da, galaikoportugesez idatzia. 420 kanta dira, eta Gaztelako errege Alfontso X.a Jakintsuak bildu zituela uste da. Lau kodizetan gordetzen dira (El Escorialen, Toledon eta Florentzian). Musika-notazioa dute, eta XIII. mendeko ohiturak azaltzen dituzten miniaturez apainduta daude. Erdi Aroko musika-bilduma garrantzitsua da, balio handikoa baita Europako musikaren sorreran Sortaldeak izan zuen eragina ezagutzeko.

Erreferentziak

Kanpo estekak