MDC
| MDC | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Austin |
| Musika mota | hardcore punk |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1979 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Crass Records Golf Records (en) |
| Dave Dictor (en) Mikey "Offender" Donaldson (1979 - 1982) Mikey "Offender" Donaldson (2003 - 2007) | |
| Informazio gehigarria | |
| mdc-rocks.com… | |
MDC Austingo (Texas) hardcore punk talde bat da, geroago San Frantziskon finkatua. Bai taldearen izenean bai kanta askoren izenburuetan MDC akronimoa etengabe erabiltzeak esplizituki agerian uzten ditu beren ideia antimilitalistak, antiinperialistak, poliziaren basakeriaren, erlijioaren eta estatubatuar kulturaren aurkakoak. Beren burua anarkista joz eta autoekoizpenari eskainia, laukoteak ez du bizimodu errazik izan, neurri batean taldearen ezegonkortasunarengatik, eta neurri batean beren irmotasunarengatik; hala ere, oztopoek ez diete zirkuitu independentean aurrera egiterik eragotzi, Dave Dictor kantariaren karismari esker.
Historia
1979an sortu zen The Stains ("Narrrioak") izenarekin: 1980ko apirilean, lehen kontzertua jo zuten, eta 1981ean, lehendabiziko singlea kaleratu, John Wayne Was a Nazi eta Born to Die kantekin, hurrengo albumean berriro argitaratu eta bizkortuak. Segidan, MDC izenaz, akronimoak album bakoitzean esanahi desberdinak hartu zituen. 1982an, San Frantziskora bizitzera joan ziren; han, Dead Kennedys taldeko Jello Biafrarekin egindako lankidetzari esker, Millions of Dead Cops kaleratu zuten, hardcore punkaren zutabetzat hartzen dena. Urte berean, Europan zehar bira bat antolatu zuten Dead Kennedys taldearekin: horri esker ospetsuak egin ziren eta Estatu Batuetatik kanpo ere estimatuak.
1983an, Multi-Death Corporations singlea kaleratu zen, AEBetan R Recordsek eta Britainia Handian Crass Recordsek banatua, eta 1984an, Millions of Dead Children singlea, Chicken Squawk izenburuaz ere ezaguna.
1986an, Smoke Signals diskoa argitaratu zuten, eta 1970reko hamarkadako rock eraginak izateaz gain, Gordon Fraser-rek gitarra-jotzaile gisa debuta egin zuen eta hurrengo urtean, Millions of Damn Christians albuma, This Blood's for You izenburuaz ere ezaguna. 1988an, Europako bira bati ekin zioten. Bertan, Berlingo kontzertuan, zuzeneko album bat grabatu zuten: Elvis - In The Rheinland.
1990reko hamarkadaren hasieran taldearen formazioa aldatu zen eta, 1991n, beste album bat kaleratu zuten: Hey Cop! If I Had A Face Like Yours... Hor, Bill Collinsek gitarra-jotzaileak eta Operation Ivy taldeko Matt Freeman baxu-jotzaileak parte hartu zuten. 1993an, Shades of Brown kaleratu zuten, lan txalotua, begetarianismoari buruzko kanta hip hop ustekabeko bat barne zeukana.
Hurrengo urteetan, MDCk bira ugari egin zituen, bai Estatu Batuetan, bai Europan, eta ondoren taldearen desegite "informala" iragarri zen; baina 2000. urtean, Dave Dictor kantariari esker berriro elkartu eta 2004an Magnus Dominus Corpus albuma egin zuten.
MDC akronimoaren esanahia
- Millions of Dead Cops ("Milioka txakur hil").
- Multi-Death Corporations ("Heriotza anitzeko korporazioak").
- Millions of Dead Children ("Milioika haur hil").
- More Dead Cops ("Txakur hil gehiago").
- Millions of Damn Christians ("Milioika kristau madarikatu").
- Metal Devil Cokes ("Deabruzko Coca-Cola metalikoak"), edari hori latetan kaleratzeari erreferentzia eginez.
- Missile Destroyed Civilization ("Misilez suntsitutako zibilizazioa").
- Magnus Dominus Corpus
Partaideak
Jatorrizko taldea
- Dave Dictor - ahotsa
- Ron Posner - gitarra
- Franco Mares - baxua (2009ko abenduaren 28an hil zen)
- Al Schvitz - bateria
Hurrengo taldeak
- Dave Dictor - ahotsa
- Ron Posner - gitarra
- Michael Donaldson - baxua (2007ko irailaren 22an zendu zen)
- Dejan Podobnik - bateria
- Brady Green - koruak eta hondoko koruak
Diskografia
Estudioko albumak
- 1982 - Millions of Dead Cops
- 1986 - Smoke Signals
- 1987 - Millions of Damn Christians - This Blood's for You
- 1989 - Metal Devil Cokes
- 1991 - Hey, Cop!!! If I Had a Face Like Yours...
- 1993 - Shades of Brown
- 2004 - Magnus Dominus Corpus
Zuzenekoa
- 1988 - Elvis - In the Rheinland
Singleak eta EPak
- 1981 - John Wayne Was a Nazi (The Stains izenburupean grabatutako singlea)
- 1983 - Multi-Death Corporations (EPa)
- 1984 - Mililions of Dead Children / Chicken Squawk (singlea)
Bildumak
- 1988 - More Dead Cops 1981-1987
- 2002 - Now More Than Ever
Beste talde batzuekin
- 1984 - International P.E.A.C.E. Benefit Compilation
- 1993 - Faster & Louder: Hardcore Punk, Vol. 1
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.