Geltokiak bi nasa ditu, bata izkinekoa, metroari zerbitzu ematen diona; eta bestea zentrala, metroak zein Euskotrenek erabiltzen dutena; eta lau trenbide, bina metroak eta Euskotrenek erabiliak. Garraioen arteko aldaketei dagokionez, Euskotren eta Etxebarri helmuga duten metroen arteko garraio aldaketak nasa zentralaren bitartez egiten dira. Aldiz, Euskotren eta Plentziako norabidea duten metroen arteko aldaketak, eta baita metro sare barruko aldaketak egiteko ere, geltokitik kanpo irten behar da. Geltokiaren kanpoaldean doako aparkalekua dago.
1997kourtarrilaren 1.an, bidaiarien eskari baxua aitzaki, Euskotrenek Lutxana-Sondika trenbidean bidaiari zerbitzua eskaintzeari utzi zion, eta geroztik 2015eko ekainera arte trenak geltokiaren ondoan dauden kotxetegi eta tailerretara besterik ez ziren heltzen.
Urte berekoabenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[6]
Lotunea
Geltokitik 100 metrora bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira: