L linea (Euskotren)

Lutxana ↔ Sondika
Euskotren Trena

Map

Datu orokorrak
Garraio motaAldiriko trena
EskualdeakTxorierri,
 Euskal Herria
Geltokiak3
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Webguneawww.euskotren.eus
Ustiapena
Hasiera1893ko maiatzaren 1a
EragileaEuskotren Trena
Ibilgailuak44 (beste linearekin)
Ibilgailuen luzera52-69 m
Maiztasuna60'
Datu teknikoak
Luzera4,619 km
Galiboa1 000 mm
Abiadura maximoa90 km/h

Euskotren Trenako E3a linea (Lehen, L linea) Eusko Trenbideak enpresak Lutxana eta Sondika geltokien artean egiten duen zerbitzua da. Linea mendebaldetik ekialdera doa, Txorierri haranarekin.

Lehen bidaia 1893ko maiatzaren 1an egin zuen Ferrocarriles Vascongados enpresak, Lutxana eta Artebakarra arteko geltokietan.

3 geltokietatik 1tan Bilboko metroarekin lotura dago.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Lutxana-Sondika trenbidea»

Linea irekitzea

1893ko maiatzaren 1.an Lutxana-Mungia trenbidearen lehenengo fasea inauguratu zen, Lutxanako geltokitik Artebakarrako geltokira 9,85 kilometroko trenbidea eraikita, zabalera metrikoan. Lau geltoki (Lutxana, Asua-Erandio, Sondika eta Artebakarra) eta sei geraleku (Arriagas, Zangroiz, Elotxelerri, Gastañaga, Aburto eta Aiartza) zituen.

Lehenengo luzapena

1894ko uztailaren 9an Artebakarra-Mungia tartea ireki zen, trenbideari geltoki bat (Mungia) eta bi geraleku (Zabalondo / Laukariz eta Atxuri) gaineratuz.

Lutxana eta Mungia arteko bidaiaren iraupena 45 minutukoa zen.[1]

Zerbitzua bertan behera gelditzea

60ko hamarkadan Bilboko aireportuko pistak luzatu ziren, eta trenbidea hurbilegi egoteagatik 3.268 metro luzedun saihesbidea eraiki behar izan zen. Lanak zirela eta, tren zerbitzua bertan behera utzi behar izan zen 1966ko ekainaren 10etik 1967ko martxoaren 1.a bitartean, horren ordez autobus zerbitzua eskainiz.[2]

1975ko maiatzaren 11n, aireportuko instalazioen luzapen berri batek eraginda, Sondika eta Mungia arteko trenbidea behin-betiko eten zen.

1997ko urtarrilaren 1.an Lutxana eta Sondika arteko bidaiarien garraio zerbitzua ere bertan behera utzi zen, 80ko hamarkadan gertatutako krisialdiagatik eskariaren beherakada handia eman baitzen, Txorierrian zeuden industria gehienak desagertu ondoren. Hala ere, trenbidea mantentzen jarraitu zen, Lutxanako kotxetegietara sarbide baita.

Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao

1947ko uztailaren 1.an Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao (FTS) enpresak Lutxana-Mungia trenbidea erosi zuen, eta trenbidearen eguneraketari ekin zion, Lutxana eta Sondika arteko tartea 1949ko urriaren 12an elektrifikatuz, eta Mungiara arte 1950eko irailaren 3an, korronte jarraian 1500 V-ko tentsioaz.

Euskotren

1977an Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) enpresa publikoak trenbidea bereganatu ondoren, hurrengo urtean trenbidea Eusko Kontseilu Nagusiari eskualdatu zitzaion. Honek Eusko Trenbideak sozietatea sortu zuen trenbideen kudeaketarako, eta honen jabe bihurtu zen 1982ko maiatzaren 23an.

1995eko azaroaren 11n Bilboko metroaren 1. linea inauguratu zen, Lutxanako geltokian Euskotren eta Metroaren arteko aldageltokia ezarriz.

2015ean, Bilboko metroaren 3. linearen eraikitze-lanen ondorioz, Euskotrenen Txorierriko linean afekzio handiak izan ziren, eta Bilboko Zazpikaleetako geltokian tren zerbitzua eten behar izan zen. Horregatik, 2015eko ekainaren 1.an, 1997an itxitako Lutxana eta Sondikako geltokien arteko tartea berrireki zen, Txorierriko linearen barruan, tren zerbitzuak Lutxana eta Lezama arteko ibilbideak eginez.[3]

2017ko apirilaren 8an, Metroaren 3. linea ireki ondoren, Lutxana eta Sondika arteko trenbidea irekita mantentzea erabaki zen, Lutxana eta Sondikako geltokien arteko anezka zerbitzua eskainiz, 60 minutuko maiztasunaz.

Geltokiak

Geltokia Gunea Udalerria Konexioak
    Lutxana 2. gunea Erandio  Bilboko metroaren 1. linea 
    Zangroiz 2. gunea Sondika
    Sondika 2. gunea Sondika   

Geltokien izena

Ikus zerrenda: «Euskotrenen geltokiak»

Euskotren Trena sareko geltokiak Euskal Trenbide Sarea enpresak kudeatzen eta mantentzen ditu 2004ko irailaren 2tik. Hala ere, Eusko Trenbideak enpresak ditu trenak eta horiek ustiatzeaz arduratzen da.

Azpiegitura

Lineak Lutxana—Sondika burdinbidea bakarrik erabiltzen du, Lutxana eta Sondika geltokien artean.

Ustiapena

Linea Eusko Trenbideak usiatzen du Euskal Trenbide Sareak kudeatutako trenbide eta geltokietan.

Maiztasunak

Euskotren Trenaren  linearen maiztasunak
UDAKO ORDUTEGIA NEGUKO ORDUTEGIA
Astelehenetik Ostiralera Astelehenetik Ostiralera
7:39 > 12:55 12:55 > 15:39 15:39 > 21:55 7:39 > 12:55 12:55 > 15:39 15:39 > 21:55
60' 55' 60' 60' 55' 60'

Batez besteko denborak

Ibilbideko batez besteko denborak adierazgarriak dira, eta trafikoaren edo beste ezusteko batzuen arabera alda daitezke.

 lineak Lutxana geltokia honako hauekin komunikatzeko aukera ematen du:[4]

Flota

Gaur egun, Euskotren Trenaren flota 44 ibilgailuarik osatzen dute.[5]

Euskotren Trenaren ibilgailuak
Eraikitzailea Modeloa Kopurua Entregatzeko urteak Luzera (m) Eserlekuak Guztizko edukiera
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles S-900 30 2011 - 2014 69,458 214 400
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles S-950 14 2016 - 52,458 94 296

Tarifak

Guneak

Linea horrek, guztira, gune bakarra zeharkatzen ditu:

Irudiak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak