Metroa ireki aurretik, Lamiako izeneko geltokia Euskotrenek ustiatzen zuen Bilbo-Plentzia trenbidearen parte zen. Metroak trenbide hori bereganatu zuenean, IMEBISA enpresa publikoak geltoki zaharraren eraikina eraitsi eta geltoki berria eraiki zuen, aintzinakoaren tokitik hurbil.
Geltokia kaleko kotan dago, eta nasa aldaketa egiteko trenbideak gainetik gurutzatzen dituen pasabidea zeharkatu behar da, eskaileraz eta igogailuz hornituta dagoena. Geltokiaren kanpoaldean doako aparkalekua dago eta 2018koirailaren 20tikTxorierriko igogailua eraikitzen ari da, Lamiako eta Txorierri auzoak elkarlotzeko.[2] Igogailua lanak hasi eta 9 hilabeteko epean martxan jartzea aurreikusten da. Hala, 2019ko udan irekiko da.[3]2019kootsailaren 25ean Txorierriko igogailuaren parean Metro geltokira sarbide berri bat eraikiko dela adierazi zuten Bizkaiko Garraio Partzuergoak eta Leioako Udalak.[4]