Zelaian, edozein posiziotan balio handiko kidea da, baina, normalean, erdian jokatu ohi du. 16 urte besterik ez zuen GNK Dinamo Zagreb taldearen beheko mailatan hasi zenean eta 6 titulu eskuratu zituen klub horretan, 2008ko erdialdean Tottenham Hotspur Football Clubera aldatu zuten arte.
Gerra aurretik, lehengusuek diotenez, mutiko alaia zen eta ez zen sekula geldi egoten, honantz eta harantz, azkarra baino azkarragoa. Familiartean gogoratzen dutenez, aitonaren etxean zegoenean, lagun bila joaten zen korrika eta, ez bazituen aurkitzen, bere etxera itzultzen zen; argitu beharra dago 10 km zeudela aitona eta bere etxearen artean[2].
Jugoslaviar asko bezala, gerra piztu zenean, dena utzi beharrean izan ziren eta, ezer hartzeko betarik gabe, ihes egin zuten. Aitak etxetik 500 metrora Modricen aitona nola erailtzen zuten ikusi zuen. Etxera joan eta emaztea eta semea hartu eta alde egin zuen handik. Orduz gero, ostatuetan bizi behar izan zuten, maiz logela beste errefuxiatu batzuekin konpartituz. 7 urte besterik ez zituen haurrak, baina begirada tristea gogoratzen dute garai hartako ezagunek, kopeta iluna. Futbolariak, ordea, ez zela ezertaz ohartu dio[2].
Aita milizianoa frontera joan beharrean izan zen eta Luka amarekin geratu zen, bonba artean. Ama saiatu zen gerratik aldentzen eta Zagreben egon ziren. Metraila artean, umea pelotarekin jolasean ibili ohi zen jo eta su[3].
Kroaziako Independentzia GerraEkaitza operazioarekin amaitu zen. Garbiketa etniko ikaragarria etorri zen Balkanetara, 250.000 serbiar bidali zituztelarik eta 20.000 kroata hil. Horren ondoren, Modric familia ez zegoen etxera itzultzeko gogo biziz eta, Zaton Obrovackiko etxea berreskuratu bazuen ere, Modrićek Zadaren geratzea erabaki zuen, futbolean aritzeko aukera ere izango zuelarik[2].
Aita tekniko aeronautikoa zen hiri horretako aireportuan eta, ama, berriz, jostuna. Ez zeuden ekonomikoki ondo, baina apostua egiteko erabakia hartu zuten hala ere. Horrela, 16 urterekin, Modrić GNK Dinamo Zagreben zegoen. Ez zen hor geratu, ordea, Bosnia-HerzegovinakoHŠK Zrinjski Mostar taldeari zeditu baitzioten jokalaria eta honekin jokatu zuen futbolari profesional bezala izan zuen lehen partida. 2003koabuztuaren 3an izan zen FK Borac Banja Lukaren aurka eta 1-0 irabazio zuten. Denbora baten ondoren, Bosnia-Herzegovinako futbol ligako jokalari hoberena aukeratu zuten Modrić[3].
Zesio pare horien ondoren, Luka hasierako klubera itzuli zen eta, 2005/2006 denboraldian, GNK Dinamo ZagrebekKroaziako liga eskuratu zuen, Prva HNL deritzona. Modrićek 7 gol sartu zituen eta horrela lortu zuen lehen titulua profesional mailan.
Hurrengo denboraldian, berriro izan zen garaile Dinamo eta, horretaz gain, Kroaziako Futbol Kopa ere eskuratu zuen oraingoan. Modrić Urteko Jokalari onena hautatu zuten bertako txapelketan.
Lehen denboraldiaren hasieran, erdilariak belauneko lesio bat jasan zuen eta, horrekin batera, hainbat medioen arabera, arinegia zela esaten hasi ziren Premier baterako. Hori gutxi balitz, bere kontratazioa egin zutenean indar gehien jarri zuen pertsonetako bat, Juande Ramos entrenatzailea, aldatu egin zuten eta Harry Redknappek hartu zuen haren ordea[7].
Modrićek 44 partida jokatu eta 5 gol sartu zituen denboraldi horretan.
2009koabuztuaren 29an, Birmingham City Football Cluben aurka jokatzen ari zen bitartean, erretiratu beharrean izan zen, zangarreko lesioa ote zuen susmoan. Hurrengo egunean, klubak Modrićek eskuineko peronea hautsi zuela adierazi zuen eta, hasieran 6 aste uste bazuten ere, 4 hilabetez egon behar izan zuen geldi. Abenduaren 28an atera zen lehenengoz White Hart LanenWest Ham United F.C.-en aurka eta 2-0 irabazi zuten, tantoetako bat Modrićek sartu zuelarik.
Hobetzen ari naizela sentitzen dut eta hementxe nahiko nuke arrakasta lortzea[10]
»
2010ekoirailaren 11n, Modrićek denboraldiko lehen gola sartu zuen, 1era berdinduta amaitu zen West Bromwich Albion Football Cluben aurkako partidan. 32. minutuan, ordea, aldatu beharrean izan ziren, lesioa jasandako hanka beran kolpea izan zuelako, baina berehala argitu zuten ez zela aurrekoaren neurrikoa izan.
Lukak beste mundu batekoa dirudi. Aparteko futbolari eta pertsona da![11]
»
Denboraldian zehar, Modrićek Premier Leagueko 32 partida jokatu zituen, 3 tanto markatu eta 2 asistentzia. Ekipoko partidako paseen promedio altuena lortu zuen berak: 62,5 eta %87,4ko prezisioaz.
2011n, berriro saiatu zen Chelsea Football Club mutila bereganatzen, baina Tottenham Hotspur Football Clubek uko egin zien 27 milioiko eskaintzari. 40 milioietara igo zuten eskaintza, baina ez zen akordiorik egon eta Modrić, joateko prestatuta bazegoen ere, bertan jarraitu beharrean izan zen[12].
Asteetan negoziatzen ibili eta gero, 2012koabuztuaren 27an, Real Madrilek webean iragarri zuen Modrićen fitxaketa. 30 milioi eurotan baloratu zen aldaketa eta jokalariaren errendimenduaren baitako pizgarriekin puztu zitekeen zenbaki hori[15]. Kroaziarrak 5 denboraldietarako sinatu zuen kontratua klubarekin eta, 2 egun geroago, debuta egin zuen Espainiako SuperkopanBartzelona Futbol Klubaren aurka. Modrić 83. minutuan atera zen Santiago Bernabéu estadioko zelaira, Özilen ordez, eta 2-1 garaipenaz, titulua eskuratzeko aukera izan zuten[16].
Irailaren 2an, Ligako hirugarren partidan, Modrić titularra izan zen lehenengo aldiz, Granadaren aurka eta oso kritika onak jaso zituen[17].
2006komartxoaren 1ean debutatu zuen Modrićek Kroaziako selekzioan, enpaten amaitu zuen Argentinaren aurkako amistoso batean. Berehala adaptatu zen mutila selekzioaren jokora eta horrek Kroazia ordezkatuko zutenen zerrendarako lekua eman zion.
Modrićek jokatu zuen lehen Europako Futbol Txapelketa2008koa izan zen eta bere taldeko lehenengo partidan egin zuen debuta, Austriari 0-1eko tantoa markatu ziolarik[21].
GNK Dinamo Zagreben jokatzen zuen garaietan, bera baino 3 urte zaharragoa zen Vanja Bosnic ekonomialaria ezagutu zuen. Ekipoaren administrazioaren buru zenaren alaba zen eta kirol agentzia batentzat egiten zuen lan. Telefonoz deitu omen zion jokalariari eta, hitz egitea ez duela gustuko esaten baduete ere, 3 orduz egon omen ziren hizketan[2].
Aurrena ezkontza zibila egin zuten eta, urtebete geroago, elizaz, Zagreben. Bi ospakizun horien artean, semea jaio zen, Ivan eta gerran hil zuten aitonaren izena jarri zion honi[2]. Alaba txikiago bat ere badu, Ema[22].