Futbolari gisa hamalau urte eman zituen Frantzia, Italia eta Ingalaterrakofutbol taldeetan jokatzen eta hiru herrialdeetako bitan txapelketak irabazi zituen. 1995anFIFAk munduko urteko jokalari izendatu zuen, Europako urteko jokalaria, eta Afrikako urteko jokalaria.
Biografia
Liberian hainbat taldetan jokatu zuen: Liberian, Young Survivor, Bongrange Company, Might Barole eta Invincible Eleven taldeetan hain zuzen. Gero Kamerunera joan zen, Tonnerre Yaounde taldeak fitxatuta, eta talde horrekin Kamerungo Liga irabaztea lortu zuen 1988an. Urte horretan bertan Frantziako Ligako Lehen mailako AS Monaco taldeak kontratatu zuen. Monaco taldearekin Frantziako Kopa irabazi zuen 1991n, eta Europako Errekopako txapeldunorde geratu zen hurrengo urtean, Werder Bremen talde alemanaren kontra finala galdu ondoren. Hurrengo denboraldian Paris Saint-Germain taldean hasi zen jokatzen, eta talde harekin Frantziako Liga (1994) eta Kopa (1993 eta 1995) irabazi zituen. 1995ean munduko futbol talde handienetako batek fitxatu zuen, AC Milanek. Talde harekin 1996ko Italiako Liga irabazi zuen. Bestalde, Liberiako selekzioarekin ere askotan jokatu du. Bere kezka sozialengatik UNESCOren munduko enbaxadore izendatu zuen NBE erakundeak. Afrikako jokalari onenaren saria irabazi zuen bi aldiz.
1995ean Nazioarteko Futbol Federazioak (FIFA) urteko jokalari onena hautatu zuen, Paolo Maldini italiarraren eta Jürgen Klinsmann alemanaren aurretik. Futbolaren historiako jokalari onenetakotzat hartua da.
Futbola utzi eta gero, bere herrira itzuli eta politikan hasi zen. 2005eanLiberiako presidente hauteskundeetara aurkeztu zen, baina Ellen Johnson-Sirleafek garaitu egin zuen bigarren itzulian. 2017an berriro aurkeztu eta irabazi zituen, Liberiako presidente hautatuz. Ez zuen berrautatzea lortu 2023an.