Luis Javier Telleria Orriols (Antzuola, 1957), Euskal Herriko biologo, funtzionario eta Eusko Alderdi Jeltzaleko legebiltzarkide da, 2012. urtetik.[1][2]
Ibilbidea
Ekosistemen Biologian lizentziatua[3] eta Biologian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, AZTI-Tecnaliako zuzendari bihurtu zen 1988. urtean, urtebetez, Neiker-Tecnaliako zuzendari izatera pasa baino lehen (1988-1990).[1][3]
1990. urtean alderdikidetua,[4] hainbat kargu publiko ere bete ditu, aipatutako legebiltzarkide izateaz gain: Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Ingurune Naturaleko Ordenazio-Zuzendaria (1990-1995), Arabako Foru Aldundiko Ingurune Natural eta Enologia-Zuzendaria (1995-1999), IKTko kontseilariaren ordezkari (1999-2002),[3] Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailburuaren Kabinete-Zuzendaria (2001-2007),[1] Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako Elikagaien I+G Alorreko arduradun (2009-2012)[3] eta Antzuolako Udaleko zinegotzi (2015-2020).[1][3]
2002 eta 2009. urteen artean ere, AZTI-Tecnalia, Neiker-Tecnalia eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa den IKTaren zuzendari izan zen.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak