Lizardoia Iratin dagoen oihan primario mistoa da, gizakiak moldatu ez duenez erreserba integral izendatua. 2017an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Karpatoetako eta Europako beste eskualdeetako pagadi primarioak izeneko multzoan.
Irabiako uharkatik gertu dago, ia 1200 metroko altueran dago.[1]
Iluna, hezea eta lasaia da. Zuhaitz batzuetan, okilak janari eske egindako zuloak ikus daitezke. Pago eta izeiek bidea egiten dute goraka, baina haien arteko elkarbizitza ez da erraza.[2]
Pagadia masa irregularra dugu, adin tarte guzietako zuhaitzak daudelako. Okil gibelnabarrek edo okil ertainek, besteak beste, pagadi horietan dute bizilekua, eta Pirinioetako igela Iratiraino ailegatzen da.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
Gizateriaren Ondarea Euskal Herrian
|
|
Bizkaiko Zubia • Done Jakue bidea1
(tartean Baionako katedrala eta Ospitalepeko eliza) • Paleolitoko labar-artea2 (tartean Altxerri, Ekain eta Santimamiñe) • Europako pagadi primarioak3 (tartean Lizardoia eta Aztaparreta)
Red Bay-ko euskal baleazaleen kokalekua4
1Espainia eta Frantziako beste guneekin • 2 Espainiako beste guneekin • 3 Albania, Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Alemania, Italia, Polonia, Errumania, Eslovenia, Eslovakia, Espainia eta Ukrainako beste guneekin • 4 Kanadan
|