1. Kanon: Aita santuan aukeraketan kardinalek bakarrik parte hartuko dute, hautesleen bi herenek gutxienez botoa eman dezaten. Alde batek gehiengo gabeko hautagaia Aita Santu aldarrikatuko balu, izendatutakoa eta bere aldekoak eskumikuaren azpian geldituko lirateke.
3. Kanon: Apezpiku izendatua izateko gutxieneko adina hogeita hamar urtekoa eskatzen zen. Artzain-funtzioak betetzeko, aldiz, gutxieneko adina hogeita bost urtekoa zen.
4. Kanon: Prelatuen bizimodua mugatzeko neurriak hartu ziren.
5. Kanon: Apaizak ezin ziren izendatu haien bizimodua ziurtatzeko baliabideak ez baziren.
7. Kanon: Simonia debekatzen zen, hau da, bedeinkapena egiteagatik, hildakoak lurperatzeagatik edo sakramentuak emateagatik dirua eskatzearen ohitura.
9. Kanon: Tenpluaren eta Maltaren Orden Militarren baliogabetzea; elizaren arautzetik kanpo gelditzen ziren biak.
10. Kanon: Monasterioetan onartua izateko dirua jasotzea debekatuta gelditzen zen. Era horretan onartuak kargurik gabe gelditzera kondenaturik izango ziren.
11. Kanon: Nikolaismoa debekatzen zen, hau da, apaizek etxean ezin zituzten emakumeak jaso, ezta ere mojen monasterioetan ibili.
18. Kanon: Eliz katedral bakoitzean apaizei eta ikasle pobreei irakasteko maisu bat egon behar zen eta horretarako diru bat ezarri behar zen.
19. Kanon: Elizetan eta apaizen baimenik gabe dirua biltzen zutenen eskumikuaren azpian geldituko lirateke.