Kontzilio honen erabaki garrantzitsuena hau izan zen: Jesukristorengan bi borondate eta bi pertsona biltzen dira (jainkozkoa eta gizatiarra), baina ez daude elkarren arteko lehian; aitzitik, elkarren osagarri direla onartu zuten. Horrela monotelitismo izeneko doktrina (Jesukristok borondate bakarra zuela dioena) gaitzetsi zuten.