Monotelismo (grezierazko μονοθελητισμός edo 'borondate bateko doktrina' hitzetik ekarria) VII. mendeko heresia izan zen, Kristorengan jainkozko eta gizonezko izaera eta borondatea onartzen dituen arren, jainkozko borondateak agintzen duela aldarrikatzen duena.[1] Monotelismok hirukoiztar kristautasun eta monofisismoaren arteko konponketa izatea bilatzen zuen.
Sergio I.a Konstantinoplakoak bultzatua,[2] hiri horretako III. kontzilioak gaitzetsi zuen, Jesukristorengan bi borondate eta bi pertsona biltzen direla (jainkozkoa eta gizatiarra), baina ez daudela elkarren arteko lehian adierazi zuena.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak