Kontzilioa Martin I.a Aita santuak deitu zuen, monotelismo kondenatzeko asmoz. Monotelismo VII. mendekoheresia izan zen, Kristorengan jainkozko eta gizonezko izaera eta borondatea onartzen zituen arren, jainkozko borondateak agintzen zuela aldarrikatzen zuena. Monotelismok hirukoiztar kristautasun eta monofisismoaren arteko konponketa izatea bilatzen zuen. Joera hau Konstantinoplako patriarka ekumenikoa zen Sergius I. Konstantinoplakoak eta ekialdeko beste apezpikuek defenditzen zuten. Sinodo hau Elizak ez du Kontzilio Ekumeniko gisa onartzen. Dena dela, bere garrantzia izan zuen zeren eta lehengo aldiz Aita santua Bizantziar enperadorearengandik independente izaten saiatu baitzen.
Baina behin bilkura bukatuta, Martin I.a eta Maximus atxilotuak izan ziren, 653 urtean. Ravenarenexarkak horrela aginduta. Bizantzioko enperadorean zen Konstante II.ak monotelismoaren aldekoa zen eta beraren aginduz hartu zuen erabakia aipatutako exarkak. Martin I.a, epaiketa egin gabe kondenatuta izan zen baina Konstantinoplara bidali aurretik hil egin zen. Hori dela eta bera da martiri bezala onartua izan den azken Aita santua.[2]
Maximus, bestetik, kondenatu eta torturatu zuten, ondoren erbestera bidaltzeko.[3]
↑Ekonomou, Andrew J. 2007. Byzantine Rome and the Greek Popes: Eastern influences on Rome and the papacy from Gregory the Great to Zacharias, A.D. 590-752. Lexington Books., 116 or.