Larraineko mendatea
Larraineko mendatea (zubereraz: Uthurzehetako Lepoa[1]; frantsesez: Port de Larrau; gaztelaniaz: Puerto de Larrau) Larraine (Zuberoa) eta Otsagabi (Nafarroa) udalerriak lotzen dituen mendatea da. 1.573 metrotara dago itsas mailatik. GeografiaOhiko abiapuntua da Orhi (2.018 m.) mendira igotzeko, bai eta ekialdean duen Otsogorrigañara ere. Ekialdean ere Holtzarteko arroilak ditu. Olhadoko erreka bertan du iturria. ToponimiaFrantsesezko Larrau toponimoak[2] itxura hauek izan ditu historian: Sanctus Johannes de Larraun eta l'ospitau de Larraun (1174an eta 1385ean, Duchesne bilduma CXIV[3]). IgoeraZuberoako aldetik Larraineko Laugibar aterpetik igo daiteke RD-26 errepidetik, mendatearen ipar-ekialdean kokaturikoa. Igoerak 15,3 kilometroko luzera du. Bertatik 1.205 metro igotzen dira (batez besteko %7,9a). Tarte batzuetan %10 gradiente du, gehiengoa %13a izanda. Larrainetik tontorreraino ailegatzeko 1.362 metroko altueran dagoen Erroimendiko mendatea igaro behar da. Otsagabiatik hasita, mendateak 19,3 kilometroko luzera eta 100 metroko tunela ditu tontorretik gertu. Alde horretatik, NA-2011 errepidetik, 815 metro igotzen dira (batez besteko %4,2a), gehiengoa %8a izanda. Frantziako TourraIgoera bitan egin dute txirrindulariek Frantziako Tourrean, 1996an eta 2007an[4]. Lehendabizikoz igo zutenean, Miguel Indurainek denbora asko galdu zuen Iruñera zihoan etapa batean. 2007an, lasterketa osoko mendaterik gogorrenetariko bat izan zen, Orthezetik Aubisquera zihoan etapan egindakoa. Datuak
Erreferentziak
Kanpo estekakInformation related to Larraineko mendatea |