Olhadoko erreka[1] Larraineko (Zuberoa) ibaia da. Erosioaren bidez sortu zuen Holtzarteko arroil famatua. Larrineko ühaitzera isurtzen da Logibar inguruan, behin Zürkhatsegirekin lotuta.
Olhadoko erreka Olhadoko presan jaioa da, Sakhondoatik datorren Bagosudurreko erreka, Üthürzehetatik datorren Zitziratzeko erreka eta Betzulako haranatik datorren Betzulako erreken urak bilduta. Amubi zubia zeharkatu ondoren, beste ibaiadarrak ditu: