Lara Vadlau (Feldbach, 1994ko martxoaren 29a), belan lehiatzen den kirolari austriarra da. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina bat eskuratu zuen.[1]
Ibilbidea
2010an Gazte mailako txapeldun olinpikoa izan zen.
2012an Udako Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte. 2014an Munduko eta Europako txapelduna izan zen eta 2015ean errepikatu egin zuen Munduko txapelketako garaipena[2]. 2016an bigarren Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte.
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan 470 mistoan txapelduna izan zen Lukas Mähr-ekin batera.[1]
Nazioarteko emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak