LaShawn Merritt (1986ko ekainaren 27a) estatubatuar atleta bat da, 400 metrotan espezializatu zena. Distantzia horretan txapeldun olinpiko ohia da, eta 43,65 segundoko marka pertsonala du inoizko bederatzigarren gizonik azkarrena izanez.
Junior mailan arrakastatsua izan zen, eta 400 m-ko urrea irabazi zuen 2004ko Atletismoko Munduko Junior Txapelketan, eta munduko bi errekor ezarri zituen erreleboetan. Estatu Batuetako 4 x400 metroko probako taldearen parte bihurtu zen eta IAAF 2006 Munduko Pista Estaliko Txapelketa irabazi zuen. Bakarka 2007an hasi zen orpen garrantzitsuak izaten, eta zilarrezko domina irabazi zuen 2007ko Munduko Txapelketan 400 m-etan.
2008an, Jeremy Warinerrekin lehiatu zen, eta 2008ko final olinpikoan irabazi zuen, marka pertsonal berria ezarriz, eta 0,99 segundoko marjinarekin olinpiar jokoetako errekorra lortu zuen. Erreleboko errekor olinpikoa ere hautsi zuen talde estatubatuarrarekin, eta historiako bigarren markarik azkarrena egin zuten. Merritt Munduko Txapelduna izan zen 2009ko Munduko Atletismo Txapelketan 400 m eta 4 x 400 m-ko erreleboan garaipena lortuta.
Marka pertsonalak
Proba
|
Marka
|
Lekua
|
Data
|
100 metro
|
10,56
|
Lynchburg, Virginia, AEB
|
2007ko martxoaren 31
|
200 metro
|
19,74
|
Eugene, Oregon, AEB
|
2016ko uztailaren 8a
|
300 metro
|
31,23
|
Kingston, Jamaika, Jamaika
|
2016ko ekainaren 11
|
400 metro
|
43,65
|
Beijing, Txina
|
2015eko abuztuaren 26a
|
Pista Estalia
|
60 metro
|
6,68
|
Lynchburg, Virginia, AEB
|
2006ko otsailaren 18a
|
200 metro
|
20,40
|
Fayetteville, Arkansas, Estatu Batuak
|
2005eko otsailaren 12a
|
300 metro
|
31,94
|
Fayetteville, Arkansas, Estatu Batuak
|
2006ko otsailaren 10a
|
400 metro
|
44,93
|
Fayetteville, Arkansas, Estatu Batuak
|
2005eko otsailaren 11
|
500 metro
|
1:01.39
|
New York, New York, Estatu Batuak
|
2012ko otsailaren 10a
|
- IAAFren profiletik ateratako informazioa.
Kirol lorpenak
Erreferentziak
Kanpo estekak