Ksenia Vitalievna Perova – errusieraz: Ксения Витальевна Перова – (Lesnoi, 1989ko otsailaren 8a) errusiar arkularia da.[1][2] 2012ko, 2016ko zein 2020ko Udako Joko Olinpikoetan emakumezkoen bi kategorietan (emakumezkoak banaka eta emakumezkoak taldeka) parte hartutakoa.
Kirol-jarduera
2012ko Joko Olinpikoetan, 5. geratu zen emakumeak banaka kategorian, bai eta laugarren emakumeak taldeka kategorian. 2016ko Joko Olinpikoetan 17. geratu zen bakarkako kategorian, baina zilar-domina eskuratu zuen emakumeak taldeka kategorian, Hego Korearen aurka finalean galdu ostean.
2021ean, urrezko domina irabazi zuen ere 2021eko Europako Arkularitza-Txapelketan, Turkiako Antalya hirian ospatutakoa.[3]
Nazioarteko palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak