Jurisdicción de Lara Burgosko udalerria da, Sierra de la Demanda eskualdean dagoena. Lara de los Infantes da herriburua.
2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 53 biztanle zituen.
Historia
Antzinako "Can de Muñó" partiduaren barruan zegoen, Burgosko intendentzian zeuden 14 partiduetako bat 1785 eta 1833 artean. Orduan, Lara de los Infantesekin batera Oriyuelos eta Cuatrales etxaldeek eta hurrengo lekuek osatzen zuten: La Aceña, Campo, Cubillejo, Cubillo del César, Mambrillas, Mazueco, Paúles de Lara, Quintanalara, Quintanilla Cabrera, Quintanilla de las Viñas, Torre, La Vega eta Villoruebo.
Antzinako Erregimena jausi eta gero, udalerri moduan gelditu zen "Partido de Salas de los Infantes" delakoaren barruan, Gaztela Zaharra erregioan. Gainontzeko herriak udalerri bihurtu ziren: Los Ausines, Mambrillas de Lara, Revilla del Campo, Salas de los Infantes eta Villoruebo.
Demografia
1940ko hamarkadatik aurrera, udalerriak biztanle galera etengabekoa pairatu du, bereziki Burgos eta Madril hirietara biztanleak emigratu zirelarik.
Ikus, gainera
Kanpo estekak