Parisko2024ko Udako Olinpiar Jokoetako judo lehiaketak uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Grand Palais Éphémèren (Champ de Mars) jokatu ziren.[1] Joko horietan 14 pisu kategoria desberdinen artean lehiatu ziren judoka kopurua zertxobait beheratu zen, 386tik 372ra, Tokioko 2020ko lehiaketarekin alderatuta. Aldiz, gizonen eta emakumeen arteko banaketa orekatua izan zen. Aldaketa txikiak izan arren Pariseko jokoetan, judo programak aurreko edizioen oso berdina izan zen; izan ere, lehiaketak gizon eta emakumeentzako gorputz pisuko klase kopuru bera izan zuten, zazpina, eta talde mistoko txapelketa bigarrenez egin zen, hiru urte lehenago Tokion egin baitzen lehenengoz proba hori.[2][3]