Shirine Boukli (Aramon, 1999ko urtarrilaren 24a) kirolari frantses bat da, judoan lehiatzen dena.
Udako Olinpiar Joko bitan parte hartu zuen, 2020. eta 2024. urteetan; bi domina lortu zituen Parisen 2024an, urrea talde mistoan eta brontzea -48 kg kategorian.[1]
Zilarrezko domina irabazi zuen 2023ko Munduko Judo Txapelketan, eta urrezko hiru domina Europako Judo Txapelketan, 2020tik 2023ra.[2]