Amandine Buchard (Noisy-le-Sec, Sena Saint-Denis (Frantzia), 1995eko uztailaren 12a) judo borrokalari frantziarra da.[1]
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina lortu zuen ≤52 kg-ko emakumezkoen kategorian, Uta Abe japoniarraren atzetik (urrezkoa) eta Odette Giuffrida italiarraren eta Chelsie Giles britainiarraren aurretik (elkarbanatutako brontzezkoa) sailkatuz.
Frantziako taldearekin, berriz, urrezkoa lortu zuen talde mistoko kategorian, Japoniako taldearen (zilarrezkoa) eta Alemaniakoaren (brontzezkoa) aurretik. Honako hauek osatzen zuten Frantziako taldea: Sarah-Léonie Cysique, Guillaume Chaine, Margaux Pinot, Axel Clerget, Romane Dicko, Teddy Riner, Clarisse Agbegnenou, Amandine Buchard, Madeleine Malonga, Kilian Le Blouch eta Alexandre Iddir-ek.[2][3]
2024ko Udako olinpiar Jokoetan bakarkako proban brontzea lortu zuen eta urrezko domina taldekako proban.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak