Christa Deguchi (Nagano, Japonia, 1995eko urriaren 29a) jatorri japoniarreko kanadar kirolari bat da, judoan lehiatzen dena.[1]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, urrezko domina lortu zuen -57 kg kategorian.[2]
Lau domina irabazi zituen Munduko Judo Txapelketan 2018-2024 artean, eta beste lau domina Judo Txapelketa Panamerikarrean, urte tarte berean.[3][4]