José Martí

José Martí

kontsul

1887ko martxoaren 3a - 1892ko martxoa
Bizitza
JaiotzaHabana eta José Martí House Museum (en) Itzuli1853ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaOriente Province (en) Itzuli1895eko maiatzaren 19a (42 urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AmaLeonor Pérez Cabrera
Ezkontidea(k)María del Carmen de Zayas-Bazán e Hidalgo (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, idazlea, itzultzailea, militarra, politikaria, saiakeragilea, kazetaria, margolaria eta iraultzailea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)muschacho
Genero artistikoaolerkigintza
antzerkia
saiakera
Graduamaior jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaKubako Alderdi Iraultzailea

josemarti.cu
Musicbrainz: 131378f0-d7f1-4b23-981d-e8dc35240582 Discogs: 1598680 IMSLP: Category:Martí,_José Find a Grave: 2494 Edit the value on Wikidata

José Julián Martí Pérez (1853ko urtarrilaren 28a - 1895eko maiatzaren 19a) Kubako nazionalista, poeta, filosofo, saiakeragile, kazetari, itzultzaile, irakasle eta argitaldaria izan zen, bere herrialdea Espainiatik askatzeko izan zuen zereginagatik Kubako heroi nazionaltzat hartzen dena. Latinoamerikako literaturan ere pertsonaia garrantzitsua izan zen. Politikoki, oso aktiboa izan zen, eta filosofo eta teorialari politiko garrantzitsutzat hartu izan da[1][2]. Bere idatzien eta jarduera politikoaren bidez, Kubak, XIX. mendean, Espainiako Inperioarekiko independentziaren aldeko apustuaren ikur bihurtu zuen, eta «Kubako Independentziaren Apostolu» gisa aipatzen da[3]. Nerabezarotik, bere bizitza askatasuna, Kubaren independentzia politikoa eta hispanoamerikar guztien burujabetza intelektuala sustatzera eman zuen; bere heriotza Espainiarekiko Kubaren independentziaren aldeko oihu gisa erabili zuten, bai Kubako iraultzaileek, bai, lehenago, matxinada bat hasteko gogorik ez zuten kubatarrek ere.

Habanan, Espainiako Inperioaren menpean, jaioa, Martík txikitatik hasi zuen bere aktibismo politikoa. Espainian, Latinoamerikan eta Estatu Batuen zehar asko bidaiatu zuen Kubako independentziaren aldeko sentsibilizazioa sortzeko eta laguntza lortzeko. Kubako emigratuen komunitatearen batasuna, batez ere, Floridan, erabakigarria izan zen Espainiaren aurkako Kubako Independentzia Gerrak arrakasta izateko. Gerra horren plangintzan eta exekuzioan, funtsezko pertsonaia izan zen, baita Kubako Alderdi Iraultzailearen eta bere ideologiaren diseinatzaile ere. Ekintza militar batean hil zen, Dos Ríoseko guduan, 1895eko maiatzaren 19an. XIX. mende bukaerako Latinoamerikako intelektual handienetako bat da Martí, eta idatzitako lanen artean olerki, saiakera, gutun, hitzaldi, eleberri bat eta haurrentzako aldizkari bat daude.

Latinoamerikako eta Amerikako egunkari askotan idatzi zuen; hainbat egunkari ere sortu zituen. Bere Patria egunkaria tresna garrantzitsua izan zen Kubako independentziaren aldeko kanpainan. Hil ondoren, bere Versos Sencillos liburuko bertso asko Kubako adierazgarri nabaria bihurtu den Guantanamera abestira egokitu ziren. Askatasuna eta demokrazia kontzeptuak gai nabarmenak dira bere lan guztietan, eta Rubén Darío Nikaraguako poetarengan eta Gabriela Mistral poeta txiletarrarengan eragina izan zuten[4]. 1959ko Kubako Iraultzaren ostean, Martíren ideologia Kubako politikaren eragile nagusi bihurtu zen[5]. Kubako «martiritzat» ere hartzen daAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Bizitza

Hastapeneko bizitza, Kuba: 1853–1870

Paula kalea, 41, Habana, José Martíren jaiotetxea
Jose Martík haurtzaroa igaro zuen Valentziako (Espainia) Miracle del Mocadoret plazan dagoen kartel bat

José Julián Martí Pérez 1853ko urtarrilaren 28an jaio zen Habanan, (Kuba) Paula kaleko 41 zenbakian, guraso espainiarrengandik, aita, Mariano Martí Navarro, valentziarra zen, eta ama, Leonor Pérez Cabrera, Kanarietakoa jaiotzez. Martík zazpi arreba zituen: Leonor, Mariana, María del Carmen, María del Pilar, Rita Amelia, Antonia eta Dolores, bera mutil bakarra eta nagusia izanik. Otsailaren 12an bataiatu zuten Santo Angel Custodio elizan. Lau urte zituela, bere familia Kubatik Valentziara (Espainia) joan zen bizitzera, baina, bi urte geroago, ostera uhartera itzuli ziren, eta José bertako eskola publiko batean matrikulatu zuten, Santa Klara auzoan, non bere aitak espetxezain gisa lan egiten baitzuen[6].

1865ean, Rafael María de Mendivek zuzentzen zuen Escuela de Instrucción Primaria Superior Municipal de Varones-en matrikulatu zen. Mendivek eragin handia izan zuen Martíren filosofia politikoen garapenean. Kontzientzia sozial eta politikoaren garapenean, funtsezkoa izan zen bere lagunik onena, Fermín Valdés Domínguez, esklabodun familia aberats bateko seme izatea ere[7]. Urte bereko apirilean, Abraham Lincoln-en hilketaren berri jakin ostean, Martík eta beste ikasle gazte batzuek beren mina adierazi zuten —taldeko doluaren bidez— Estatu Batuetan esklabotza ezabatzea agindu zuen gizonaren heriotzagatik. 1866an, Martí «Instituto de Segunda Enseñanza»n sartu zen, eta Mendivek finantzatu zituen bere ikasketak[6].

Martík, 1867ko irailean, Habanako Escuela Profesional de Pintura y Esculturan (gero, San Alejandro izenez ezagutzen zena) eman zuen izena marrazketa klaseak hartzeko. Arlo horretan loratzea espero zuen, baina ez zuen arrakasta komertzialik lortu. 1867an, Mendivek sortu eta kudeatzen zuen San Pablo eskolan ere sartu zen; lizentziadunerako bigarren eta hirugarren ikasturteetan matrikulatu, eta, Mendiveri, ikastetxeko administrazio-lanetan lagundu zion. 1868ko apirilean, Mendiveren emazteari eskainitako bere poema, «A Micaela. En la Muerte de Miguel Ángel», Guanabacoako El Álbum egunkarian agertu zen[8].

1868an, Kuban Hamar Urteko Gerra lehertu zenean, abertzaleen aldeko elkarteak sortu ziren uharte osoan, eta haiekin bat egin zuten Josék eta Fermín bere lagunak. Martík Kubaren independentzia eta askatasunaren nahi goiztiarra izan zuen. Ikuspegi horri buruzko poemak idazten hasi zen, eta, aldi berean, amets hori lortzeko zerbait egiten saiatzen zen. 1869an, bere lehen idatzi politikoak argitaratu zituen Fermín Valdés Domínguezek argitaratutako El Diablo Cojuelo egunkariaren edizio bakarrean. Urte hartan bertan, Abdala antzerki abertzalea argitaratu zuen, bertso moduan, La Patria Libre egunkarian, berak argitaratutako liburuki bakarrean. Abdala askapenaren alde borrokatzen den fikziozko Nubia izeneko herrialde bati buruzkoa da[9]. Bere «10 de Octubre» sonetoa ere, gero bere poemarik ospetsuenetako bat bihurtuko zena, urte hartan idatzi zuen; gero, bere eskolako egunkarian argitaratu zen[8].

José Martíren estatua zaldi gainean New Yorkeko Central Park-en – Anna Hyatt Huntington, 1959

Urte hartako martxoan, agintari kolonialek eskola itxi zuten, eta Martíren ikasketak eten egin ziren. Bere aberrian Espainiak zuen aginteaz haserretzera, gaztetan heldu zen; halaber, oraindik Kuban praktikatzen zen esklabotzaren aurkako gorrotoa garatu zuen[10].

1869ko urriaren 4an, Kubako lehen independentzia gerran (1868-1878), Lehen Boluntarioen Batailoiko eskuadroi bat Industrias kaleko 122. zenbakitik igarotzean, non Valdés Domínguez bizi zen, etxetik irteten ziren barreak entzun ziren, eta, boluntarioen artean, probokazio gisa hartu zuten hura. Gauez itzuli, eta etxean miaketa sakon bat egin zuten. Korrespondentziaren artean, Carlos de Castro y Castro ikaskideari zuzendutako gutun bat aurkitu zuten, non mugimendu independentistari aurre egiteko Espainiako armadan boluntario gisa izena emateagatik apostatatzat jotzen zuten[11]. 1869ko urriaren 21ean, 16 urte zituela, Espainiako Gobernuak atxilotu, eta espetxe nazionalean espetxeratu zuten, traizio eta eroskeria salaketa egotziz. Lau hilabete baino gehiagoren ondoren, Martík karguak aitortu, eta sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Bere ama semea (16 urterekin oraindik adin txikikoa zen) askatzen saiatu zen gobernuari gutunak idatziz, eta aitak, berriz, lagun abokatu batengana jo zuen laguntza juridiko bila, baina ahalegin horiek porrot egin zuten. Azkenean, Martí gaixotu egin zen, lotzen zuten kateek gogor urratu baitzizkioten hankak. Ondorioz, Isla de Pinos izenez ezagutzen den Kubako beste leku batera eraman zuten espetxean jarraitu beharrean. Horren ostean, Espainiako agintariek Espainiara erbesteratzea erabaki zuten[8]. Espainian, orduan 18 urte zituen, ikasketak jarraitzeko baimena eman zioten Martíri, Espainian ikasteak Espainiarekiko leialtasuna berrituko ziolakoan[12].

Jose Martíren monumentua Mexiko Hirian
Martíren monumentua Cádizen, Espainia

Espainia 1871-1874

1871ko urtarrilean, Martí Habanatik Cadizera eramango zuen Guipuzcoa lurrunontzian ontziratu zen. Madrilen lekutu zen, Desengaño kaleko 10eko ostatu batean. Kapitalera iristean, Carlos Sauvalle kubatarrarekin harremanetan jarri zen, Martí baino urtebete lehenago Espainiara erbesteratua izan zena, eta bere etxeak erbestean zeuden kubatarren elkargune gisa balio zuen. Martxoaren 24an, Cadizko La Soberania Nacional egunkariak Martíren «Castillo» artikulua argitaratu zuen, non kartzelan ezagututako lagun baten sufrimenduak gogoratzen zituen. Artikulu hori Sevillako La Cuestión Cubanan eta New Yorkeko La Repúblican berrargitaratuko zen. Une horretan, Martí Madrilgo Unibertsitate Zentraleko Zuzenbide Fakultateko ikasketa independenteetako kide gisa erregistratu zen[13] Madrilen ikasten ari zela, Martík argi eta garbi hartu zuen parte Kubako gaiari buruzko diskurtsoan, Espainiako prentsaren bidez eztabaidatuz eta Espainiak Kuban zeraman jardueren aurkako protesta-dokumentuak zabalduz.

Martík espainiarren esku izandako tratu txarrak eta, ondorioz, 1871n Espainiara erbesteratzeak Espetxe Politikoa Kuban liburuxka bat inspiratu zuen, uztailean argitaratu zena. Espainiako herritarrak bere gobernuak Kuban egindako basakeriaren aurrean zerbait egitera bultzatzea zen liburuxka horren helburua eta Kubako independentziaren gaia bultzatzea, aldi berean[14]. Irailean, El Jurado Federaleko orrialdeetatik, Madrilen zeuden bizilagun kubatarrak kalumniatu izana leporatu zioten Martík eta Sauvallek La Prensa egunkariari. Madrilen egon zenean, Martí Ateneo eta Liburutegi Nazionalera, Café de los Artistas eta britainiar, suitzar eta iberiar garagardotegietara joaten zen. Azaroan, gaixotu, eta ebakuntza bat egin zioten, Sauvallek ordainduta[13].

1871ko azaroaren 27an, zortzi Medikuntza ikasle exekutatu zituzten Habanan, hilobi espainiar bat profanatzea frogarik gabe leporatuta [13] 1872ko ekainean, azaroaren 27ko gertakaria zela eta, Fermin Valdés atxilotu zuten. Sei urteko kartzela-zigorra barkatu, eta Espainiara erbesteratu zuten, eta, bertan, Martírekin elkartu zen. 1872ko azaroaren 27an, Martík idatzitako eta Fermín Valdés Domínguez eta Pedro J. de la Torrek sinatutako «Dia 27 de Noviembre de 1871» inprimakia zabaldu zuten Madrilen. Kubatar talde batek hileta bat egin zuen Caballero de Gracia elizan, Medikuntzako ikasleen fusilamenduaren lehen urteurrenean[15].

1873an, Martíren «A mis Hermanos Muertos el 27 de Noviembre» argitaratu zuen Fermín Valdések. Otsailean, lehen aldiz, Kubako bandera agertu zen Madrilen, Martí urte batzuk bizi izan zen Concepción Jerónimako balkoitik zintzilik. Hilabete berean, 1873ko otsailaren 11n, Gorteek, Espainiako Lehen Errepublikaren Aldarrikapenean, Kuba Espainiarekiko bereizezina zela berretsi zuen, Martík saiakera batekin erantzun zuen: «Espainiako Errepublika eta Kubako Iraultza», eta Lehen Ministroari bidali zion, adieraziz: Askatasunez aukeratutako diputatu gorputz berri hura, zeinak demokrazian oinarritutako errepublika aldarrikatu zuen, hipokrita izan zela Kubari bere independentzia ukatzean[16]. Bere lanaren laginak bidali zizkion Nestor Ponce de Leoni, New Yorkeko Batzorde Iraultzaile Zentraleko kideari, eta Kubaren independentziaren aldeko borrokan kolaboratzeko borondatea adierazi zion[15].

Maiatzean, Zaragozara joan zen bizitzera, Fermín Valdésekin batera, eta 1873ko maiatzetik 1874ko azarora arte Zaragozan bizi izan zen, eta, aldi horretan, batxiler tituluaren azken urtean Goya Institutuko Lizentziadun titulua lortu zuen, eta, Zaragozako Unibertsitatean, Zuzenbide eta Filosofia eta Letretan lizentziadun titulua lortu zuen. Nota bikainarekin graduatu bazen ere, Martík ezin izan zituen tituluak jaso, ez baitzuen dirurik haiek ateratzeko. Hura hil eta urte askora zuzendu zuen Zaragozako Unibertsitateak egoera hori, 1995ean[17].

Zaragozako egonaldian, José Martík Diario de Avisos de Zaragozan kolaboratu zuen, Calixto Ariñok zuzendutako joera errepublikanoa zuen argitalpenean. Zaragozan, monarkiaren eta errepublikaren arteko etengabeko liskarren, langile mugimendu antolatu hasiberriaren, matxinada karlistaren eta iraultza kantonalistaren konbultsio politiko betean zegoen gizartearen lekuko izan zen Martí. Sevillako La Cuestión Cubana egunkariak Martíren artikulu ugari argitaratu zituen[15].

1874ko ekainean, Martí Zuzenbide Zibilean eta Zuzenbide kanonikoan lizentziatu zen. Abuztuan, kanpoko ikasle gisa, izena eman zuen Zaragozako Filosofia eta Letrak Fakultatean, eta urrirako amaitua zuen gradua. Azaroan, Madrilera itzuli zen, eta, ondoren, Parisera joan zen. Bertan, Auguste Vacquerie poeta eta Victor Hugo ezagutu zituen. 1874ko abenduan, Le Havren ontziratu zen Mexikorako[18]. Kubara itzultzea eragotzita, Martí Mexikora eta Guatemalara joan zen. Bidaia horietan, irakatsi eta idatzi egin zuen, Kubaren independentziaren alde etengabe eginez[19].

Mexiko eta Guatemala: 1875–1878

María García Granados eta Saborío

1875ean, Martí Mexiko Hiriko Moneda kalean bizi zen, Zócalotik gertu, garaiko helbide ospetsua. Martíren gaineko solairu batean, Manuel Antonio Mercado bizi zen, Distrito Federaleko idazkaria eta Martíren lagun onenetako bat bihurtu zena. 1875eko martxoaren 2an, Vicente Villadaren Revista Universal aldizkariak bere lehen artikulua argitaratu zuen politika, literatura eta merkataritza-negozio orokorrak eztabaidatzen zituen orri zabal batean. Martxoaren 12an, Hugoren Mes Fils (1874) gaztelaniazko itzulpena (Mis Hijos) seriean argitaratzeari ekin zion Revista Universalen. Martí erredakzioan sartu zen gero, argitalpenaren Boletín atala argitaratuz.

Idazki horietan, Mexikoko gaurkotasunari buruzko bere iritziak adierazi zituen. Maiatzaren 27an, Revista Universal egunkarian erantzun zien La Colonia Española egunkarian (Mexikon bizi ziren espainiar herritarrentzako egunkaria) argitaratutako Kubako independentismoaren aurkako argudioei. Abenduan, Gorostiza Elkarteak, idazle eta artisten taldeak, Martí kide gisa onartu zuen, eta, bertan, bere emaztegaia, Carmen Zayas Bazán ezagutu zuen, bere aita kubatarraren etxera, Gorostiza taldearekin biltzeko, maiz egiten zituen bisitetan[20].

1876ko urtarrilaren 1ean, Oaxacan, (Mexiko) Sebastián Lerdo de Tejadaren gobernuaren aurkako elementuak, Porfirio Díaz jeneralak zuzenduta, Tuxtepec-eko plana aldarrikatu zuen, gerra zibil odoltsua eragin zuena. Martí eta Mexikoko lankideek dramaturgo, aktore eta kritikariek osatutako Alarcón Elkartea sortu zuten. Une horretan, Martí El Socialista egunkariarekin kolaboratzen hasi zen, Lerdo de Tejadaren alde egiten zuten liberalen eta erreformisten Gran Círculo Obrero erakundeko buru gisa. Martxoan, egunkariak hautagai sorta bat proposatu zuen ordezkari gisa, Martí barne, lehen langileen kongresurako. Ekainaren 4an, La Sociedad Esperanza de Empleados-ek Langileen kongresuko ordezkari izendatu zuen Martí. Abenduaren 7an, Martík «Alea Jacta Est» artikulua argitaratu zuen El Federalista egunkarian, porfiristek indarrean zegoen gobernu konstituzionalari egindako eraso armatua gogor kritikatuz. Abenduaren 16an, «Extranjero» artikulua argitaratu zuen, non porfiristei egindako salaketa errepikatu eta Mexikori agur esaten zion[20].

1877an, bere bigarren izena eta bigarren abizena[21], Julián Pérez, ezizen gisa erabiliz, Martí Habanarantz ontziratu zen, bere familia Habanatik Mexiko Hirira eraman asmoz. Mexikora itzuli zen, ordea, Progreso portuan sartuz eta, bertatik, Isla Mujeres eta Belizen barrena, hegoalderantz joan zen Guatemala Hiri aurrerakoira. Ciudad Vieja auzo oparoan hartu zuen bizilekua, Guatemalako artisten eta garai hartako intelektualen egoitzan, Cuarta Avenidan, Guatemala Hiritik 3 km hegoalderantz. Han zegoela, gobernuak Patria y Libertad (Drama Indio) antzezlana idazteko enkargua eman zion. Justo Rufino Barrios presidentea aurrez aurre ezagutu zuen proiektu horren inguruan. Apirilaren 22an, El Progreso egunkariak «Los códigos Nuevos» artikulua argitaratu zuen, ezarri berri zen Kode Zibilari buruzkoa. Maiatzaren 29an, Literatura, Historia eta Filosofia frantsesaren, ingelesaren, italiarraren eta alemaniarraren saileko buru izendatu zuten Unibertsitate Nazionaleko Filosofia eta Letren Fakultatean. Uztailaren 25ean, Sociedad Literaria El Porvenir literatura elkartearen hasiera-emanaldiko hitzaldia eman zuen, Colon Antzokian (geroztik, Teatro Nacional izena hartu zuena[22]), eta, ekitaldi horretan, Elkartearen presidenteorde izendatu, eta El doctor torrente edo Doctor Torrent ezizena eskuratu zuen bere estilo erretorikoa zela eta. Martík konposizio eskolak eman zituen, doan, Academia de Niñas de Centroamérica nesken akademian, eta, ikasle haien artean zegoen María García Granados y Saborío gaztea, Miguel García Granados Guatemalako presidentearen alaba, liluratuta utzi zuen Martík. Dena den, eskola-neskaren zaletasunari ez zion erantzun, Martí berriro joan baitzen Mexikora, eta, han, Carmen Zayas Bazán ezagutu, eta, beranduago, harekin ezkondu zen[23].

1878an, Martí Guatemalara itzuli zen, eta Guatemala liburua kaleratu zuen, Mexikon argitaratua hain zuzen. Maiatzaren 10ean, María García Granados sozialista hil zen biriketako gaixotasun batek jota; Martírenganako erantzunik gabeko maitasunak «maitasunez hil zen Guatemalako neska» bezala izendatu zuen, hunkigarritasunez. Hura hil ondoren, Martí Kubara itzuli zen. Bertan, etsiturik, Zanjoneko Ituna sinatu zuen Kubako Hamar Urteko Gerrari amaiera emanez, baina hark ez zuen eraginik izan Kubaren kolonia egoeran. Juan Gualberto Gómez iraultzaile afro-kubatarra ezagutu zuen, burujabetza borrokan bere betiko bikotekide eta bere ondarearen defendatzaile irmoa izango zena ibilbide horretan. Garai hartan, Carmen Zayas Bazanekin ezkondu zen Habanako Tulipán kalean. Urrian, Kuban abokatu bezala jarduteko eskaera ukatu zioten, eta, ondoren, ahalegin erradikaletan murgildu zen, hala nola Comité Revolucionario Cubano de Nueva York-entzat.

Bigarren erbestealdia

José Francisco Martí Zayas-Bazan

1876an Martí Carmen Zayas Bazánekin ezkondu zen, eta harekin seme bakarra izan zuen: José Francisco Martí Zayas-Bazán, Ismaelillo, Pepito eta Pepe ezizenez ezagutua (1878-1945). José Francisco 1895eko gerran sartu zen Kubako Armadan, hamazazpi urte zituela, aita hil zela jakin bezain laster. Garai hartan, Rensselaer Institute of Technology-n ikasten ari zen, Troyen (New York). Calixto Garcia jeneralaren indarrekin bat egin zuen, eta, xumeki, uko egin zion Baconao zaldia, bere aitaren zaldi zuria, erabiltzeari, Salvador Cisneros Betancourt-ek bidali ziona. Calixto García Íñiguezek kapitain bihurtu zuen Las Tunas-eko guduan izan zuen ausardiagatik. William Taft-en laguntzaile izan zen hura Estatu Batuetako presidentea izan aurretik. Errepublika garaian, jeneral mailara iritsi zen, eta Defentsa eta Armadako idazkari ere izan zen, bere lagun min Mario García Menocalen agindupean, 1921ean.

Martík Club Central Revolucionario Cubanoren sortzaileetako bat bezala hasi zuen bere konspirazio-lana, eta, 1879ko martxoaren 18an, presidenteorde hautatu zuten. Geroago, Kubako Batzorde Iraultzaileak, New Yorken kokatua eta, Calixto García jeneral nagusiaren lehendakaritzapean, uharteko ordezko ordezkari izendatu zuen[24].

Nicolas Azcarate bere lagunaren bulegoan, Juan Gualberto Gómez ezagutuko zuen. 1879ko abuztuaren 24 eta 26 artean, Santiago inguruan altxamendu berri bat gertatu zen. Irailaren 17an, Martí atxilotu, eta berriro Espainiara deportatu zuten 1879ko irailaren 25ean, aipatutako Gartzia jeneralak zuzendutako Gerra Txikia deritzonarekin izandako loturagatik. New Yorkera helduta, Manuel Mantillaren eta bere emaztearen, Carmen Miyaresen ostatuan lekutuko da.

Estatu Batuak eta Venezuela: 1880–1890

1881ean, New Yorken egindako egonaldi labur baten ondoren, Martík Venezuelara bidaiatu zuen, eta Caracasen Revista Venezolana sortu zuen. Aldizkariak Antonio Guzmán Blanco Venezuelako diktadorearen haserrea sortu, eta Martí New Yorkera itzultzera behartu zuten[25]. Martí, New Yorken, Calixto García jeneralaren Kubako Batzorde Iraultzailean sartu zen, independentzia defendatzen zuten erbesteratutako kubatarrez osatua. Batzordean, Martík Kubaren askapen-borrokaren alde egin zuen argi eta garbi, eta kazetari gisa aritu zen Buenos Airesko La Naciónen eta Amerika Erdialdeko hainbat aldizkaritan[19], batez ere, Mexiko Hiriko La Opinion Liberalen[26]. «El ajusticiamiento de Guiteau» artikulua, Garfield presidentearen hiltzailearen epaiketaren kontakizuna, La Opinion Liberalen argitaratu zen, 1881ean, eta, geroago, The Library of America-n, Amerikako egiazko hilketen antologian, sartzeko hautatu zuten. Horrez gain, Martík poemak idatzi, eta eleberriak itzuli zituen gaztelaniara. Appleton and Company enpresarentzat lan egin, eta, bere kabuz, Helen Hunt Jackson-en Ramona itzuli eta argitaratu zuen. Jatorrizko bere lanen errepertorioan sar daitezkeenak dira: antzezlanak, eleberri bat, poesia, haurrentzako aldizkari bat La Edad de Oro eta egunkari bat Patria (Kubako Alderdi Iraultzailearen organo ofizial bihurtu zena)[27]. Uruguaiko, Argentinako eta Paraguaiko kontsul gisa ere aritu zen. Lan horretan, «Kubaren askatasuna» aldarrikatu zuen sutsuki, berarekin borrokatzeko gogotsu zeudenen ilusioa piztuz[19].

1882. urtearen erdialdean, iraultzaileak berrantolatzeko lanari ekin zion (Kubak Espainiako metropoliarekiko erabateko independentziaren aldekoak), Maximo Gómez Báez eta Antonio Maceo Grajalesi gutunen bidez jakinaraziz. 1884ko urriaren 2an, lehen aldiz, bi buruzagiekin bildu, eta Gómez eta Maceo jeneralek diseinatu eta zuzendutako matxinada-plan batean kolaboratzen hasi zen. Dena den, tentsioa zegoen Martí eta bere herrikide militarren artean Kubako Batzorde Iraultzailean. Martí beldur zen Kuban diktadura militar bat ezarriko ote zen independentzia lortu ondoren, eta dominikar jaiotako Maximo Gómez jeneralak asmo horiek zituela susmatzen zuen Martík[28]. Bazekien Martík Kubaren independentziak denbora eta plangintza zorrotza behar zituela, eta, azkenean, Martík uko egin zion Máximo Gómez eta Antonio Maceo Grajalesekin aritzeari, Hamar Urteko Gerran aritutako bi militar kubatarrek, 1884an, berehala inbaditu nahi baitzuten Kuba. Martík bazekien goizegi zela Kuba berreskuratzen saiatzeko, eta geroko gertakariek arrazoia eman zioten[19].

1887ko azaroaren 30ean, Batzorde Betearazle bat sortu zuen, eta horren presidente hautatu zuten iraultzaileen antolakuntza-jarduerak zuzentzeaz arduratzeko. 1892ko urtarrilean, Kubako Alderdi Iraultzailearen Oinarriak eta Estatutuak idatzi zituen. 1892ko apirilaren 8an, erakunde horretako ordezkari hautatu zuten, eta, bi egun geroago, bere konstituzioa aldarrikatu zuten, 1892ko apirilaren 10ean. Hilaren 14an, Patria egunkaria sortu zuen, Alderdiaren organo ofiziala. 1887 eta 1892 artean, Martí Uruguaiko kontsul izan zen New Yorken[29]

Estatu Batuak, Erdialdeko Amerika eta Mendebaldeko Indiak: 1891–1894

1891ko urtarrilaren 1ean, Martíren «Nuestra America» saiakera argitaratu zen New Yorkeko Revista Ilustrada aldizkarian, eta, hilaren 30ean, Mexikoko El Partido Liberal egunkarian. Denbora horretan ere, aktiboki hartu zuen parte New Yorkeko Conferencia Monetaria Internacional-en. Ekainaren 30ean, emaztea eta semea New Yorkera heldu ziren. Denbora gutxiren buruan, Carmen Zayas Bazán konturatu zen Martík Kubako independentziari emandako ardurak bere familiari laguntzekoa gainditzen zuela, eta, abuztuaren 27an, Habanara itzuli zen bere semearekin. Martík ez zituen inoiz gehiago ikusiko. Bere emazteak bere bizitzako funtsezko konbentzimenduak inoiz partekatu ez izana tragedia pertsonal izugarria izan zen Martírentzat[30]. Soleimendu bila, Carmen Miyares de Mantilla New Yorken pentsioa zuzentzen zuen venezuelarrarengana jo zuen, eta bere alabaren, María Mantillaren, aita omen zen, zeina, aldi berean, Cesar Romero aktorearen ama ere baitzen. Hark harro ziurtatzen zuen Martíren biloba zela. Irailean, berriro gaixotu zen Martí. Independenteen oroitzapen-ekintzetan esku hartu zuen, eta horrek eragin zuen New Yorkeko Espainiako kontsulak salaketa jartzea Argentinako eta Uruguaiko gobernuen aurrean. Ondorioz, Martík Argentinako, Paraguaiko eta Uruguaiko kontsulatuei uko egin zien. Urrian Versos Sencillos liburua argitaratu zuen.

José Martí (erdian) Ybor City-n puru-langileekin Ybor City, Tampa, Florida

Azaroaren 26an, Ignacio Agramonte klubak (Kubako etorkinek Ybor City-n, Tampa, (Floridan), sortutako erakundeak) gonbidatu zuen Kubako independentziaren alde finantzaketa biltzeko ospakizun batera. Bertan, «Con Todos, y para el Bien de Todos» izenez ezagutzen den hitzaldia eman zuen, Estatu Batuetako gaztelaniazko egunkari eta aldizkarietan berrargitaratu zena. Hurrengo gauean, Tampako beste elkarretaratze batean, «Los Pinos Nuevos» hitzaldia eman zuen Martík, 1871n Kuban hildako Medikuntza-ikasleen omenez. Azaroan, Herman Norman artistak José Martíren erretratu bat egin zuen[31].

1892ko urtarrilaren 5ean, Martík emigrazioko ordezkarien elkarretaratzean parte hartu zuen, Cayo Hueson, kubatar komunitateak «Bases del Partido Revolucionario» (Kubako Alderdi Iraultzailearen Oinarriak) onartzeko bileran, eta alderdi sortu berria antolatzeko prozesuari ekin zion. Mugimendu independentistarentzat laguntza jaso eta finantzaketa biltzeko, tabako fabrikak bisitatu zituen, non langileei hitzaldiak eman eta kausara batu zituen. 1892ko martxoan, Patria egunkariaren lehen edizioa, Kubako Alderdi Iraultzaileari lotutakoa, argitaratu, finantzatu eta zuzendu zuen Martík. Martíren Cayo Huesoko urtetan, Dolores Castellanos (1870-1948) izan zen bere idazkaria, Cayo Hueson jaiotako emakume kubatar-amerikarra, Protectoras de la Patriako presidente ere izan zena: Club Político de Cubanas. Martíren kausaren laguntzarako emakume kubatarren klub politikoa, eta, harentzat, "A Dolores Castellanos" A Dolores Castellanos izeneko poema idatzi zuen Martík. Apirilaren 8an, Tampako eta New Yorkeko Cayo Hueso Klubak Kubako Alderdi Iraultzaileko delegatu aukeratu zuen.

1892ko uztailetik irailera, Florida, Washington, DC, Filadelfia, Haiti, Dominikar Errepublika eta Jamaikara bidaiatu zuen erbesteratutako kubatarren arteko antolakuntza-misio batean. Eginkizun horretan, Martík hitzaldi ugari eman zituen, eta hainbat tabako fabrika bisitatu zituen. Abenduaren 16an, Tampan, pozoitu egin zuten[32].

1893an, Martík Estatu Batuetara, Erdialdeko Amerikara eta Antilletara bidaiatu zuen, Kubako klub ugari bisitatuz. Bere bisitak gero eta ilusio handiagoz jaso zituzten, eta kausa iraultzailerako behar ziren diruak bildu zituzten. Maiatzaren 24an, Rubén Darío, Nikaraguako poeta, ezagutu zuen Hardman Hall-en, New Yorkeko antzerki-lan batean. Ekainaren 3an, Maximo Gómezekin elkarrizketa bat izan zuen Montecristin (Dominikar Errepublika), non matxinada antolatu zuten. Uztailean, Antonio Maceo Grajales jeneralarekin bildu zen San Josen, (Costa Rica)[32].

1894an, hedatzeko eta mugimendu iraultzailea antolatzeko, bidaiatzen jarraitu zuen. Urtarrilaren 27an, «Kubara!» argitaratu zuen Patria egunkarian, non espainiarren eta amerikarren interesen arteko elkartasuna salatu zuen. Uztailean, Porfirio Díaz Mexikoko Errepublikako presidentea bisitatu zuen, eta Veracruzera bidaiatu zuen. Abuztuan, Kubako iraultza hasiko zuen espedizio armatua prestatu eta antolatu zuen.[33]

Kubara itzulera: 1895

José Martí 1915eko urrezko 5 peso kubatar txanponean irudikatua
Buenos Aires.

1893 eta 1894 urteetan, Amerikako hainbat herrialde eta Estatu Batuetako hiritan ibili zen, 1968ko gerrako buruzagi nagusiak elkarren artean eta gazteenekin batuz eta gerra berrirako baliabideak bilduz. 1894. urtearen erdialdetik aurrera, Fernandina Planaren prestaketa bizkortu zuen, horrekin gerra labur bat bultzatu nahi baitzuen kubatarren higadura handirik gabe. 1894ko abenduaren 8an, Mayía Rodríguez koronelekin (Máximo Gómez ordezkatuz) eta Enrique Collazorekin (uharteko abertzaleen ordezkaria), Kubaren altxamendu plana idatzi, eta sinatu zuen. Fernandina Plana agerian gelditu, eta berau egingo zen ontziak atzeman zituzten. Horrek atzerakada handia ekarri zuen; hala ere, uharteko aldarrikapen armatuen planak aurrera egitea erabaki zuen Martík, aurreko gerretako buruzagi nagusi guztiek lagunduta.

1895eko urtarrilaren 12an, Ipar Amerikako agintariek Lagonda lurrunontzia eta beste bi itsasontzi susmagarri: Amadis eta Baracoa gelditu zituzten Floridako Fernandina portuan, armak konfiskatuz eta Fernandina Plana hondatuz. Urtarrilaren 29an, Martík altxamendu agindua sinatu zuen, Jose Maria (Mayia) Rodriguez jeneralarekin eta Enrique Collazorekin batera. Habanako probintziarako gerra-prestaketak aurrera eramateko, Juan Gualberto Gómez izendatu zuten, eta Espainiako agintari ez-arduratsuen muturren aurrean egin zuen lan[34]. Martík Dominikar Errepublikako Montecristira joatea erabaki zuen, Máximo Gómezekin elkartu eta matxinada antolatzeko[35].

Altxamendua, azkenean, 1895eko otsailaren 24an gertatu zen. Hilabete geroago, Martík eta Máximo Gómezek Montecristiko Manifestua aldarrikatu zuten: «Kubako iraultzaren helburu eta printzipioen azalpena»[36]. Martík Kubara espedizio bat gidatzeko konbentzitu zuen Gómez.

Lehorreratu eta hiru egunera, Félix Ruenes komandantearen indarrekin harremanetan jarri ziren. 1895eko apirilaren 15ean, Gómezen zuzendaritzapean bildutako buruzagiek, Martíri jeneral nagusi maila ematea adostu zuten bere meritu eta zerbitzuengatik.

1895eko apirilaren 28an, Vuelta Cortako kanpamentuan, Guantánamon (Oriente probintziaren ekialdeko muturrean), Gómezekin batera, «Gerra Politika» zirkularra sinatu zuen. Buruzagiei, mezuak bidali zizkien adieraziz laster ordezkari bat bidali behar zutela ordezkarien batzar batera gobernua aukeratzeko. 1895eko maiatzaren 5ean, La Mejoranan bilera egin zuen Gómez eta Maceorekin, non jarraitu beharreko estrategia eztabaidatu zuten. 1895eko maiatzaren 14an, «Askatasun Armadaren Buruzagi eta Ofizialei Zirkularra» sinatu zuen, gerraren antolakuntza dokumentuetako azkena, Máximo Gómezekin prestatu zuena.

Maiatzaren 18an, Dos Ríos kanpalekuan, Martík bere azken gutuna idazten dio bere adiskide Manuel Mercadori; dokumentu hori bere testamentu politiko bezala ezagutzen da, eta Martík gutunaren zati batean adierazten du:

« ... Dagoeneko, egunero nago arriskuan nire herriaren alde bizitza emateko eta nire betebeharragatik —ulertzen dudanez eta horretarako ausardia dudanez— Kubaren independentziarekin Estatu Batuak Antilletatik zabal daitezen garaiz eragozteko eta, indar horrekin, Amerikako gure lurretan gehiago erortzeko. Orain arte egin dudana eta egingo dudana, horretarako da. Isilean izan behar izan du, eta zeharka bezala, horiek lortzeko ezkutatu beharreko gauzak daudelako... »

Kubara abiatu aurretik, Martík 1895eko apirilaren 1ean idatzi zuen bere «Testamentu Literarioa», eta bere paper pertsonalak eta eskuizkribuak Gonzalo de Quesadari utzi zizkion, argitaratzeko argibideekin. Jakinik Honduras, Uruguai eta Txileko egunkarietan idatzitako gehiena denborarekin desagertuko zela, Martík bere paperak liburukitan ordenatzeko agindu zion Quesadari. Bolumenak honela antolatu behar ziren: Lehenengo eta bigarren liburukiak, Ipar Amerika; hirugarren liburukia, Hispanoamerika; laugarren liburukia, Ipar Amerikako eszenak; bosgarren liburukia, Amerikei buruzko liburuak (Ipar zein Hego Amerika); seigarren liburukia, literatura, hezkuntza eta pintura, eta beste liburuki batek bere poesia biltzen zuen[36].

Lima, Peru

1895eko apirilaren 1ean, Martí, Gómez, Ángel Guerra, Francisco Borreo, Cesar Salas eta Marcos del Rosariok osatutako espedizioa Montecristitik abiatu zen Kubara[35]. Zenbait kideren atzerapen eta desertzio pairatu arren, Kubara iritsi ziren apirilaren 11n, Playitasen lehorreratuz, Maisí lurmuturretik eta Imíasetik (Kuba) gertu. Behin Kuban, Maceo anaiek buru zituzten Kubako matxinoekin harremanetan jarri, eta Espainiako tropen aurka hasi ziren borrokan. Matxinada ez zen aurreikusi bezala joan, «batez ere iraultzarako deialdiak ez zuelako berehalako eta berezko laguntzarik jaso masen aldetik»[37]. Maiatzaren 13rako, espedizioa Dos Riosera iritsi zen. Maiatzaren 19an, Gomezek, hala, Ximenez de Sandovalen tropei aurre egin, eta, Martíri, atzealdean geratzeko agindua eman zion, baina Martí Kubako indar nagusietatik banandu, eta Espainiako lerroan sartu zen[35].

Heriotza

José Martíren mausoleoa

1895eko maiatzaren 19an, José Martí Espainiako tropen aurkako borrokan hil zen, Dos Ríoseko guduan, Contramaestre eta Cauto ibaien elkargunetik gertu. Gómezek aitortua zuen espainiarrek palmondoen artean posizio sendoa zutela; beraz, bere gizonei atzera egiteko agindu zien. Kubatarrak kanpalekuan zeuden tokian, Martí Gómez eta Bartolomé Masó jeneral nagusiaren artean zebilen. Ekintzaren lekura iristean, Gómezek gelditu, eta hitzartutako lekuan geratzeko esan zion Martíri. Hala ere, borrokan zehar, Kubako indarretatik banandu zen, bere laguntzaile Ángel de la Guardiak bakarrik lagunduta. Martí, jakin gabe, sasipean ezkutatuta zegoen espainiar talde batengana joan zen, eta laguntzaileari oihu egin zion: «Gazte, aurrera!» Hori eguerdi aldera zen; Martí zaldi zuri baten gainean zihoan jaka beltz batez jantzita, eta horrek helburu erraz bihurtu zuen espainiarrentzat, eta heriotza-zauriak eragin zizkioten hiru tirok jo zuten. Martí tiroek jo ostean, Angel de la Guardia gudari gazteak bere zaldia galdu, eta galeraren berri ematera itzuli zen. Haren gorpua ezin izan zuten manbiseek (soldadu kubatarrak) erreskatatu, eta espainiarrak gorpuaz jabetu, eta handik gertu lurperatu zuten. Gero, lurperatutako gorpuaren identitateaz jabetzean, hobitik atera, eta Santiagoko Santa Ifigenia hilerrian lurperatu zuten azkenean, hilaren 27an, Santa Ifigenia hilerriko hegoaldeko galeriaren 134. zenbakian, Kubako Santiagon.

Askok argudiatu izan dute Martí beti baztertu zutela Maceok eta beste batzuek, borrokan inoiz parte hartu ez izanagatik, eta horrek behartuko ote zukeen Martí bi gizonen kargu gaizto horretara. Bere Versos Sencilloseko batzuek iragarleak dirudite:

« «No me entierren en lo oscuro
A morir como un traidor
Yo soy bueno y como bueno
Moriré de cara al sol».

(Ez nazak iluntasunean lurperatu
Traidore gisa hiltzera
Ona nauk, eta gizon on moduan
Eguzkiari so hilko nauk).
»


Martíren heriotza kolpe handia izan zen Kubatar matxinoen asmoentzat, uharte barruan zein kanpoan, baina borrokak, arrakasta eta porrotak txandakatuz, 1898an Estatu Batuak gerran sartu ziren arte jarraitu zuen[38].

Ideologia politikoa

José Martíren estatua Habana, Kuba

Liberalismoa

Martíren ideia politikoak liberalismo krausistarekin eta haren espiritualtasunaren eta elkartasunaren defentsan izandako lehen topaketekin moldatu ziren[39][40][41][42]. Garai horretan, Latinoamerikako liberalismo erradikalak sarritan kolore nazionalista eta antiinperialista hartu zuen: Francisco Bilbao, Txileko; Benito Juárez, Mexikoko; José Santos Zelaya, Nikaraguako, eta Ramón Emeterio Betances, Puerto Ricoko adibideek erakusten duten bezala. Martík biziki miresten zuen Ramón Emeterio Betances, eta bere irakasleetako bat zela zioen[43][44]. Gero eta erradikalagoa zen liberalismoak parte-hartze demokratikoa, berdintasun ekonomikoa eta subiranotasun nazionala azpimarratzen zituen, eta, georgismoa bezalako doktrinekiko esposizioz osatua, Martíren ikuspegiaren oinarri nagusi izaten jarraitu zuen[45][46].

Kubako independentzia

Martík asko idatzi zuen Espainiak Kubarekiko zuen kontrol kolonialaren eta AEBren espantsionismoaren mehatxuari buruz. Harentzat, ez zen naturala Espainiako gobernuak Kuba kontrolatzea eta zapaltzea bere nortasun eta kultura berezia zituenean. 1873ko otsailaren 11ko bere «Espainiako Errepublika eta Kubako Iraultza» panfletoan zioen: «Kubatarrak ez dira espainolak bizi diren bezala bizi... Merkataritza sistema ezberdinez hornitzen dira; herrialde ezberdinekin loturak dituzte, eta guztiz kontrako ohituren bidez adierazten dute beren zoriontasuna. Ez dago bi herriak lotzen dituen asmo komunik edo helburu berdinik, ezta haiek batzeko oroitzapen maitaturik ere... Herriak senidetasun eta maitasun loturen bidez baino ez dira batzen»[47].

Esklabotza

Martík esklabotzaren aurka egin eta Espainia hura eusteagatik kritikatu zuen. 1879ko urtarrilaren 24an, Steck Hall-en (New York) kubatar etorkinei egindako hitzaldian, Espainiaren aurkako gerra piztu behar zela adierazi zuen hamar urteko gerraren heroismoa eta sufrimendua gogora ekarriz, eta, bere ustez, Kuba independentziarako eskubidea zuen benetako nazio gisa kalifikatu zuen. Espainiak ez zituen bake-itunaren baldintzak berretsi; hauteskundeak faltsutu zituen; gehiegizko zergekin jarraitzen zuen, eta ez zuen esklabotza deuseztatzea lortu. Kubak aske behar zuen[48].

Taktika iraultzaileak

Martík, 1882an Máximo Gómezi bidalitako gutun batean, alderdi iraultzaile bat eratzea proposatu zion, ezinbestekotzat jotzen baitzuen Zanjoneko Itunaren ondoren Kuba Herritarren Alderdirantz (Alderdi Autonomista) berriro ez erortzeko[49]. Alderdi autonomista bakea bilatzen zuen alderdia zen, eta Kuba behar zuen erabateko independentziara ez zela helduko uste zuen Martík. Baina Kuban banaketa sozialak bazirela jakitun zen, batez ere, arrazari buruzko banaketak, eta horiei ere aurre egin behar zitzaien[50]. Kubaren askatasuna lortzeko, gerra beharrezkoa zela uste zuen kontziliazioa, errespetua, duintasuna eta orekaren oinarrizko ideologia gorabehera. Aberrian gobernu on bat ezartzeak gizarte-klase eta kolore guztietako kubatarrak harmonian batuko zituzkeen[51]. New Yorken bizi ziren beste kubatar batzuekin batera, Martí Alderdi Iraultzailearen oinarriak jartzen hasi zen, antolaketa demokratikoaren beharra azpimarratuz oinarrizko egitura gisa eta edozein buruzagi militar sartu aurretik. Militarrek aberriaren interesen menpe egon beharko zuketen. Gero, Gómezek Martíren planekin bat egin zuen, beteko zuela hitzemanez.

Martí, Kubako atzerriratuen artean, batez ere Floridan, Kubaren inbasioa planifikatzeko eta gauzatzeko giltzarria izan zen. Tampako eta Cayo Huesoko tabako langileei egindako hitzaldiek motibatu eta batu zituzten; hori bere bizitzako lorpen politiko garrantzitsuena izan zen[52]. Puntu horretan, bere plataforma ideologikoa findu zuen kubatar guztien ongizatea eta oparotasuna bermatzen zuen gizartea,[53] klase, okupazio edo arraza alde batera utzita eta kubatar izaera harrotasunez atxikitako Kuba batean oinarrituz. Kausaren fedea ezin zen hil, eta militarrak ez ziren menderakuntzan saiatuko. Kubatar independentista guztiek parte hartuko zuketen, sektore bat bera ere nagusitu gabe. Hortik abiatuta sortu zuen Kubako Alderdi Iraultzailea 1892 hasieran.

Martí eta Kubako Alderdi Iraultzailea (PRC) Espainiaren aurkako gerra antolatzen aritu ziren, isilpean. Martíren egunkaria, Patria, kanpaina horren funtsezko tresna izan zen, non Martík Kubarako bere azken egitasmoak zehaztu zituen. Hedabide horren bidez, Espainiak Kuban zerabilen kolonialismo esplotatzailearen aurka argudiatu zuen; Erabateko independentziatik dezente falta zituen helburuengatik kritikatu zuen Alderdi Autonomista, eta AEBren anexionismoaren aurka ohartarazi zuen, zeina, bere ustez, Kubaren independentzia arrakastatsuarekin soilik ekidin zitekeen[54]. Etorkizuneko Kubako Errepublikarako bere egitasmoak zehaztu zituen: Sufragio unibertsalean oinarritutako klase anitzeko eta arraza anitzeko errepublika demokratikoa, Kubako baliabide produktiboak guztiz garatzeko oinarri ekonomiko berdinkidea izango zuena eta herritarren arteko lurren banaketa zuzena, politikari argi eta bertutetsuekin[55].

Kuban egindako azken espedizioan idatzitako Martíren «Kanpainako Egunkaria» delakoetatik ikusita, agerikoa dirudi Martík etorkizuneko Arma Errepublikan postu gorenera iritsiko zela[56]. Hau ez zen horrela izan, bere heriotza Kubako Batzarra eratu aurretik gertatu baitzen. Azken unera arte, Martík Kubaren erabateko independentzia lortzeko eskaini zuen bere bizitza. Bere aberriaren demokrazian eta askatasunean intrantsigentziarik gabe sinestea da bere ideologia politikoaren ezaugarria.

Ameriketako Estatu Batuak

Martíren monumentua West New York. NJ. Itzulpena: "Aberria aldarea da, ez urratsa".
Jose Martíren monumentua Ybor Cityn (Tampa, Florida).

Martík, txikitatik, jarrera antiinperialista erakutsi zuen, eta sinetsita zegoen Estatu Batuak arriskua zirela Latinoamerikarako. Latinoamerikarren estereotipoengatik eta kapitalismoarekiko kezkagatik Ameriketako Estatu Batuak kritikatzen zituen bitartean, Martík Amerikako Iraultzarekin eta Kubako mugimendu nazionalistarekin ere paralelismoa marraztu zuen[57]. Aldi berean, Europako edo Ipar Amerikako zibilizazioen abantailak aintzat hartu zituen, zeinak Latinoamerikako herrialdeek Espainiaren ondare kolonialetik aldentzeko behar zituzten erreformei irekita baitzeuden. Martík Ipar Amerikako politikaz zuen mesfidantza 1880ko hamarkadan garatu zen, Mexikon eta Guatemalan eta zeharka Kubaren etorkizunean zeuden esku-hartze mehatxuengatik. Denborarekin, Martí gero eta kezkatuago zegoen Kubarekiko AEBk zituen asmoengatik. Ameriketako Estatu Batuek, bizitzen ari zen krisi ekonomikoarengatik, merkatu berriak behar zituzten bere industria produktuetarako, eta komunikabideak Kuba Espainiari erosteaz ari ziren[58]. Kuba, Mexikoko Golkoan, posizio estrategiko garrantzitsua zuen herrialde errentagarri eta emankorra zen[59] Martík uste zuen Kubaren etorkizuneko interesak Latinoamerikako nazio anaiekin zeudela, eta Estatu Batuetakoen aurkakoak zirela[60].

Martík miresten zuen beste tasun bat Ipar Amerikako gizartea ezaugarritzen zuen lan-etika zen. Hainbat alditan, Martík etorkinetan oinarritutako gizartearekiko miresmen sakona adierazi izan zuen: «Haien asmo nagusia benetako herri moderno bat eraikitzea zela interpretatu zuen, lan gogorrean eta ideia aurrerakoietan oinarrituta». Martík behin adierazi zuen: «Munduan zehar bisitatu zuen herrialdetan inoiz ez zela harritu. Hemen, berriz, harrituta gelditu zen... Ohartarazi zen inor ez zela isil-isilik gelditu izkinetan; une batean ere, ez zela aterik itxi. Gizakirik ez zegoen isilik. Gelditu, eta errespetuz begiratu zion jendeari, eta betiko esan zion agur gure Europako herrialdeen bizitza alferrari eta ez erangikor poetiko horri»[61].

Martí, AEBk Kuban esku hartzearen aurka bazegoen ere, Ameriketako gizartea hain handia zen ezen Latinoamerikak Estatu Batuak imitatzea kontuan hartu behar zuela uste zuen. Martík argudiatu zuen: «Hain denbora laburrean AEB hain bizi-maila altu batera iritsi bazen tradizio bateratzailerik ez izanda ere, ez ote zitekeen gauza bera espero Latinoamerikarentzat?»[61]. Hala ere, Martíren ustez, AEBren espantsionismoak hispanoamerikar errepubliken «arriskurik handiena» adierazten zuen[62]. Martí harritu egiten zen ikustean nola hezkuntza nazioaren garapenari laguntzeko bideratzen zen, eta, berriro ere, Latinoamerikako herrialdeak Ipar Amerikako gizarteak emandako ereduari jarraitzera animatu zituen. Aldi berean, Kubako eta Latinoamerikako gainerako hezkuntza sistema elitistak kritikatu zituen. Martík, sarritan, Latinoamerikako herrialdeei gomendatu zien «ordezkariak bidal zitzatela Estatu Batuetara teknika esanguratsuagoak ikasteko». Behin hori eginda, Martík espero zuen ordezkari horiek Latinoamerikako nekazaritza politikei behar-beharrezko modernizazio bat ekartzea[63].

Hala ere, Ameriketako Estatu Batuetako gauza guztiek ez zuten Martí liluratzen. Politikari dagokionez, Martík idatzi zuen AEBko politikak inauteri giroa hartua zuela..., batez ere, hauteskunde garaian[64]. Hautagaien artean, ustelkeria ekintzak ikusi zituen, esate baterako: «Hautagaiak garagardo kantitate handiko eroskerian erortzea New Yorkeko kaleek, jendez gainezka, desfile ikusgarriak biltzen zituzten bitartean, kartel ugariren ondotik pasatuz eta guztiak hautagai politiko ezberdinen alde bozkatzeko gonbita eginez»[64]. Martík AEBko eliteak kritikatu, eta gaitzetsi zituen hari politiko nagusiei tira egiten zietelako agertokiaren atzetik, ezkutuan, alegia. Haren ustez, eliteek «zentsura gogorra merezi zuten», haiek baitziren mehatxurik handiena Estatu Batuen sorreran ezarritako idealetarako[64].

Martí AEBk bere potentzialez abusatu zuela sinesten hasi zen. Arrazakeria ugaria zen. Arraza desberdinak diskriminatzen ziren; bizitza politikoa zinikoki ikusten zuen jendeak, orokorrean, eta politikari profesionalek gehiegikeriaz abusatzen zuten; industria-handikiek eta langile talde boteretsuek aurre, eta mehatxu egiten zioten elkarri. Horrek guztiak Estatu Batuetan eskala handiko gatazka sozial bat gertu zegoela konbentzitu zuen Martí[65].

Alde positibotik begiratuz, AEBko herritar guztiek zuten adierazpen- eta askatasun-eskubide ukiezinarekin harritu zen Martí. Hark Estatu Batuetako Konstituzioa txalotu zuen, adierazpen-askatasuna ahalbidetzen baitzien herritar guztiei, edozein sinesmen politikoa zutela ere. 1883ko maiatzean, bilera politikoetan parte hartzen zuen bitartean, iraultzarako, eta, zehatzago, sistema kapitalistaren suntsipenerako deia entzun zuen. Bere suntsipena ekar zezakeen deien aurrean ere herrialdeak adierazpen askatasuna mantentzeak harritu egiten zuen Martí. Martík laguntza eman zien emakumeen aldeko mugimenduei ere, eta «pozik agertu zen bertako emakumeek pribilegio hori euren ahotsa entzunarazteko baliatzen zutelako». Martíren ustez, adierazpen-askatasuna ezinbestekoa zen nazioa zibilizatua kontsideratzeko, eta, AEBko herritarren gehiengo zabalari irekita zeuden oinarrizko askatasun eta aukera guzti horiengatik, miresmen sakona adierazi zuen[66].

Martíren lanek Ipar Amerikako eta Latinoamerikako bizimoduen arteko konparazio ugari biltzen dituzte. Lehena gizarte gogor, arimarik gabeko eta, batzuetan, anker gisa ikusten zuen, baina, hala ere, askatasunaren oinarri sendo eta askatasunaren tradizio batean oinarrituta zena[66]. Ipar Amerikako gizarteak bere akatsak bazituen ere garrantzi txikikoak ohi ziren Latinoamerikan nagusi zen botere gehiegikeriarekin eta desberdintasun sozialaren hedapen zabalarekin alderatuta[66].

AEBk Kuba erosiko zuela eta amerikanizatzeko asmoa zutela behin ikusita, Martík ozen eta ausart hitz egin zuen horrelako ekintzaren aurka eta kubatar askok Amerikako Estatu Batuei buruz zuten iritzia adieraziz"[67].

Latinoamerikako identitatea

José Martí monumentua Erromako Mundu Esposizioan, Erroma

José Martík, askatzaile gisa, Latinoamerikako herrialdeek beren historiaren errealitatea ezagutu behar zutela uste zuen. Herrialde batek bere literatura izatearen beharra ere ikusi zuen. Hausnarketa horiek Mexikon hasi ziren, 1875etik aurrera, eta Mexikoko Erreformarekin lotuta daude, non Ignacio Manuel Altamirano eta Guillermo Prieto bezalako liberal gailenak Mexikoren eraberritze kultural baten buru gisa kokatu baitziren, Esteban Echeverríak, Argentinan, hogeita hamar urte lehenago egin zuen ikuspegi bera hartuz. Martík Revista Universalen (1875eko maiatzaren 11n) argitaratu zuen bigarren «Boletin»-ean jada ikus zitekeen haren planteamendua, funtsean latinoamerikarra zena. Bere nazio edo Latinoamerikako identitatea eraikitzeko nahia ez zen berria edo ezohikoa garai haietan; dena den, garai hartako intelektual latinoamerikar bat bera ere, ez zen Martí bezain argi hurbildu identitate nazionala eraikitzeko zereginari. Herrialde bakoitzeko elementu naturalekin bat zetozen erakundeak eta legeak eraikitzearen beharra azpimarratu zuen, eta gogora ekarri zuen frantses eta amerikar kode zibilen aplikazioen porrota Latinoamerikako errepublika berrietan. Martík uste zuen Hegoaldeko gizarteak bere izaerarekin, bere kulturaren eta historiaren berezitasunarekin eta bere izatea zehazten zuen izaerarekin bat datorren garapen estrategia egokia aukeratu behar zuela[68].

Idazlanak

Martík, idazle gisa, hainbat genero jorratu zituen. Egunkari-artikuluak egiteaz eta korrespondentzia zabala mantentzeaz gain (bere eskutitzak bere lan osoen bilduman sartuta daude), eleberri seriatu bat, poesia, saiakera eta La Edad de Oro haurrentzako aldizkari baten lau ale argitaratu zituen[69]. Saiakerak eta artikuluek bere lan osoen berrogeita hamar liburuki baino gehiago hartzen dituzte. Haren prosa asko irakurri zen, eta, belaunaldi modernistan, eragina izan zuen, batez ere, Rubén Darío poeta nikaraguarrarengan, zeinari Martík «nire seme» deitu baitzion New Yorken, 1893an ezagutu zuenean[70].

Martík ez zuen libururik argitaratu: bertsoz idatzitako bi koaderno (Cuadernos) baino ez (merkatutik kanpo dauden argitalpenak) eta hainbat liburu politiko. Gainerakoa (kopuru izugarria) egunkari eta aldizkari ugaritan sakabanatuta geratu zen: gutunetan, egunkarietan eta ohar pertsonaletan, argitaratu gabeko beste testu batzuetan, inprobisatutako hitzaldietan maiz eta, batzuk, betiko galduta. Hil eta bost urtera, bere Obras lehen liburukia argitaratu zen. Bilduma horretan, 1911n, nobela bat agertu zen; Martík ezagutarazi zuen Amistad funesta, 1885ean ezizenez argitaratu zen. 1913an, edizio horretan ere, editatu gabe gordetako bere hirugarren bilduma poetikoa editatu zuten: Versos Libres. Bere Diario de Campaña 1941ean argitaratu zen. Geroago, 1980an, Ernesto Mejía Sánchez Nikaraguako poetak El Partido Liberal Mexikoko egunkarirako idatzitako Martíren hogeita hamar artikulu inguru bildu zituen, bere Obras Completas deritzon edizioetan sartu gabe zeudenak. 1882tik 1891ra, Martík Buenos Airesko La Nación egunkarian kolaboratu zuen. La Nacióneko bere testuak Anuario del centro de Estudios Martíanos-en bilduta daude.

Kazetari-ibilbidean, egunkari askotan idatzi zuen, El Diablo Cojuelo eta La Patria Libre egunkarietatik hasita, biak hala biak Kuban sortzen lagundu zituenak 1869an eta Kubarekiko zuen konpromiso eta ikuspegi politikoa ezarri zutenak. Espainian, La Colonia Españolan idatzi zuen; Mexikon, La Revista Universalen, eta, Venezuelan, berak sortutako Revista Venezolanan. New Yorken zegoela, berriz, Venezuelako La Opinión Nacional aldizkariarekin, Buenos Airesko La Nación egunkariarekin, Mexikoko La Opinion Liberalekin eta AEBko The Hour aldizkariarekin kolaboratu zuen[68].

Martíren Lan Osoen lehen edizio kritikoa 1983an hasi zen agertzen: José Martí: Obras completas. Edición crítica. Bere poema osoen edizio kritikoa 1985ean argitaratu zen: José Martí. Poesía completa. Edición critica.

Lan osoen bigarren liburukiak «Nuestra America» saiakera ospetsua biltzen du, eta Martík ikasi eta idatzi zituen Espainiako Amerikarekin lotutako hainbat gai biltzen ditu. Kubaren ostean bere interesa, gehienbat, Guatemalara, Mexikora eta Venezuelara bideratu zela nabarmentzen da hemen. Zati horretako hainbat atal, gai orokorrei eta nazioarteko biltzarrei buruzkoak dira: arazo ekonomikoak, sozialak, politikoak, literatura, artea, nekazaritza eta industria arazoak, immigrazioa, hezkuntza, Estatu Batuekin eta Hispanoamerikarekin izandako harremanak, bidaia oharrak...[71].

Martíren esanetan, La edad de oro argitalpenaren atzean zegoen asmoa zen: «Amerikako umeek jakin zezaten lehen nola bizi zen eta gaur egun nola bizi den jendea Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan azaltzea; zenbat gauza egiten diren, nola egiten beira eta burdina, nola lurrun-makinak eta zubi esekiak eta argi elektrikoa; horrela, umeak koloretako harri bat ikusten duenean, zergatik duen kolorea jakin dezan. Lantegietan egiten den guztia kontatuko diegu, non maitagarrien istorioetako magia baino gauza arraroagoak eta interesgarriagoak gertatzen diren. Gauza hauek dira benetako magia, edozein gauza baino zoragarriagoak. Umeentzat idazten dugu, haiek baitira maitatzen dakitenak, haurrak direlako munduaren esperantza»[72].

Martí-ren Versos Sencillos Haines Fallseko (New York) herrian ―bere medikuak indarrak berreskuratzera bidali zuen lekua― idatzi zen, non errekak isurtzen, eta hodeiak, bere baitan, biltzen ziren[73]. Lan horretan aurkitzen den poesia, modu askotan, autobiografikoa da, eta irakurleei ematen die Martí gizona eta abertzalea ikusteko eta Kubako historiaren une erabakigarri batean (berarentzat garrantzitsua izan zena) epaitzeko aukera"[73].

Martíren idazkiek bere ikuspegiak islatzen zituzten, bai sozialki eta bai politikoki ere. Cultivo Una Rosa Blanca bere olerkietako bat da, gizartea hobetu asmoz bere ikuspegia azpimarratzen duena.

« Cultivo una rosa blanca

en junio como en enero
para el amigo sincero
que me da su mano franca.

Y para el cruel que me arranca
el corazón con que vivo,
cardo ni ortiga cultivo;
cultivo la rosa blanca[74].

(Arrosa zuri bat hazten dut
ekainean zein urtarrilean
esku zintzoa ematen didan
lagun tolesgabearentzat.

Eta bizi nauen bihotza
urratzen didan krudelarentzat,
ez dut kardurik ez osinik lantzen;
arrosa zuria hazten dut)[74].

»

  Poema hau bere aberriarekiko Martík zuen gizartearen itxaropenen deskribapen argia da. Poeman, pertsonak ―edozein dela ere, atsegina edo krudela― arrosa zuri bat lantzen du; hau da, bakean jarraitzen duela esaten du. Horrek, herrien artean batasuna ezartzeko bere ideologiarekin, bat egiten du, eta, are gehiago, Kubako herriarekin ―nortasun komun baten bidez ezberdintasun etniko eta arrazarenak kontuan hartu gabe[75]. Doktrina hori bete zitekeen, noski, alde batek bere etsaia bakearekin lagun bat tratatuko lukeen bezala tratatuko balu. Pertsona baten adeitasuna pertsona guztiekin partekatu behar da, gatazka pertsonala gorabehera. Cultivo Una Rosa Blanca"ren baitan dagoen moralari jarraituz, Martíren Kubako elkartasunaren ikuspegia posible izan zitekeen etorkizuneko belaunaldien bidez gizarte baketsuago bat sortuz.

Kubako literaturan emandako aurrerapausoaren ondoren, José Martík bere iritzi politiko eta sozialak islatzen zituzten egunkari, aldizkari eta liburuetan argitaratu zituen bere lanak. Goiz hiltzerakoan, ezin izan zuen poesia bilduma zabal bat argitaratu; hala eta guztiz ere, bere ekarpen literarioek ospe handiko pertsonaia bihurtu dute literaturan, idazle askorengan eta, oro har, Martíren ildotik jarraitzeko jendearengan eraginez.

Estiloa

Martíren idazkera ez da erraza sailkatzen. Aforismo asko —egia edo/eta jakinduria adierazten duten lerro labur eta gogoangarriak—, eta esaldi konplexu luzeak erabili zituen. Modernismo izenez ezagutzen den hispanoamerikar literatura mugimenduaren laguntzaile nagusitzat hartzen da, eta aro modernoaren eta modernitatearen kontzientzia latinoamerikarrari lotuta egon da[76]. Bere kronikek erretratu literarioko elementuak, narrazio dramatikoa eta esparru dioramikoa uztartzen zituzten. Bere poesiak irudi fresko eta harrigarriak zituen, sentimendu engainagarri sinpleekin batera[77]. Hizlari gisa (hitzaldi asko egin baitzituen), bere kate egituragatik, aforismo indartsuengatik eta deskribapen zehatzengatik zen ezaguna. Bere estiloa baino garrantzitsuagoa da estilo hori nola erabiltzen zuen bere ideien zerbitzura jartzeko, nozio «aurreratuak» sinesgarriak eginez. Bere idazlanean zehar, erreferentzia egin zien pertsonaia eta gertaera historikoei, eta literaturari, gaurkotasunari eta kultur gaiei egindako etengabeko aipamenak erabili zituen. Hori dela eta, irakurtzeko eta itzultzeko zaila izan daiteke[78].

Bere espiritu didaktikoak haurrentzako aldizkari bat sortzera bultzatu zuen: La Edad de Oro (1889), «Tres Heroes» izeneko saiakera laburra jasotzen zuena eta bere talentuaren adierazgarria entzuleei egokitzeko zuen adierazpena; kasu horretan, hiru gizonen, Bolivar, Hidalgo eta San Martínen aparteko ausardiaz irakurle gaztea kontzientziatzeko eta txunditzeko. Hori bere estiloa modu atsgingarrian irakasteko zen[79].

Itzulpena

José Martí Kubako Independentziaren poeta, abertzale eta «martíri» gisa omendu izan dute munduan, baina, nolabait, itzultzaile ere izan zen. Literatura materiala gustuko zuelako soilik itzuli zuen arren, egindako itzulpenaren zati handi bat behar ekonomikoak inposatu zion Estatu Batuetan erbesteratuta egondako urte andanak. Martík gaztetatik ikasi zuen ingelesa, eta hamahiru urterekin hasi zen itzultzen. Bere bizitza osoan zehar jarraitu zuen itzultzen, Espainian ikasle izandako garaia barne, nahiz eta bere produktibitate handienaren aldia, 1880an hasi eta 1895ean Kubara itzuli zen arte, New Yorkeko egonaldia izan zen[80].

Jose Martíren estatua Delhiko bere izena daraman gobernu-eskola batean

New Yorken gaur egun freelance (askea) gisa ezagutzen den langilea izan zen, baita etxeko itzultzailea ere. Hainbat liburu itzuli zituen D. Appleton argitaletxearentzat, eta hainbat itzulpen egin zituen egunkarietarako ere. Kubaren independentziaren aldeko borroka luzeko ekintzaile-iraultzaile gisa, ingelesera itzuli zituen mugimendu horren aldeko hainbat artikulu eta liburuxka[81]. Ingelesez gain, Martík frantsesa, italiera, latina eta greko klasikoa ondo mintzatzen zituen; azken hori greziar obra klasikoak jatorrizko hizkuntzan irakurtzeko ikasi zuen[82].

Martíren sentipenean, argi eta garbi, dikotomia bat zegoen itzultzen zituen lan motaren inguruan. Profesional askok bezala, beretzat erakargarritasun intelektual edo emozional gutxi zuten lanak egin zituen dirua irabazteko. Nahiz Martík ez zuen inoiz itzulpenaren teoria sistematikorik aurkeztu eta itzulpenari buruzko bere ikuspegiari buruz asko idatzi ez, noizean behin, gaiari buruzko gogoetak apuntatu zituen; itzultzaileak duen dilemaren aurrean «fidela versus polita» kontzientzia erakutsi zuen, eta «itzulpena naturala izan behar zela» zioen; hau da, liburuak itzulitako hizkuntzan idatzita zegoela irudikatu behar zuen[83].

Modernismoa

Modernistek, oro har, hizkuntza subjektiboa erabiltzen dute. Martíren sinesmen estilistikoa zorroztasun logikoa eta hizkuntza eraikuntza deskodetzeko eta adierazpen intelektual, abstraktu eta sistematikoa ezabatzeko beharraren parte da. Hizkuntzaren adierazpen-sistema zabaltzeko nahia eta kontzientzia dago. Estiloak pentsatzeko forma aldatzen du. Aldebakarrekotasunean erori gabe, adierazpena balioesten du Martík, hizkuntza formaren bidezko inpresioa eta sentimendua delako. Modernismoak, gehienbat, ikuskerak eta errealitateak bilatzen ditu; adierazpenak inpresioak hartzen ditu, gogo-egoera, hausnarketarik eta kontzepturik gabe. Hori da subjektibotasunaren legea. Martíren lanetan ikus daiteke hori, lehen modernistetako bat, zeinak literatura zeregina batasun ikusezin eta osotasun adierazgarri bat bezala ulertzen baitu, estiloa «edukiaren forma» bezala kontsideratuz[84].

Martík, prosaren eta poesiaren artean ezarri zuen aldea, kontzeptuala da. Poesia, bere ustez, subjektibotasun iraunkorraren hizkuntza da: intuizioa eta ikusmena. Prosa, berriz, ideiak zabaltzeko tresna eta metodoa da, eta bihotza urratu, kexatu eta intziriren adierazpena eduki beharrean, ideia horiek goratu, bultzatu eta animatzea du helburu. Prosa bere herriarekiko zerbitzua da[85].

Martík zeinu zehatzen sistema bat sortzen du: «kode ideologikoa». Ikur horiek beren balio morala aldarrikatzen dute, eta jokabide etikoen seinaleak eraikitzen dituzte. Martíren modernismoa hizkuntzan islatzen den jarrera espirituala da. Bere idazki guztiek bere mundu morala definitzen dute. Halaber, bere idazkeran, bere esparru ideologikoa eta espirituala sendotzen dela esan daiteke[85].

Manuel Gutiérrez Nájera, Julián del Casal eta José Asunción Silva bezalako beste abiatzaile modernisten eta Martíren arteko aldea (eta haren eta Manuel González Pradaren arteko antzekotasuna) literaturari eman zion balio sakon eta transzendentean datza, prosa, artikulu edo kazetari baten lana bihurtuz. Lan gogor hori garrantzitsua izan zen literaturari benetako balio eta independentea emateko eta dibertsio formal hutsetik urruntzeko. Manuel Gutiérez Nájerak, Rubén Daríok, Miguel de Unamunok eta José Enrique Rodók salbatu zituzten martitar artikuluak, Amerikako kontinenteko idazlanetan balio amaigabea izango dutenak[86].

Martitar artikuluez gain, saiakera eta literatura politikaz hitz egiteko ordezko modu eta pribilegiatu gisa baimentzen hasten da. Latinoamerikar literatura identitate baten enigmak konpontzeko gai den hermeneutika bakarra aplikatzen hasten da[86].

Ondarea

Kubako independentziaren ikurra

Martíren estatua Cienfuegosen, Kuban

Kubako independentziaren alde emandako arduraldia eta demokrazian eta justizian sineste sutsuak kubatar guztien heroi bihurtu du Martí, batasunaren ikur, «Apostolua»[87], buruzagi handia. Bere idatziek eta denbora-tarte horretan zehar bizi izan zuen guztiak plataforma bat sortu dute[88]. Kuban errepublika demokratiko, justu eta egonkor bat eraikitzeko azken helburuak eta helburu horren gauzatze praktikoarekin zuen obsesioak 1895eko iraultza kolonialaren buruzagi karismatikoena izatera eraman zuten. Kubako emigranteen komunitatearekin egindako lanak, Kubako Alderdi Iraultzailea sortzeko Kubako langileen eta buruzagi sozialisten laguntza lortuz, Kubako independentzia gerra martxan jarri zuen[89]. Etorkizunerako zuen aurreikuspena ―Kubarekiko Amerikako interes politikoen aurkako ohartarazpenetan erakutsi zuena―, Estatu Batuek Kubaren okupazio bizkorrarekin berretsi zuten Espainia-Amerikako Gerraren ondoren. Kubako eta Latinoamerikako subiranotasunaren bereiztezinaren sinesmenak eta bere idatzietan adierazi izanak Latinoamerikako identitate modernoaren konfigurazioan lagundu du. Kubako eta Latinoamerikako subiranotasunaren alde zuen sinesmenen bitartez, Kuba aliatu ohien aurka matxinatu zen[88]. Horregatik bihurtu zen Kuba nazio independente. Bere lanak Latinoamerikako eta literatura politikoaren oinarriak dira, eta kazetaritza, poesia eta prosaren alorretan egindako ekarpen oparoak oso txalotuak dira[90].

Martí Kubako Errepublikako peso bateko zilarrezko ziurtagiri batean irudikatua (1936)

Kubako Alderdi Komunistan eragina

1959. osteko Kuba estatu komunista gisa afiliatu izanaren historia gorabehera, onartu egin da, hain zuzen ere, Kubako Alderdi Komunistaren eragile nagusi gisa balio duena Martíren ideologia dela[91][92]. Kubako martiri eta zaindari gisa hartua[93], Kubako hainbat mugarri daude Martíri eskainita[93][92]. 2016an hil ondoren, Martíren irudia Kuba Iraultzailean sustatzeko zeregin handia izan zuen Fidel Castro Kubako buruzagi ohia [94] Martíren ondoan lurperatu zuten, Santiagon[95][96]. Martík Kubako nazionalismoaren kontzeptuei buruz egindako idatziek bultzatu zuten 1895eko iraultza, eta Kubako nazioaren ikuspegi gatazkatsuak ematen jarraitu dute. Fidel Castroren Kubako nazio-estatuak etengabe aldarrikatu zuen Martí bere gobernu iraultzaile komunistarako inspirazio erabakigarritzat. Castroren agintaldian, Martíren politika eta heriotza Kubako estatuaren zenbait ekintza justifikatzeko erabili zirenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. Kubako Gobernuak esan zuen Martík alderdi bakarraren sistemaren alde egin zuela, gobernu komunistaren aurrekaria sortuz[97].

Martík, bere bizitzan zehar ekoitzitako idazlan ugariak, zaila egiten du bere ideologia politikoa xeheki zehaztea, baina bere helburu nagusia Kuba Espainiatik askatzea eta gobernu errepublikano-demokratikoa ezartzea zen[98]. Martík, zuzenean, sekula komunismoa edo alderdi bakarreko sistemen alde egin ez bazuen ere[97], Kubako buruzagiek behin eta berriz aldarrikatu zuten Martíren Partido Revolucionario Cubano Alderdi Komunistaren aitzindaria zela[97].

Martík bere garaiko gai garrantzitsuenetan izan zituen jarrera ñabarduratsuek eta askotan anbibalenteek[99] eta bere lanen gai nagusi gisa proletariotzaren eta burgesiaren artekoa izateak aztertzaile marxistak klase-gatazka bat ikustera eraman ditu; beste aztertzaile batzuek, berriz, Miamiko eta beste leku batzuetako Kubako diasporako komunitateek, esaterako, enfasi liberal-kapitalista bat identifikatu dute lan horietan[100]. Kubako erbesteratu horiek, oraindik, erbestean dagoen Kubako nazioaren itxaropen-figura gisa ohoratzen dute Martí, eta Castroren gobernua kondenatzen dute bere lanak manipulatzeagatik eta «Castroite Martí» bat sortzeagatik bere «intolerantzia eta giza eskubideen murrizketak» justifikatzeko[100]. Bere idazkiek, beraz, giltzarri den arma ideologikoa izaten jarraitzen dute Kubako nazioaren patuaren aurkako borrokan.

Oroigarriak eta omenaldiak

José Martíren plaka eta estatua Tampako (FL) Amigos de José Martí parkearen barruan kokatuta.

José Martí Nazioarteko Aireportua, Habanako nazioarteko aireportuak, Martíren izena darama. Martíren estatua bat inauguratu zuten Habanan, bere jaiotzaren 123. urteurrenean, eta Raúl Castro presidentea ekitaldian egon zen[101]. Habanako Vedado auzoko José Martí Memorialak 109 m-ko dorrea dauka, eta idazle bati eskainitako munduko monumenturik handiena da.

Argitalpen Hispanikoen Elkarte Nazionalak, argitalpen hispanoak sustatzeko irabazi asmorik gabeko erakundeak, urtero, José Martí Sariak izendatzen ditu komunikabide hispanoetako bikaintasun-ereduagatik[102].

Haitiko Cabo-Haïtiano itsasertzean, José Martík hiru aldiz bisitatu zuen hiria[103], zentral elektriko batek bere izena darama[104]. 1895eko azken bisitan[105] bizi izan zen etxeak marmolezko plaka bat dauka[106]. José Martí plaza, poetaren bustoa duena, 2014an inauguratu zen[107].

Errumanian, Bukaresteko eskola publiko batek eta Targovisteko Errumania-Kubako Adiskidetasun Elkarteak «Jose Martí» izena dute.

Tampako, (Florida) Ybor City auzoan dagoen parke txiki batek «José Martíren Lagunen parkea» du izena. Lurra Kubari opari egin zioten 1956an, eta, ofizialki, 1960n inauguratu zen parkea[108]. Parkean, Martíren estatua eta 1998an altxatutako plaka bat nabarmentzen dira[109]. Parkearen sarreraren ondoan, La Casa De Pedroso pentsioa zegoen gunea gogoratzen duen plaka bat dago, Martí pozoitzeko saiakeraren ondorioz gaixondoa igaro zuen pentsioa[110]. Gutxi gorabehera etxadi batera, 1893an Ybor Factory eraikineko eskaileretatik Kubako puru-langileei egindako bat-bateko hitzaldia gogorarazten duen beste markatzaile historiko bat dago[111]. Parkeak eta markatzaileak Ybor City-ko auzo historikoaren barruan daude.

Hautatutako lanen zerrenda

José Martíren monumentua Sofia, Bulgaria

Martík bere bizitzan zehar argitaratutako oinarrizko lanak

  • 1869 urtarrila: Abdala
  • 1869ko urtarrila: "10 de octubre"
  • 1871: El presidio político en Cuba
  • 1873: La República Española ante la revolución cubana
  • 1875: Amor con amor se paga
  • 1882: Ismaelillo
  • 1882ko otsaila: Ryan vs. Sullivan
  • 1882ko otsaila: Un incendio
  • 1882ko uztaila: El ajusticiamiento de Guiteau
  • 1883ko urtarrila: "Batallas de la Paz"
  • 1883ko martxoa: "Que son graneros humanos"
  • 1883ko martxoa: Karl Marx ha muerto
  • 1883ko martxoa: El Puente de Brooklyn
  • 1883ko iraila: "En Coney Island se vacía Nueva York"
  • 1883ko abendua: "Los políticos de oficio"
  • 1883ko abendua: "Bufalo Bil"
  • 1884ko apirila: "Los caminadores"
  • 1884 Azaroa: Norteamericanos
  • 1884ko azaroa: El juego de pelota de pies
  • 1885: Amistad funesta
  • 1885 urtarrila: Teatro en Nueva York
  • 1885 '"Una gran rosa de bronce encendida"
  • 1885 martxoa: Los fundadores de la constitución
  • 1885eko ekaina: "Somos pueblo original"
  • 1885 abuztua: "Los políticos tiene sus púgiles"
  • 1886ko maiatza: Las revueltas anarquistas de Chicago
  • 1886ko iraila: "La ensenanza"
  • 1886ko urria: "La Estatua de la Libertad"
  • 1887ko apirila: El poeta Walt Whitman
  • 1887ko apirila: El Madison plaza
  • 1887ko azaroa: Ejecución de los dirigentes anarquistas de Chicago
  • 1887ko azaroa: La gran Nevada
  • 1888ko maiatza: El ferrocarril elevado
  • 1888ko abuztua: Verano en Nueva York
  • 1888ko azaroa: "Ojos abiertos, y gargantas secas"
  • 1888ko azaroa: "Amanece y ya es fragor"
  • 1889: ' La edad de oro'
  • 1889ko maiatza: El centenario de George Washington
  • 1889 uztaila: Bañistas
  • 1889ko abuztua: "Nube Roja"
  • 1889ko iraila: "La caza de negros"
  • 1890eko azaroa: "El jardín de las orquídeas"
  • 1891ko urria: Versos Sencillos
  • 1891ko urtarrila: "Nuestra América"
  • 1894ko urtarrila: "¡A Cuba!"
  • 1895: Manifiesto de Montecristi, Máximo Gómezekin batera

Martí hil osteko lan nagusiak

  • Adúltera
  • Bertso libreak

Erreferentziak

  1. Hudson, Michael. (15 January 2000). Speech to the Communist Party of Cuba. .
  2. Mace, Elisabeth. The economic thinking of Jose Martí: Legacy foundation for the integration of America. .
  3. «Jose Martí, apostle of Cuban Independence» www.historyofcuba.com.[Betiko hautsitako esteka]
  4. Garganigo, John F. Huellas de las literaturas hispanoamericanas Upper Saddle River: Prentice Hall, 1997. P 272
  5. José Martí, soul of the Cuban Revolution. 22 January 2018.[Betiko hautsitako esteka]
  6. a b Alborch Bataller, 1995, or. 15
  7. Fidalgo 1998, p. 26
  8. a b c Alborch Bataller, 1995, or. 16
  9. López, 2006, or. 232
  10. «End of Slavery in Cuba» www.historyofcuba.com.
  11. Jones, 1953, or. 398
  12. Alborch Bataller, 1995, or. 18
  13. a b c Alborch Bataller, 1995, or. 23
  14. Martí, 1963a, or. 48
  15. a b c Alborch Bataller, 1995, or. 24
  16. Pérez-Galdós Ortiz 1999, p. 45
  17. «Universidad de Zaragoza distingue al prócer cubano José Martí». Cubadebate. 8 de abril de 2017. Consultado el 1 de junio de 2020
  18. Alborch Bataller, 1995, or. 30
  19. a b c d Jones, 1953, or. 399
  20. a b Alborch Bataller, 1995
  21. It is common, and in fact legal, practice in Spanish-speaking societies to use and include the maternal surname as the "second" last name, such that both surnames are the legal and customary surname of an individual. E.g., Pérez López means that in non-Spanish societies esp. anglophone societies, Pérez is the correct surname to which to refer; otherwise, 'both' names together are the legal surname.
  22. Guatemala was one of the first regions of the New World to be exposed to European music
  23. Alborch Bataller, 1995
  24. Alborch Bataller, 1995
  25. Alborch Bataller, 1995, or. 107
  26. Gray, 1966, or. 389
  27. Gray, 1966, or. 390
  28. García Cisneros, 1986, or. 56
  29. (Gaztelaniaz) «Restituyen placa a José Martí» LARED21 2011-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  30. Fountain, 2003, or. 4
  31. Alborch Bataller, 1995, or. 159
  32. a b Alborch Bataller, 1995, or. 167
  33. Alborch Bataller, 1995, or. 184
  34. Tone, 2006, or. 43
  35. a b c Alborch Bataller, 1995, or. 191
  36. a b Gray, 1966, or. 391
  37. Tone, 2006, or. 48
  38. Gray, 1966, or. 392
  39. Ortega Paredes, Juan J.. (2007). «José Martí: su concepto de democracia en el Partido Revolucionario Cubano» Revista de Ciencias Sociales 115: 100..
  40. Conde, Guillermo Hierrezuelo. (2014). «Il pensiero politico di José Martí» Revista de Estudios Históricos - Juridicos (36): 518–521.  doi:10.4067/S0716-54552014000100020..
  41. «Miguel Jorrín and John D. Martz. <italic>Latin-American Political Thought and Ideology</italic>. Chapel Hill: University of North Carolina Press. 1970. Pp. xiii, 453. $12.50» The American Historical Review 1972-10  doi:10.1086/ahr/77.4.1184. ISSN 1937-5239. (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  42. Hierrezuelo Conde, Guillermo. (00/2014). «Cannataro, Italia Maria, Il pensiero politico di José Martí. Scritti scelti (1873-1894)» Revista de estudios histórico-jurídicos (36): 518–521.  doi:10.4067/S0716-54552014000100020. ISSN 0716-5455. (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).[Betiko hautsitako esteka]
  43. Hidalgo Paz, Ibrahim. (2008). «Puerto Rico en el Partido Revolucionario Cubano, 1895-1898» Revista de la Biblioteca Nacional José Martí 1 (2): 87–100..
  44. Hidalgo Paz, Ibrahim (2008). "Puerto Rico en el Partido Revolucionario Cubano, 1895-1898". Revista de la Biblioteca Nacional José Martí. 1 (2): 87–100
  45. Abel, Christopher (2015). José Marti: Revolutionary Democrat. Bloomsbury Publishing. pp. 137–139
  46. Fernandez, Raul A. (1998). José Martí's "Our America": From National to Hemispheric Cultural Studies. Duke University Press. p. 215
  47. Martí, 1963b, or. 93–94
  48. Scott, 1984
  49. Ramos 2001, pp. 34–35
  50. Martí, 1963c, or. 172
  51. Martí, 1963d, or. 192
  52. Ronning 1990, p. 103
  53. Martí, 1963e, or. 270
  54. Bueno, 1997, or. 158
  55. Abel 1986, p. 26
  56. Turton, 1986, or. 57
  57. Giles, Paul. (Spring 2004). «The Parallel Worlds of Jose Martí» Radical History Review 2004 (89): 185–190.  doi:10.1215/01636545-2004-89-185..
  58. Holden & Zolov 2000, p. 249
  59. Turton 1986, p. 47
  60. Holden eta Solov, 2000
  61. a b Kirk, 1977, or. 278
  62. Kirk, 1977 Martí thought that US expansionism represented the Spanish American republics' "greatest danger"
  63. Kirk, 1977, or. 279
  64. a b c Kirk, 1977, or. 280
  65. Kirk, 1977, or. 281
  66. a b c Kirk, 1977, or. 282
  67. Kirk, 1977, or. 284
  68. a b (Ingelesez) José Martí. 2022-07-17 (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  69. Lally, Carolyn. "Foreign Language Program Articulation: Current Practice and Future Prospects." 2001. p. 54.
  70. Garganigo et al., p. 272
  71. Roscoe, 1947
  72. Nassif, 1994, or. 2
  73. a b Oberhelman, 2001, or. 475
  74. a b Martí, José, Manuel A.Tellechea Versos Sencillos. U of Houston: Arte Público Press, 1997
  75. Morukian, Maria. "Cubanidad: Survival of Cuban Culture Identity in the 21st Century".
  76. Fernández Retamar, 1970, or. 38
  77. Fountain, 2003, or. 6
  78. Hernández Pardo, 2000, or. 146
  79. Garganigo, p. 273
  80. Fountain, 2003, or. 13
  81. Fountain, 2003, or. 15
  82. Fernández Retamar, 1970, or. 16
  83. "la traducción debe ser natural, para que parezca como si el libro hubiese sido escrito en la lengua al que lo traduces." De la Cuesta, 1996, or. 7
  84. Serna, 2002, or. 13
  85. a b Serna, 2002, or. 14
  86. a b Serna, 2002, or. 16
  87. Lopez 2006, p. 11
  88. a b Jordan, David (1993). Revolutionary Cuba and the End of the Cold War. University Press Of America. pp. 15–17. ISBN 978-0-8191-8998-1
  89. Ronning, 1990, or. 3
  90. Cairo 2003, p. 25
  91. Fidel Castro, Loyal Follower of Jose Martí – Escambray. 30 November 2017.[Betiko hautsitako esteka]
  92. a b José Martí, soul of the Cuban Revolution. 22 January 2018.[Betiko hautsitako esteka]
  93. a b José Martí Bust on Cuba's Highest Peak. .
  94. Santí, Enrico Mario. (1986). «José Martí and the Cuban Revolution» Cuban Studies 16: 139–150..
  95. «Fidel Castro's ashes buried in Cuba» BBC News 4 December 2016.
  96. «Fidel Castro will be buried next to Jose Martí | Miami Herald» Miami Herald.
  97. a b c Ripoll, Carlos. (1994). «The Falsification of Jose Martí in Cuba» Cuban Studies 24: 3–38..
  98. Lecuona, Rafael. (March 1991). «Jose Martí and Fidel Castro» International Journal on World Peace 8 (1): 45–61..
  99. Lopez, 2006
  100. a b Ripoll, 1984
  101. «Cuba unveils US statue of national hero Jose Martí» www.aljazeera.com.[Betiko hautsitako esteka]
  102. José Martí Awards. National Association of Hispanic Publications 2016-11-17.[Betiko hautsitako esteka]
  103. (Frantsesez) «Ils rendent hommage à José Martí au Cap-Haïtien» misiones.minrex.gob.cu 30 January 2020.[Betiko hautsitako esteka]
  104. (Frantsesez) «Centrale thermique Jose Martí : les fruits ne tiennent pas la promesse des fleurs» www.haitiz.com.
  105. (Frantsesez) «La maison de José Martí au Cap-Haïtien» laurent.quevilly.pagesperso-orange.fr.
  106. «José Martí Square in Cap-Haitian» www.haitianphotos.com.[Betiko hautsitako esteka]
  107. «Haiti - Politic : President Martelly inaugurates the Jose Martí Square in Cap-Haitien» www.haitilibre.com.
  108. Sellers, John. (2018-03-01). «Does Cuba Own Jose Martí Park?» Sunland Tribune 3 (1) ISSN 2575-2472..
  109. (Ingelesez) «Jose Martí Historical Marker» www.hmdb.org.
  110. (Ingelesez) «La Casa de Pedroso Historical Marker» www.hmdb.org.
  111. (Ingelesez) «José Martí Historical Marker» www.hmdb.org.

Bibliografia

  •  Abel, Christopher. José Martí: Revolutionary Democrat. London: Athlone. 1986.
  • Alborch Bataller, Carmen, ed. (1995), José Martí: obra y vida, Madrid: Ministerio de Cultura, Ediciones Siruela, ISBN 978-84-7844-300-0
  • Bueno, Salvador (1997), José Martí y su periódico Patria, Barcelona: Puvill, ISBN 978-84-85202-75-1
  • Cairo, Ana. Jose Marti y la novela de la cultura cubana. Santiago de Compostela: Universidade de Santiago de Compostela. 2003.
  • De La Cuesta, Leonel Antonio. Martí, Traductor. Salamanca: Universidad Pontificia de Salamanca. 1996.
  • Fernández, Teodosio (1995), "José Martí y la invención de la identidad hispanoamericana", in Alemany Bay, Carmen; Muñoz, Ramiro; Rovira, José Carlos (eds.), José Martí: historia y literatura ante el fin del siglo XIX, Alicante: Universidad de Alicante, pp. ??, ISBN 978-84-7908-308-3
  • Fernández Retamar, Roberto (1970), Martí, Montevideo: Biblioteca de Marcha, OCLC 253831187
  • Fidalgo, Jose Antonio. "El Doctor Fermín Valdés-Domínguez, Hombre de Ciencias y Su Posible Influencia Recíproca Con José Martí" Cuadernos de Historia de la Salud Pública 1998 (84) pp. 26–34
  • Fountain, Anne (2003), José Martí and U.S. Writers, Gainesville, FL: University Press of Florida, ISBN 978-0-8130-2617-6
  • García Cisneros, Florencio (1986), Máximo Gómez: caudillo o dictador?, Miami, FL: Librería & Distribuidora Universal, ISBN 978-0-9617456-0-8
  • Garganigo, John F.; Costa, Rene; Heller, Ben, eds. (1997), Huellas de las literaturas hispanoamericanas, Upper Saddle River, NJ: Prentice Hall, ISBN 978-0-13-825100-0
  • Gray, Richard B. (April 1966), "The Quesadas of Cuba: Biographers and Editors of José Martí y Pérez", The Americas, Academy of American Franciscan History, 22 (4): 389–403, doi:10.2307/979019, JSTOR 979019
  • Hernández Pardo, Héctor (2000), Luz para el siglo XXI: actualidad del pensamiento de José Martí, Madrid: Ediciones Libertarias, ISBN 978-84-7954-561-1
  • Holden, Robert H.; Zolov, Eric (2000), Latin America and the United States: A Documentary History, New York: Oxford University Press, ISBN 978-0-19-512993-9
  • Jones, Willis Knapp (December 1953), "The Martí Centenary", The Modern Language Journal, Blackwell Publishing, 37 (8): 398–402, doi:10.2307/320047, JSTOR 320047
  • Kirk, John M. (November 1977), "Jose Marti and the United States: A Further Interpretation" (PDF), Journal of Latin American Studies, Cambridge University Press, 9 (2): 275–90, doi:10.1017/S0022216X00020617, JSTOR 156129, S2CID 145685578
  • Kirk, John M. José Martí, Mentor of the Cuban Nation. Tampa: University Presses of Florida, c1983.
  • López, Alfred J. (2006), José Martí and the Future of Cuban Nationalisms, Gainesville, FL: University Press of Florida, ISBN 978-0-8130-2999-3
  • López, Alfred J. (2014), José Martí: A Revolutionary Life, Austin, TX: University of Texas Press, ISBN 978-0-292-73906-2
  • Martí, José (1963a), "El presidio político en Cuba. Madrid 1871", Obras Completas, vol. 1, Havana: Editorial Nacional de Cuba, pp. 46–50, OCLC 263517905
  • Martí, José (1963b), "La República española ante la revolución cubana", Obras Completas, vol. 1, Havana: Editorial Nacional de Cuba, pp. 93–97, OCLC 263517905
  • Martí, José (1963c), "Letter to Antonio Maceo, 20 July 1882", Obras Completas, vol. 1, Havana: Editorial Nacional de Cuba, pp. 172–73, OCLC 263517905
  • Martí, José (1963d), "Letter to Enrique Trujillo, 6 July 1885", Obras Completas, vol. 1, Havana: Editorial Nacional de Cuba, OCLC 263517905
  • Martí, José (1963e), "Speech known as "Con todos y para el bien de todos" given in Tampa, 26 November 1891", Obras Completas, vol. 4, Havana: Editorial Nacional de Cuba, pp. 266–70, OCLC 263517908
  • Martí, José (1992), Fernández Retamar, Roberto (ed.), La edad de oro: edición crítica anotada y prologada, Mexico: Fondo de cultura económica, ISBN 978-968-16-3503-9
  • Martí, José, Manuel A.Tellechea Versos Sencillos. U of Houston: Arte Público Press, 1997
  • Morukian, Maria. "Cubanidad: Survival of Cuban Culture Identity in the 21st Century".
  • Nassif, Ricardo. "Jose Martí (1853–95) ". Originally published in Prospects:the quarterly review of comparative education(Paris, UNESCO: International Bureau of Education), vol. XXIV, no. 1/2, 1994, pp. 107–19
  • Oberhelman, Harley D. (September 2001), "Reviewed work(s): Versos Sencillos by José Martí. A Translation by Anne Fountain", Hispania, American Association of Teachers of Spanish and Portuguese, 84 (3): 474–75, doi:10.2307/3657792, JSTOR 3657792
  • Pérez-Galdós Ortiz, Víctor. José Martí: Visión de un Hombre Universal. Barcelona: Puvill Libros Ltd. 1999.
  • Quiroz, Alfonso. "The Cuban Republic and José Martí: reception and use of a national symbol". Lexington Books, 2006
  • Ripoll, Carlos. Jose Marti and the United States, and the Marxist interpretation of Cuban History. New Jersey: Transaction Inc. 1984.
  • Ronning, C. Neale. Jose Marti and the emigre colony in Key West. New York: Praeger. 1990.
  • Roscoe, Hill R. (October 1947), "Book Reviews", The Americas, Academy of American Franciscan History, 4 (2): 278–80, JSTOR 977985
  • Schulman, Ivan A. Símbolo y color en la obra de José Martí. Editorial Gredos, 1960.
  • Scott, Rebecca J. "Explaining Abolition: Contradiction, Adaptation, and Challenge in Cuban Slave Society, 1860–1886". Comparative Studies in Society and History, Vol. 26, No. 1 (Jan., 1984), pp. 83–111
  • Serna, Mercedes (2002), Del modernismo y la vanguardia: José Martí, Julio Herrera y Reissig, Vicente Huidobro, Nicanor Parra, Lima: Ediciones El Santo Oficio, ISBN 978-9972-688-18-8
  • Tone, John L. (2006), War and Genocide in Cuba 1895, Chapel Hill, NC: University of North Carolina Press, ISBN 978-0-8078-7730-2
  • Turton, Peter (1986), José Martí: Architect of Cuba's Freedom, London: Zed, ISBN 978-0-86232-510-7
  • Vincent, Jon S. "Jose Marti: Surrealist or Seer?" Latin American Research Review, Vol. 13, No. 1 (1978), pp. 178–81.
  • Westfall, Loy G. (2000). Tampa Bay: Cradle of Cuban Liberty. Key West Cigar City USA. ISBN 0966894820

Ikus, gainera

Kanpo estekak