Joan V.a Ausarta edo Joan V.a Monfortekoa (frantsesez: Jean V; bretainieraz: Yann V edo Yann al Kadarn; 1339 - 1399ko azaroaren 1a) Bretainiako dukea izan zen.
Joan Monfortekoaren semea zen eta Karlos Bloiskoa garaitu eta hil zuen Aureyko guduan (1364). Ingalaterrako koroaren alde jokatu zuen Ehun Urteko Gerraren garaian, eta horretaz baliatu zen Karlos V.a Frantziako erregea Bretainiaz jabetzeko (1368). Dirutza izugarri bat ordaindu behar izan zion Frantziako erregeari Bretainiaren truke.[1]
1386an Joana Nafarroakoa ezkondu zuen.
Erreferentziak