Nantesko San Petri eta San Pauloren katedrala (frantsesez: Cathédrale Saint-Pierre-et-Saint-Paul de Nantes) Bretainiako Nantes hiriko katedral katolikoa da. 1862an Frantziako monumetu historikoa izendatu zuten.
Historia
XV mendean hasi zen katedralaren eraikuntza, Nantes hiria eta Bretainia guztia herrialde aberatsa ziren garaian. 1434ko apirilaren 14an ezarri zen lehenengo harria eta Guillaume Dammartin izan zen arkitektua.
Bost fase ezberdinetan eraiki zen katedrala. Mendebaldeko horma 1520an eraiki zen, hegoaldeko transeptua 1630 hamarkadan, iparraldeko transeptua eta koroa XIX mendean eta 1891 urtean katedrala bukatuta gelditu zen.
XX mendean bi aldiz kaltetu zen larriki, 1944an aliatuen bonbakleten erruz eta 1972an sute erraldoi baten erruz.
Datu historikoa
1661 urtean Luis XIV.a Frantziakoaren aginduz D'Artagnan mosketariak Nicolas Fouquet atxilotu zuen katedralaren aurrean.
Iruditegia
Kanpo estekak