Luxenburgoko Ateneoan eta Liejako Unibertsitatean hezi zen. 1830eko Belgikako Iraultzan Luxenburgon zegoen eta konstituzioa idazteko ardura zuen batzordeko kide izendatu zuten. Kongresu nazionaleko kidea eta kanpo arazoetako ministerioko idazkari nagusia izan zen. Hasieran, Némourseko dukearen hautagaitza babestu zuen Belgikako tronurako, baina gero Leopoldo I.aren alde egin zuen, eta Londresera koroa eskaintzera bidalitako ordezkarietako bat izan zen.
1837an Herri Lanetako ministro izendatu zuten eta tren-sistema eta meatze-industria garatu zituen. 1839an Limburgeko eta Luxenburgoko lurralde lagapenak babestu zituen. 1840an Germaniar Konfederazioan enbaxadore izendatu zuten eta 1841ean lehen ministro. 1845ean garaitua izan ondoren, parlamentutik erretiratu eta zenbait diplomazia postutarako izendatu zuten.
Essai historique et politique sur la révolution belge (1838) lana idatzi zuen.