Zuzenbide ikasketak egin zituen Lovainako Unibertsitate Katolikoan eta gero bertako irakasle izan zen. Alderdi Katolikoko eta Diputatuen Ganberako kidea izan zen. Arte eta Zientzia ministroa (1911-1918), Trenbide eta Posta ministroa (1919-1920), Barne ministroa (1924-1925 eta 1932-1934), Ekonomia ministroa (1925), Justizia ministroa (1925-1926) eta Gerra ministroa (1926) izan zen. 1925eko ekainetik 1926ko maiatzera lehen ministro kargua bete zuen.