2016 urtetik "Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko dinamizatzaileetako bat eta erredakzio kontseiluko kide izan zen.[1]Hirigintzaren potentzial politikoa lantzen du, bertan bizi diren pertsonentzako hiri-inguruak hobetzearren, adibidez, artikulu hauetan:
Eskoletako jolastokiak eta genero-rolak: diseinuaren eragina genero-nortasunaren eraikuntzan (Aldiri, 2016)[2]
Zahartzaroaren errepresentazioak. Transmititutako balioak eta horien eragina arkitekturan. (Aldiri, 2016)Ander Zangiturekin idatzia.[3]
2016an kooperante aritu zen Luandan (Kenya) IOGI GKEarekin, euri-ura biltzeko tankeak eraikitzen eta BIOGIren bulegoak handitzeko eraikuntzan. Emakume nekazarien formazioan ere parte hartu zuen.
Ordutik TIPI kooperatiban ere ari da lanean eta bertan bazkide langilea da. Hirigintzaren potentzial politikoan interesatuta, eta tokian bizi diren pertsonekin eta pertsonentzako hiri-inguruak sustatzen egiten du lan. Hirigintza eguneroko bizitzaren ikuspegi eta beharretatik lantzean espezializatua. Tipiko bazkide naiz, eta Hiri plangintzarekin harremana duten proiektuen ardura du kooperatiban, udal-mailako diseinu eta parte-hartze prozesuak ere bideratzen dituelarik.[4]
2021. urtean Errenteriako Udalak ematen duen XV. Koldo Mitxelena Ikerketa Beka lortu zuen, 2020ko deialdian, kooperatibako kide Ane Abarrategi eta Maddi Teixeirorekin batera. Beka Udako Euskal Unibertsitatearekin batera eman zuen Errenteriako Udalak bigarrenez, eta Errenteria hiribilduak 700. urte bete izanak eta HAPOaren lanketak bultzatuta, arkitektura eta hirigintzako euskaraz idatzitako lana saritu nahi izan zuen, Eguneroko bizitza eta harreman komunitarioen garapena. Errenteriako Industrializazio garaiko etxebizitza auzoetan lanari esleituz.[5]
2023ko azaroaren 22an aurkeztu zuen Itsasok lankideekin egindako lana, Aizpea Otaegi Mitxelena Errenteriako alkatearekin batera.[6]Errenteriako industrializazio garaiko etxebizitza auzoen azterketa eguneroko bizitza eta harreman komunitarioen ikuspegitik lana, Bilduma udal aldizkariaren 31. zenbakian argitaratu zen monografiko moduan.[7]