Italiako errugbi selekzioaItaliaren ordezkaria da errugbi partida ofizialetan. 1929ko maiatzak 20an jokatu zuen lehenbiziko partida. Europako talde onenen artean dago, eta 2000tik aurrera Sei Nazioen Txapelketan parte hartzen du.
Historia
Italian jokaturiko aurreneko errugbi partida 1911n izan zen: US Milanese eta Frantziako Voironek neurtu ziren. 1928 arte ez zen federaziorik eratu, eta selekzioak 1929ko maiatzean jokatu zuen lehenbiziko partida, Bartzelonan; 9 eta 0 galdu zuen Espainiaren aurka.
1990eko hamarkadan, talde indartsua osatu zuen, eta 2000. urtean Bost Nazioen Txapelketaren partaide bihurtu zen, Sei Nazioen Txapelketa osatuz. Hasiera bikaina izan zuen gainera, estraineko partidan aurreko txapelduna zen Eskoziari irabazi baitzion. 2003an, bigarren partida irabaztea lortu zen, Galesen kontra, eta aurrenekoz zurezko koilararik gabe gelditzea lortu zuen.
2024ko martxoaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.
Oharrak
↑Galesi 1908ko eta 1909ko Slam Nagusiak aitortzen zaizkio; izan ere, Frantzia 1910 arte txapelketan onartua izan ez bazen ere, aurreko bi urteetan Galesko selekzioak, Koroa hirukoitza irabazteaz gain, Frantziari nagusitu zitzaion torneotik kanpo.