Hegoaldeko Sandwichak[1] britainiar kontrolpean dagoen 310 km²ko sumendi-uhartedi azpiantartiarra dira. Auzitan dago uhartediaren jabetza, Erresuma Batuak bere itsasoz bestaldeko lurraldetzat dituzte Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak. Argentinak, bere aldetik, Hego Atlantiko Uharteen barrutiaren zatia dela aldarrikatzen du, Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak izeneko probintziaren barne.
Historia
Britainiarrek uhartediari "Hegoaldeko Sandwich" izena jarri zieten, Sandwich uharteetatik (egungo Hawaii) bereizteko. James Cookek 1775 urtean iparraldean dauden zortzi uharteak aurkitu zituen eta Fabian Gottlieb von Bellingshausenek 1819 urtean hegoaldean dauden hirurak.
Erresuma Batuak 1908an bere jabetza aldarrikatu zuen eta Argentinak 1938an.
1955eko urtarrilaren 25etik 1956ko udaraino, Argentinak Thule uhartean base bat izan zuen. Uharte berean 1976tik 1982ra base zientifikoa izan zuen. Erresuma Batuak 1977an formalki protesta egin zuen eta Malvinetako Gerran basea bota zuen.
Banaketa
Hauexek dira Hegoaldeko Sandwich uharteak, iparraldetik hegoaldera:
Erreferentziak
Kanpo estekak