Heduarrak

Talde etniko infotaulaHeduarrak

Motatalde etniko historiko
Hizkuntzagaliera
ErlijioaGalo-erromatar erlijioa eta antzinako zelten erlijioa
PeriodoProtohistoria, Erromatar Errepublika eta Erromatar Inperioa
Geografia
JatorriaSaona eta Loira
Hedapen mapa

Heduarrak edo Eduarrak (latinez: Haedui edo Aedui, galieraz: *Aiduoi, 'sutsuak ?'; Antzinako grezieraz: Aἴδουοι), erromatarren aurreko Galiako herri zelta boterretsu bat izan ziren, Saona ibaiaren haranean kokatzen zirenak, Bibrakte bere hirigune nagusiaren inguruan, gaur eguneko Saona eta Loira departamenduetan. Sekuaniarren, etsaitasun tradizionala zuten haiekin, eta mendebaldeko arvernien auzokideak ziren.

Sufragio bidezko buruzagitza tribal sistema baten bidez gobernatuak, Bergobreto deitua, erromatarrekin aliantza bat adostu zuten, Errepublikako anai izendatuak izan zirelarik. Aliantza honen izenean, erromatarren laguntza eskatu zuten helveziarrekin zuten borrokan, eta jatorrizko tropez hornitu zituzten Julio Zesarren indarrak, odolezko anaiatzat hartzen zituenak, K. a. 57an Galiako Gerran. Hala ere, gainontzeko nazio galiarrekin bat egitea erabaki zuten, Vercingetorixen alde eginez K. a. 52an.[1]

Erromaren menpe egon ondoren, bere lurraldea Galia Lugdunensis probintzian inskribatua izan zen, Augustodunum (egungo Autun) hiribilduan hiriburua zelarik.

Klaudio enperadoreak, erromatar hiritartasuna eman zien 48an, taula klaudiarretan gordetako hitzaldi batean.

Heduarren txanpona
Bibracteko aztarnategi-museoan egindako heduar gerlari baten berreraikitzea

Erreferentziak

  1. Julio, Zesar. [https://addi.ehu.eus/bitstream/handle/10810/68316/ULIPD241192.pdf Galietako Guda. Sarrera, ekoizpena, itzulpena eta oharrak: Guadalupe Lopetegi (1999). ] Eusko Jaurlaritza eta Euskal Herriko Unibertsitatea, 6 eta beste or..

Heduar ezagunak

Heduar izen batzuk iritsi zaizkigu Zesarren obraren bidez edo Bibraktarren gunean aurkitutako objektuetatik:

  • Convictolitavis heduarren magistratu gorena (bergrobeto) da, Zesarren erabakiz, Kotos arerioa indultatuz. Heduarren eta erromatar okupazioaren aurkako koalizio arteko elkartzearen buru nagusitzat hartzen da.
  • Dumnorix heduarren buruzagi bat izan zen Galietako gerran eta Julio Zesarren etsairik bortitzenetako bat izan zen.
  • Diviziako bere existentzia historikoki frogatua duen antzinateko druida bakarra da.
  • Litaviko heduarren arteko zelta nabarmen bat da, familia eraginkor batekoa.
  • Suros, Julio Zesarren aipamen batengatik ezaguna, Erromatarren aurka borrokatu zen azken heduarra izan zela uste da. 51. urtean hil zen.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.