Gómez de la Torre jauregia Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen jauregi bat da.
Zazpikaleetako Epaltzaren Alargunaren kalearen 1. zenbakian dago, San Nikolas elizaren alboan eta Areatzako parkearen parean.
XVIII. mendean eraiki zen.
Estilo neoklasikoa du. Lau solairuko eraikina da, aurrealdean solairu bakoitzeko sei leiho eta balkoi ditu, denera hogeitalau, gainera bigarren solairuaren erdian armarri bat ikusgai ere badu.