Guadarramako Mendateetako Klasika (gaztelaniaz: Clásica a los Puertos de Guadarrama) egun bakarreko txirrindularitza lasterketa izan zen, Guadarramako mendilerroan jokatzen zena.
Probak 146 kilometroko luzera zeukan eta txirrindulariek Alto de La Serranilla, Alto del León, Alto de Los Ángeles de San Rafael eta Navacerrada mendatea zeharkatu behar zituzten.
Irteera eta helmuga Madrileko Guadarraman izaten zen.
Historia
1920an sortua, Vuelta a los Puertos edota Campeonato de Madrid izenarekin,[1]. 2005etik aurrera UCI Europe Tourreko egutegian egon zen, 1.1. mailan. 2008an jokatu zen azkeneko aldiz.
Palmaresa
Oharra: 1965eko, 1978ko, 1979ko eta 1981eko ekitaldiak, amateurrentzako probak izan ziren.
Erreferentziak
Kanpo estekak