God of War 2005ean SIE Santa Monica Studio estatubatuar software enpresak merkaturatutako bideo-joko bat izan zen. Ekintza bideo-joko honek izen bereko saila ospetsua inauguratu zuen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Jokoak Kratos espartar jeneralaren abenturak kontatzen ditu, greziar mitologiako jainkoen zerbitzura dagoena. Argumentua Kratosen hibris (neurrigabekeria) ideiaren inguruan biratzen da, jainkoen eta bere patuaren aurka matxinatzean, baita nemesiaren ideiaren inguruan ere (greziar literatura klasikoarekin bat etorriz. Hala ere, kasu honetan, Kratosen hibrisa ez da zigortzen, baizik eta berak pentsatutakoa baino garaipen eta patu handiagoa dakarkio.
Kanpo estekak