Gilen I.a (alemanez: Friedrich Wilhelm Karl; Lüben, 1781eko irailaren 27a - Stuttgart, 1864ko ekainaren 25a) Württembergeko erregea izan zen 1816tik hil zen arte.
Frederiko Württembergekoa eta Augusta Brunswick-Wolfenbüttelekoaren semea izan zen. 1816an lortu zuen tronua, aita hil ondoren. Urte hartan erresumak uzta pobreen eta gosetearen ondorioak jasan zituen. Berehala ekin zion erreformei, eta 1819an konstituzio bat eman zuen. Erregealdiko 48 urteetan, erresuma nortasun komuna eta ondo antolatutako kudeaketa zituen estatu konstituzional bihurtu zuen.
1848ko Frankfurteko Konstituzioa onartu behar izan zuen, eta martxoko Iraultzaren porrotaren ondoren, aurreko gobernu liberalaren aurkako neurri kontserbadoreak ezartzeko aprobetxatu zuen.
Hiru aldiz ezkondu zen:
Bost seme-alaba izan zituen, haien artean bere ondorengoa, Karlos.