Karlos (alemanez: Karl Friedrich Alexander; Stuttgart, 1823ko martxoaren 6a - ibidem, 1891ko urriaren 6a) Württembergeko erregea izan zen 1864tik hil zen arte.
Gilen I.a Württembergekoa eta Paulina Teresa Württembergekoaren semea izan zen. 1864an Olga Nikolaievna Errusiakoa dukesa handiarekin ezkondu zen. Ez zuten seme-alabarik izan, agian Karlen homosexualitateagatik.
Karl 1864an igo zen tronura bere aita hil ondoren. 1866an Austriarekin aliatu zen Austria-Prusia Gerran, baina Sadowako guduaren ondoren Prusiarekin itun sekretu bat sinatu zuen. Ondoren, Frantzia-Prusia Gerran parte hartu zuen, 1870ean, prusiarren alde.
Hil zenean, Gilen II.a, bere arreba Katalinaren semea, izan zen tronuan oinordekoa.