Georgios Papandreu (grezieraz: Γεώργιος Παπανδρέου, Patras, 1888ko otsailaren 13a - Atenas, 1968ko azaroaren 1a) greziar politikaria izan zen.
Bizitza
1935ean Alderdi Sozial-Demokrata sortu zuen; 1938. urtean Kairora erbesteratu zen Metaxasen diktaduraren garaian. 1947. urtean eta 1950-1951 bitartean Barne Arazoetako ministroa izan zen. 1954. urtean Liberalen Alderdiko buruzagi izan zen, eta 1959an Alderdi Liberal-Demokrata sortu zuen.
1961. urtean Erdiko Batasuna sortu zuen; 1963ko hauteskundeetan gehiengoa lortu zuen alderdi horrek, eta 1963-1965 urteetan Lehen Ministroa izan zen. 1965. urtean agintea utzi behar izan zuen, Konstantino II.a erregearen garaian.
Azkenik, 1967ko apirileko kolpe militarraren ondoren, preso hartu zuten (1967ko apirila-urria).
Erreferentziak
Kanpo estekak