Parisko Fisika eta Kimikako Goi Mailako Eskolan ikasi zuen fisika eta, 1925ean, Marie Curieren asistente pertsonal izendatu zuten Parisko Curie institutuan.
Hurrengo urtean, 1926an, Irène, 1903anFisikakoNobel Saria jaso zuten Marie eta Pierre Curieren alabarekin ezkondu zen. Biek Joliot-Curie abizena hartu zuten. Frédéricek eta Irenek bi seme-alaba izan zituzten: Helena eta Pierre.
Emazteak bultzatuta, Frédéricek Zientziatan doktoretza egin zuen.
Zientziatako Akademia Frantseseko kide, 1937an, irakasle izan zen Collège de Francen eta 1956ra arte egon zen han. Orduan, emaztea hil zitzaion eta haren lekua hartu zuen Parisko Sorbonan, fisikako katedran.
1950ean, Georges Bidault lehen ministroak, aurrez emaztearekin egin zuen bezala, kargutik kendu zuen ideologia komunista zuelako. Handik aurrera irakaskuntza eta ikerkuntzan aritu ziren eta hainbat mugimendu bakezaleetako militante ere egin ziren.
Joliot-Curie bikotea fisika nuklearrean murgildu zen bere ikerketetan, atomoaren estrukturaren bila eta, bereiziki, nukleoren estruktura eta proiekzioa. Honek guztiak garrantzi handia izango zuen ondorengo neutroiaren eta erradioaktibitate artifizialaren aurkikuntzan.
II. Mundu Gerra amaitu zenean, Centre National de la Recherche Scientifiqueko (CNRS) zuzendari egin zuten eta Frantziako Gobernuaren Energia Atomikoaren lehen komisarioa izan zen. 1948an, bere zuzendaritzapean eraiki zuten lehen Frantziako erreaktore atomikoa.
1955ean, bera izan zen Russell-Einstein Manifestua sinatu zuten 11 intelektualetako bat, Gerra Hotzaren garaian, nazioarteko arazoei bake bidezko soluzioak bilatzera animatuz.
Errekonozimenduak
Ilargiko krater batek bere izena darama: Joliot kraterra.