Foehn edo Föhn haizea mendi bat zeharkatu eta mendi-hegala jaistean berotu eta lehortu den haizea da[1]. Haizealdeanur lurruna hoztu, kondentsazio edo alderantzizko sublimazioa sortu eta maldetan hodeiak eta euri orografikoak sortzen dira. Malda bien artean alde klimatiko gogorra gertatzen da, haizealdean euriak eta haizebean oskarbi izanik. Haizebean jadanik lehortuta dagoen airea jaisten da eta honek presio atmosferikoa eta tenperatura handitzen ditu, haize "lehorgarri" eta oso beroa sortuz[2].
Hedapen geografikoa
Haize katabatiko honen izena Alpetan sortu zen. AlemanerazkoFöhn (ˈføːn) latinezko(ventus) favonius hitzetik dator, mendebaldeko haize lehorra Favonius izakiak pertsonifikatua[3].
Heinrich Hoffmannek"Hitler wie ich ihn sah" ("Hitler nire laguna zen") bere liburuan 1931koirailaren 18an hauteskundetan zeudela bera eta Adolf Hitlerrek Municheko bere apartamentua utzi zutenean Hitlerrek txarto zegoela esan eta Hoffmannek austriar Föhn haizearen eragina zela erantzun ziola zioen.
Ebroko haranean, mendilerroz inguraturik dagoena, mendi tontorretan dagoen masa-aire hezea jaitsi eta erriberan lehortu eta berotzen da. Horrela Monegroetan, Bardean edo Calanda inguruan landarerik gabeko basamortuak sortzen dira. Ziertzoa jotzen duenean, Foehn efektua ere sortzen da. Haizeak hego-ekialderantz jotzen du, ibaiaren norabidean eta topatzen dituen hodeiek euria bota ez ditzatela bultzatzen du.
Euskal Herriko kostaldean aldaera bat gertatzen da, itsasotik barrualdera datorren laino batekin, taosa esan ohi zaiona[5] eta euririk gabea normalean[6].